OTOITZAK
GURE AITA
Gure Aita, zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena, etor bedi zure erreinua, egin bedi zure nahia zeruan bezala lurrean ere,
emaiguzu gaur egunhonetako ogia, barkatu gure zorrak
guk ere gure zordunei barkatzen diegunez gero eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.
Amen
AGUR MARIA
Agur Maria graziaz betea, Jauna da zurekin,
bedeinkatua zera zu andre guztien artean eta bedeinkatua da zure sabeleko fruitua Jesus.
Santa Maria Jaungoikoaren Ama erregutu ezazu gu pekatarion alde orain eta gure heriotzeko orduan.
Amen.
AINTZA
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezalaxe, orain eta beti,
gizaldi eta gizaldietan.
Amen.
GURUTZEAREN SEINALEA
Gurutze Santuaren seinaleagatik gure etsaiengandik libra gaitzazu, gure Jaun eta Jainkoa.
Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.
Amen.
ANGELUSA
-Jainkoaren aingeruak adierazi zion Mariari.
-Eta Espiritu Santuaren egitez sortu zuen.
Agur Maria…
-Hona hemen Jaunaren mirabea.
-Egin bedi zuk diozun bezala.
Agur Maria…
-Eta Jainkoaren Semea gizon egin zen.
-Eta gure artean bizi izan zen.
Agur Maria…
-Otoitz egizu gure alde Jainkoaren Ama done horrek.
-Jesu Kristo gure jaunaren aginduak irabaz ditzagun.
Egin dezagun otoitz:
Isur ezazu, Jauna, gure bihotzetan zure grazia, Jesu Kristo zure Semearen Gizakundea Aingeruaren esanez ezagutu genuenok, Bere Nekaldi eta Heriotzaren bitartez Aintzazko Piztuerara heldu gaitezen.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.
Amen.
SALBEA
Agur erregina, ama errukiorra, gure bizi, gozo eta itxaropen, agur!
Zuri deiez gaude, Ebaren ume erbestetuok:
zuri aiezka, antsiz eta negarrez, negar herri honetan.
Ea bada, itzul itzazu gure bitarteko on horrek Itzuli gugana begi errukitsu horiek
eta, erbeste honen ondoren,
erakuts iezaguzu Jesus, zure sabeleko seme bedeinkatu hori.
O bihotz bera, o errukior, o Maria Birjina gozoa!
Otoitz egizu gure alde, Jainkoaren ama done horrek
zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren aginduak irabaz ditzagun.
Amen.
ANDRE MARIARI
Andre Maria, nire Ama!
Oso-osorik eskeintzen natzaizu,
eta nire maitasuna zuri hobeto agertzeko, gaur ematen dizkizut:
nire begi, belarri, mingain eta nire bihotza.
Hitz batean, nire izate guztia.
Zeurea naizenez gero, Ama errukitsu horrek, Gorde eta zaindu nazazu
Zure gauza eta ondasun bezala.
SORTZEZ GARBIARI NEURTITZA
Bedeinkatua izan bedi beti zure garbiera; Zure ederrez alaitzen da,
Jainko ahaltsu berbera. Zuri, zeruko Erregina, Zuri, Birjina Maria,
eskeintzen dizkizut gaurtik: bihotz, arima bizia.
Nitaz erruki zaitez, ez nazazu, arren, utzi, nire Ama Txit Maitea.
OTOIZLABURRA
Santa Maria, itxaropen geurea, Jakituriaren euskarria, Otoitz egizu gure alde.
ZERUKO ERREGINA
Poztu zaitez, Zeruko erregina, aleluia! Zuk sabelean eraman zenuena, aleluia!
Esan bezala perpiztu zen, aleluia!
Jaungoikoari gure alde eskatu, aleluia! Poztu eta alaitu, Maria Birjina, aleluia! Jauna zinez berpiztu da-eta, aleluia!
Jesu Kristo zure Semearen Pizkundearekin lurra atsegin duzun Jauna: arren eskatzen dizugu, bere Ama Andre Mariaren bidez.
azkengabeko bizitzaren poza lor dezagula. Jesu Kristo gure jaun beraren bitartez.
Amen
ERROSARIOA
-Otoitz egiteko modua:
- GURUTZE SANTUAREN seinaleagatik + gure etsaiengandik libra gaitzazu+ gure Jaun eta Jainkoa+. Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.
