ZEINU ERLIJIOSOAK DEBEKATU DIRA
Atzo, Vincent Peillon Hezkuntza Ministroaren aginduz, eskola frantziar guztietan Laikotasunaren karta (La charte de la laïcité) ezarri zen. Aurreko azaroan, Peillonek ondoko hitzak bota zituen Frantziako Ekialde Handiko Groussier tenpluan: ”Errepublika bereraiki nahi dugu. Eta eskolatik bereraiki nahi dugu!“. Hemen dugu bada lehengo pausoa.
Le Figarok ezagutarazi zuen bezala, framazonek eragin handia daukate Errepublikako Gobernuarengan eta isilean eraso laizista bat abian jartzeko eskatu zioten Hollande presidenteari.
Peillon Ministroaren karta horretan, neutraltasunaren izenenan sinbolo erlijioso guztiak debekatzen dira. Honela, Estatua jainko bat bezala bihurtzen da eta Erlijio laikoa nahitaezkoa. Bigarren Errepublika Espainiarrak eskoletan gurutzeak debekatu zituenean (1931) Miguel Unamunok esan zuena harira ekar dezakegu orain ere:
«Zer jarriko da hilzoriko Kristo tradizionala zegoen lekuan? Igitaia eta mailua? Konpasa eta eskuaira? Edo zein beste sinbolo konfesional? Argi eta garbi esan behar delako, eta honen inguruan aritu beharko dugu: kanpainak jatorri konfesionala dauka. Jakina, konfesio antikatolikoa eta antikristaua. Neutraltasunarena trikimailu bat besterik ez baita».
(Konpasa eta eskuaira masonen sinboloa da).
Hauek dira Laikotasunaren kartaren 15 artikuluak:
1 ) Frantzia Errepublika zatiezin, laiko, demokratiko eta sozial bat da. Bere lurralde osoan, hiritar guztiei berdintasuna bermatzen die legearen aurrean eta sinistun guztiak errespetatzen ditu.
2 ) Errepublika laikoak erlijioak eta Estatuaren arteko banaketa ezartzen du. Sineste erlijioso edo izpiritualei dagokionez, Estatua neutrala da. Ez dago Estatu-erlijiorik.
3 ) Laikotasunak guztien kontizentzia-askatasuna bermatzen du. Norbera libre da sinistu ala ez sinisteko. Laikotasunak norbere usteen adierazpen librea onartzen du, besteen sinesteekiko errespetuaz eta ordena publikoaren mugen barruan.
4 ) Laikotasunak hiritartasunaren erabilera onartzen du, norberaren askatasuna guztion berdintasunarekin eta anaitasunarekin uztartuz, interes orokorraren barruan.
5 ) Errepublikak eskoletan norbere printzipioen errespetua bermatzen du.
Nazioak Eskolaren esku uzten du ikasleak Errepublikaren balioetan parte hartarazteko eginbeharraz.
6 ) Eskolaren laikotasunak beraien pertsonalitatea lantzeko, aukeramena erabiltzeko eta hiritartasunaren ikasketa gauzatzeko baldintzak eskeintzen dizkie ikasleei. Proselitismo ororengandik eta beraien aukerak gauzatzen uzten ez dien presio ororengandik babesten ditu.
7 ) Laikotasunak kultura komuna eta partekatua bermatzen die ikasleei.
8 ) Laikotasunak ikasleei adierazpen-askatasuna onartzen die, betiere Eskolaren funtzionamendu onaren mugarekin eta balio errepublikazaleak eta sinesteen aniztasuna errespetatzen baldin badira.
9) Laikotasunak bortitzkeria eta bereizkeria guztiekiko ukoa berekin dakar, neska-mutilen arteko berdintasuna bermatzen du eta begirunearen eta bestea ulertzearen kultura batetan oinarritzen da.
10 ) Langileria osoak laikotasunaren zentzua eta balioa helarazi behar die ikasleei, baita Errepublikaren gainontzeko printzipioak ere. Eskolan aplika daitezen begiratu behar dute. Langileriak gurasoak karta honen jakinaren gainean jarri behar ditu.
11) Langileriak neutraltasun betebehar zorrotza dauka: beraien egitekoan ez dituzte sineste politikoak edo erlijiosoak adierazi behar.
12 ) Irakasleak laikoak dira. Ikasleei ikusmira anitzei eta baita jakintzagaien hedadura eta zehaztasunari ahal den irekitasun objetiboena bermatzeko, a priori ez da gairik esparru zientífiko eta pedagogikotik baztertuko. Ikasleek ezingo dute uste erlijioso zein politikorik aldarrikatu irakasle bati gaitegiko gai bat emateko eskubidea eztabaidatzeko.
13) Inork ezin du bere partaidetza erljiosoa Errepublikako Eskoletan aplikatzen diren arauen betekizunaren gainetik jarri.
14 ) Eskoletako barne araudian zehazten diren arauek laikotasuna errespetatzen dute. Ikasleen partaidetza erlijiosoa nabarmenki adierazten duten zeinu edo jantziak debekatutak daude.
15 ) Ikasleek, hausnarketa eta jardueren bidez, beraien eskolan laikotasuna biziarazten lagunduko dute.
Laikotasunaren kartela ikusteko klikatu hemen.
Gehiago irakurri:
François Hollande presidentea Frantziako Ekialde Handiko framazonen egoitzan
Pingback: MOEk HAURRAK GALBIDERATZEKO GIDA BAT ATERA DU | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN