Erlijio-ikasgaiaren estatutuari eta Batxilergoko bere ordutegiari dagozkion Auzitegi Gorenaren epaiaren ez betetze ugariak direla eta, Eusko Jaurlaritzak EHAAn Batxilergoko curriculumaren aldaketarako Dekretu hau plazaratu du.
Hala eta guztiz ere, Bigarren Hezkuntzako hainbat institututan, BIHEren (bigarren hezkuntzako zuzendarien elkartea) gomendioak jarraituz, ez dute dekretu hau betetzen eta Erlijio ikasten ez duten ikasleak etxera bidaltzen dituzte edo Erlijio-ikasgaiaren eskolak arratsaldez jartzen dituzte.
Espero dezagun EHAAn plazaratutako arauarekin ikuskaritza zerbitzuek egoera normalizatu ahal izatea.
Senatuko tramitean Erlijio-ikasgaiaren estatusa Batxilergoan LOMCEn molda dadila espero dugu ere. Bestela, EAEko egoera normalizatzeko egin diren ahalegin guztiak alperrikakoak izango ziren. Auzitegi Gorenaren epaia agertu arte, bost urte hauetan pairatu den babesgabetasun egoera berriro bueltatuko da eta orain LOMCEren berme legalarekin gainera.
ERELGUNE
erelgune@yahoo.es
Gehiago irakurri:
Erlijio-ikasgaia eta alternatiba eskola ordutegian berriro EAEn
Erlijio-ikasgaiarekin atzera egingo al du PPk?
“Gurasoek seme-alabentzat Erlijioa aukeratzeko duten eskubidea defendatu behar dute erakundeek”
Pingback: ERLIJIO-IKASGAIA “PIZTU” DA EUSKAL AUTONOMI ERKIDEGOAN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
Pingback: ADMINISTRAZIO, IKUSKARITZA ETA ZUZENDARITZEK ZERESAN HANDIA DAUKATE ERLIJIO-IKASLERIAREN BEHERAKADAN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
Pingback: ERLIJIO-IKASGAIAREN KONTRAKO KANPAINA ERASOKORRA EUSKAL AUTONOMI ERKIDEGOAN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN