Erlijio Katolikoko eta Kulturako Titulu Berezia: Erlijio-ikasgaiak Gradu, Irakasle Diplomatura eta tituludunentzat
- Aurkezpena / norentzat
- Ikasketa planaren egitura
- Orduak eta egutegia
- Matrícula
- Irakaskuntza Zuzendaritza
Aurkezpena / norentzat
Titulu berezi honek ikasleari ezagupen zabalak ematen dizkio erlijio katolikoaren doktrinako eta moraleko edukiei buruz ikuspegi humanista eta kultural batetik. 4 irakasgai dira eta bakoitzak 6 ECTS ditu. Irakasgai horiek unibertsitatearen irakaskuntza-eskaintza aberasten dute, eta ikasleari bere kulturaren eta mentalitatearen erroetan sakontzeko modua ematen diote. Tituluko irakasgai bat, bi, hiru edo laurak egin daitezke.
Helburuak
- Irakasle Graduko ikasleei eta Irakasletzako ziklokoei, Irakaskuntza Gaitasunaren Eliza Adierazpena lortzeko aukera ematea. Gotzain Batzarrak ematen du aipatu Adierazpena Erlijioko irakasgaia emateko gaikuntza modura; Graduko ikasleek titulu berekiko 24 kredituak egin beharko dituzte horretarako, edo bestela tituluko 18 kreditu eta Irakasle Graduko titulazioko Erlijioko irakasgaiaren 6 ECTS gainditu.
- Graduko ikasleei, bai Irakasle Gradukoei eta bai gainerako graduetakoei ere, baimena ematea beren espedientean gehienez ere 6 ECTSren aitorpena eskatzeko. Kreditu horiek titulu berekian gainditutako irakasgaiei dagozkie.
- Gradu ikasketetako ikasleek titulu berekia osatzen duten irakasgaiak gainditzen dituzten gainerako tituludunek Erlijio eta Kultura Katolikoko Espezialista titulu berekia lortzeko modua izatea.
Norentzat
- Estudiantes de Grado de 2º curso o posteriores.
- Unibertsitate tituludunak.
Tituludun guztien artean, DECA lortzeko Erlijioko irakasgaiak egin nahi dituzten Irakasletzako diplomadunak Erlijio Zerbitzuarekin jarri beharko dira harremanetan, aholkuak jasotzeko eta dagoeneko eginak dituzten irakasgai zaharrenekin bat etorriz irakasgai berri egokienetan izena emateko. - Irakasletzako graduatuak
Fuente: www.unavarra.es