Vaticano Hiria, 2012ko urriak 16
Atzo arratsaldez, Sinodoaren saioaren ondoren, aita sinodal batzuei «Bells of Europe-Europako kanpaiak» kristautasuna, europako kultura eta kontinentearen etorkizunaren arteko harremanari buruzko filma aurkeztu zitzaien. Filmak kristau erlijioaren pertsona ospetsuenei egindako elkarrizketa batzuk aurkezten ditu: Benedikto XVI. Aita Santua, Bartolome I. Aitalehen ekumenikoa, Moskuko Kirill Aitalehena, Canterburyko Artzapezpikua, Rowan Williams, Alemaniako Eliza Ebanjelikoen Federakuntzaren presidente ohia, Huber eta politika eta kulturako beste hainbat pertsona famatu.
Filmaren haria kontinenteko txoko desberdinetako kanpaien deia eta Agnoneko galdategi zaharrean egiten den kanpai bakar baten urtzea da. Soinu-banda Arvo Pärt konpositorearena da. Azken hau elkarrizketatzen dute ere.
Lan hau Centro Televisivo Vaticanok egin du, Aita German Maraniren ideian oinarrituta, Gregoriana Fundazioa bezelako beste erakunderen laguntzarekin. Filma RAI Cinemaren eskuetan dago jada, telebistan emateko eta home video eskubideak dituelarik.
Ondoren Benedikto XVI.a Aita Santuari egindako elkarrizketaren testuak jarraitzen du
G. – “Santutasuna, berorren entzikliketan antropologia indartsu bat proposatzen du, Jainkoaren maitasunak biziarazitako gizaki bat, fedeak zabaldutako arrazionaltasuna daukan gizaki bat, jasotako karitatea egian ematen duen dinamikari esker gizarte erantzunkizuna daukan gizaki bat. Santutasuna, mezu ebanjelikoak giza pertsonaren elementu duin guztiak goraipatzen dituen zeruertz antropologiko honetan, Jainkoaren antz eta irudiko sortua den gizakiaren benetako aurpegia iluntzen duten zikinkeriak garbituta, Berorrek behin baino gehiagotan berretsi izan du giza aurpegiaren berraurkikuntza, eta baita balio ebanjelikoen eta baita Europaren erro sakonen berraurkikuntza ere kontinente europearrarentzat esperantza handi baten iturri dela, eta ez bakarrik … Azaldu ditzake Berorren esperantzaren arrazoiak?”
E. -«Nire esperantzaren lehenbiziko arrazoia Jainkoaren desioan datza, Jainkoaren bilaketa giza arima bakoitzean sakonki grabatua dago eta ezin da desagertu. Egia da denbora batez Jainkoa ahaztu edo baztertu daitekeela, beste gauza batzuk egin daitezkeela, baina Jainkoa ez da inoiz desagertzen. Sinpleki, egia da, San Agustinek dioen moduan, guk, gizakiok, egonezinean gaude Jainkoa topatu arte. Gaur egun kezka hau badago ere. Esperantza hau gizakia, berriro, beti, gaur ere, Jainko honengana bidera dadila da.
Nire esperantzaren bigarren arrazoia Jesukristoren Ebanjelioa, Kristorenganako fedea, sinpleki egia dela da. Eta egia ez da zaharkitzen. Denbora batez ahaztu daiteke ere, beste gauza batzuk aurkitu daitezke, baztertu daiteke; baina egia bera ez da desagertzen. Ideologiek denbora mugatu bat daukate. Indartsuak dirudite, liluragarriak, baina denbora jakin baten ondoren agortzen dira; beraien indarra galtzen dute egi sakon bat falta dutelako. Egiaren partikulak dira, baina azkenean agortzen dira. Ebanjelioa, berriz, egia da eta, horregatik, ez da inoiz agortzen. Historiaren aldi guztietan bere dimentsio berriak agertzen dira, bere berritasun osoan agertzen da, egi honetan ibili eta egi honekin topatu daitezkeen giza bihotza eta arimaren beharrei erantzuteko. Honela, arrazoi honengatik, seguro nago udaberri berri bat badagoela kristautasunarentzat.
Hirugarren zergati enpiriko bat: gaurko gazterian ezinegon hau agertzen dela ikusten dugu. Gazteek hainbeste gauza ikusi dituzte -ideologien eta kontsumismoaren eskaintzak- baina honen guztiaren hutsa nabaritzen dute, bere funsgabetasuna. Gizakia infiniturako sortua izan da. Mugatua den guztia gutxiegi da. Horregatik ikusten dugu nola, belaunaldi gazteenengan, ezinegon hau esnatzen dela berriro eta nola bideari ekiten dioten; honela kristautasunaren edertasunaren aurkikuntza berriak daude; ez kristautasun merke edo murriztu bat, radikala eta sakona baizik. Horregatik, antropologiak, berez, kristautasunaren esnatze berriak beti egongo direla esaten digu, eta gertaerek hitz baten bidez egiaztatzen dute: oinarri sakona. Kristautasuna da. Egia da eta egiak beti etorkizuna dauka”.