- DAMU OTOITZA: Jesu Kristo nire Jauna, Jainko eta gizon egiazko, nire Egile, Aita eta Salbatzaile hori. Zarena zarelako neurri gabe ona eta gauza guztiak baino maiteago zaitudalako damu dut bihotz bihotzez, damu dut zu nahigabetua. Eta infernuko oinazeetan zigortu nazakezulako. Zure Jainko graziaz lagunduta asmo sendoa hartzen dut berriz ere pekaturik ez egiteko, aitortu eta pekatuen ordaina betetzeko.
- AINTZA: Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari. Hasieran zen bezala, orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan.
Hamar Agur Mariak errezatu ondoren hauetariko otoitz bat edo biak esan daitezke:
-Graziazko eta errukizko Ama, gorde gaitzazu orain eta gure heriotzeko orduan. Amen.
-Oh Jesus Ona, barkatu gure pekatuak, infernuko suaz libra gaitzazu, eraman zerura arima guztiak, lagun itzazu bereziki zure Errukitasuna gehien behar dutenak (Fatiman Ama Birjinak artzaiei irakatsitako otoitza).
- Lehenengo gertakaria iragartzen da eta Gure Aita esaten
- Hamar Agur Maria errezatu eta Aintza
- Bigarren gertakaria iragarri eta Gure Aita
- Hamar Agur Maria errezatu eta Aintza
- Hirugarren gertakaria iragarri eta Gure Aita esan. etab.
Pozezko Gertakariak
(astelehenetan eta larunbatetan)
1.- Jaungoikoaren Semea gizon egitea.
2.- Andre Mariak bere lengusinari egindako ikustaldia. 3.- Jainko Semearen jaiotza.
4.- Andre Maria bere Seme Jesusekin elizan sartzea. 5.- Jesus Haurra galdu eta elizan aurkitua.
Argizko Gertakariak
(ostegunetan)
1.- Jaunaren Bataioa Jordanen. 2.- Kanako ezteiak.
3.- Jaungoikoaren Erregetzaren Iragarpena. 4.- Jaunaren Antzaldatzea.
5.- Eukaristiaren Eraketa.
Oinazezko Gertakariak
(asteartetan eta ostiraletan)
1.- Jaunaren otoitza Getsemaniko baratzean. 2.- Jesus zigortua.
3.- Jesus arantzez koroatua.
4.- Jesusek Gurutzea eramaten du. 5.- Jesusen heriotza gurutzean.
Aintzazko Gertakariak (asteazkenetan eta igandetan) 1.- Jesusen Piztuera.
2.- Jaunaren zerura igotzea.
3.- Espiritu Santuaren etorrera. 4.- Andre Maria zeruetara jasoa.
5.- Andre Maria zeru-lurreko Erregina.
LETANIAK
Jauna, erruki zakizkigu Kristo, erruki zakizkigu Jauna, erruki zakizkigu Kristo, entzun gaitzazu Kristo, adi gaitzazu
Zeruko Aita Jaungoikoa, erruki gutaz
Jaungoikoaren Semea, gizonen Eroslea, erruki gutaz
Espiritu Santu Jaungoikoa, erruki gutaz Hirutasun Santua, Jainko bakarra, erruki gutaz Andre Maria, otoitz gure alde
Jaungoikoaren Ama Santua, otoitz gure alde Birjinen Birjina Santua, otoitz gure alde Jesukristoren Ama, otoitz gure alde Elizaren Ama, otoitz gure alde
Jaungoikozko graziaren Ama, otoitz gure alde
Ama txit garbia, otoitz gure alde Ama errugabea, otoitz gure alde Ama kutsugabea, otoitz gure alde Ama orbangabea, otoitz gure alde Ama sortzez garbia, otoitz gure alde Ama maitagarria, otoitz gure alde Ama miragarria, otoitz gure alde Irakatsi oneko Ama, otoitz gure alde
Egilearen Ama, otoitz gure alde Eroslearen Ama, otoitz gure alde Birjina txit begiratua, otoitz gure alde Birjina gurgarria, otoitz gure alde Birjina goragarria, otoitz gure alde Birjina indartsua, otoitz gure alde Birjina errukitsua, otoitz gure alde Birjina zintzoa, otoitz gure alde Zuzentasun ispilua, otoitz gure alde Jakinduriaren jarlekua, otoitz gure alde Gure pozaren iturria, otoitz gure alde Ontzi zerutarra, otoitz gure alde
Ontzi omengarria, otoitz gure alde Eraspen ontzi ospetsua, otoitz gure alde Arrosa miragarria, otoitz gure alde Daviden dorrea, otoitz gure alde Marfilezko dorrea, otoitz gure alde Urrezko etxea, otoitz gure alde
Itun Berriko Kutxa, otoitz gure alde Zeruko atea, otoitz gure alde Goizeko izarra, otoitz gure alde Gaixoen osasuna, otoitz gure alde Bekatarien babesa, otoitz gure alde
Atsekabetuen aringarria, otoitz gure alde Kristauen laguntza, otoitz gure alde Aingeruen Erregina, otoitz gure alde Patriarken Erregina, otoitz gure alde Profeten Erregina, otoitz gure alde Apostoluen Erregina, otoitz gure alde Martirien Erregina, otoitz gure alde Aitorleen Erregina, otoitz gure alde Birjinen Erregina, otoitz gure alde
Santu guztien Erregina, otoitz gure alde
Jatorrizko errugabe sortutako Erregina, otoitz gure alde
Zeruetara jasotako Erregina, otoitz gure alde Arrosario Santuaren Erregina, otoitz gure alde Familiaren Erregina, otoitz gure alde Bakearen Erregina, otoitz gure alde
Jaungoikoaren Bildotsa, gizonen bekatuak kentzen dituzuna
Barka iezaguzu, Jauna.