G.- “Santutasuna, Berorrek askotan esan du Europak gizateri osoan eragin kultural bat izan duela eta oraindik badaukala eta bereziki erantzulea sentitu behar duela bere burua, ez bere etorkizunagatik bakarrik, baizik eta gizateria osoaren etorkizunarengatik ere. Aurrera begira, posible al da sinisten dituzten balio ebanjelikoak biziz Kristorekiko lehialagoa, abegitsuagoa, solidarioa, ez berezkoa duten kultura eta espiritu ondarea defendatzen soilik, baizik eta garai postmodernoak eta multikulturalak markatzen dituen erronka amankomunei aurre egiteko bide berriak bilatzeko konpromezua izango duen Europa bat eraikitzeko katoliko eta Eliza ortodoxo eta protestanteetako -Europan Atlantikotik Uraletara- kristauen testigantzaren mugak marraztea?”.
R.- “Afera garrantzitsuena da. Argi eta garbi dago Europak gaur egun ere pisu ekonomiko zein kultural eta intelektuak handia daukala munduan. Eta pisu honen araberako erantzunkizuna dauka. Baina, zuk esan bezala, Europak oraindik bere nortasun osoa aurkitu beharra dauka bere erantzunkizunaren arabera hitz egin eta aritu ahal izateko. Nire iritziz, arazoa ez dira jada nazio ezberdintasunak. Jainkoari eskerrak, dagoeneko banaketarik sortzen ez duten ezberdintasunak dira hauek. Nazioek irauten dute, eta beraien kultura, gizon-emakume, izaera aniztasunean, kulturen sinfonia bat sortzen duten aberastasun bat dira. Nagusiki kultura amankomun bat dira. Europak daukan arazoa bere nortasuna aurkitzeko ondokoan datza nire ustez. Europak gaur bi arima ditu: hauetariko bat arrazoi abstraktu bat da, anti historikoa, bere burua kultura guztien gainetik sentitzeagatik dena dominatu nahi duena. Azkenean bere burura ailegatzen den arrazoi bat, tradizio eta balio guztietatik askatu nahi dena arrazionaltasun abstraktu baten alde. Gurutzeari buruzko Estrasburgoren lehenengo sententzia tradizio guztietatik, historia beretik, bere burua askatu nahi duen arrazoi abstraktuaren adibidea da. Baina horrela ezin da bizi. Gainera, «arrazoimen garbia»k egoera historiko batez baldintzatua dago, eta honela bakarrik existitu daiteke. Beste arima kristaua deitu dezakeguna da, arrazoizkoa den guztira irekitzen dena, arrazoimenaren ausardia eta arrazoimen kritiko baten askatasuna sortu duena. Baina Europa hau sortu duten erroetan ainguratua jarraitzen du, Europa balio eta intuizio handien gainean eraiki duten erroetan, kristau fedearen ikusmira da. Zuk esaten zenuen bezala, Eliza Katoliko, ortodoxo eta protestantearen arteko elkarrizketa ekumenikoan batez ere, arima honek adierazpen amankomun bat aurkitu behar du eta gero arrazoi abstraktu honekin erkatu behar du bere burua, hau da, egin dezekeen eta egin duen guztiarekiko arrazoiaren askatasun kritikoa onartu eta kontserbatu, baina praktikan jarri, oinarrian zehaztu, kristautasunak eman dizkigun balio handien kohesioan. Sintesi honetan soilik izan dezake Europak pisua gaurko eta biharko gizateriko elkarrizketa kulturalean, kultura guztietatik askatu den arrazoi batek ezin baita elkarrizketa multikulturalean sartu. Nortasun historiko eta morala daukan arrazoi batek bakarrik hitz egiten ahal du besteekin, denak bere barnean hartzen dituen interkulturitate bat bilatu eta etorkizunaren eta gure xedea izan behar den humanismo berri baten bideak ireki dezaketen balioen oinarrizko batasun bat aurkitu. Eta guretzako humanismo hau Jainkoaren antz eta irudiko den gizakiaren ideia handian hazten da hain zuzen ere”.
www.news.vatik euskaratua.
Gehiago irakurri:
Fedearen Urteari hasiera eman dio Benedikto XVI.ak
Aita Santuak Elizaren doktoreak izendatu ditu Abilako San Juan eta Bingeneko Hildergarda
Pingback: NEKAZARITZA-ELKARTEEN PAPERA GOSEAREN KONTRAKO BORROKAN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
Pingback: NEKAZARITZA-ELKARTEEN PAPERA GOSEAREN KONTRAKO BORROKAN | Erlijioabizi.com
Pingback: BENEDIKTO XVI.ak ELIZAREN BURU IZATEARI UTZIKO DIO | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
Pingback: AITA SANTUAK BERE UKOA AZALTZEN DU LEHENENGO AGERRALDI PUBLIKOAN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
Pingback: Elizaren buru izateari utzi dio Benedikto XVI.ak; hauek dira bere hitzak. | Erlijioabizi.com