Jaungoikoaren Bildotsa, zuk kentzen duzu munduko pekatua
Adi iezaguzu, Jauna.
Jaungoikoaren Bildotsa, zuk kentzen duzu munduko pekatua
Erruki gutaz, Jauna.
Zure babesera gatoz, Jaungoikoaren Ama Santua. Entzun gure eskariak estutasun eta larrialdietan eta libra gaitzazu arrisku guztietatik, Birjina aintzatsu eta dohatsu horrek.
Otoitz egizu gure alde, Jaungoikoaren Ama Santu horrek. Jesukristo gure Jaunaren aginduak irabaz ditzagun.
Otoitza:
Isur ezazu, arren Jauna, gure bihotzetan zure grazia, Jesukristo zure Semearen Gizakundea, Aingeruaren esanez, ezagutu genuenok, Haren Nekaldi eta Heriotzaren bitartez, aintzazko piztuerara hel gaitezen. Jesukristo gure Jaun beraren bitartez. Amen.
ESPIRITU SANTUARI
Zeru-lurren egile zeran Espiritu Santua zatoz eta bete gure bihotzak,
piztu gugan maite sua.
AINGERU ZAINDARIARI
Aingeru zaindari, lagun on hori, gau eta egun lagun niri.
Ez nazazu inoiz ni bakarrik utzi.
Nik zerurako nahi dut bizi.
EGUNA ESKAINTZEKO
Jesu Kristo nire Jauna, Mariaren bihotz garbiaren bitartez zure Bihotzari ematen natzaio
eta Zurekin eskaintzen naiz Aitari aldareko sakrifizio santuan, gaurko nire otoitzekin eta lanekin,
sufrimenduarekin eta pozekin, mundua salbatzeko
eta zure erreinua gugana etor dadin.
ESKERRAK EMATEKO EGUNA BUKATZEAN
Gaur, egun osoan, eman didazu zure laguntza eta maitasuna; eman didazu biziaren poza ere.
Orain, lokartu aurretik, hauxe esaten dizut: Eskerrik asko, Aita!
MAHAIA BEDEINKATZEKO
Bedeinka gaitzazu Jauna eta bedeinka itzazu zure ontasunetik hartu ditugun dohai hauek, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.
Amen.
DAMU OTOITZA
Jesu Kristo nire Jauna, Jainko eta gizon egiazko, nire Egile, Aita eta Salbatzaile hori. Zarena zarelako neurri gabe ona eta gauza guztiak baino maiteago zaitudalako damu dut bihotz bihotzez, damu dut zu nahigabetua. Eta infernuko oinazeetan zigortu nazakezulako. Zure Jainko graziaz lagunduta asmo sendoa hartzen dut berriz ere pekaturik ez egiteko, aitortu eta pekatuen ordaina betetzeko.
Amen.
JESUTXU (Jesusito)
Jesutxu nire antzera ume txikia zara Zu. Horregatik maite nauzu eta nik maite zaitut.
Bihotz bat dut eta zuretzat har ezazu Bihotz bat dut eta zuretzat har ezazu.
JESUTXU (Jesusito, bizkatxarra)
Jesutxu nire antzera ume txikia zara Zu. Horregaitik maite nozu eta nik maite zaitut.
Bihotz bat dot eta zuretzat hartu egizu Bihotz bat dot eta zuretzat hartu egizu.
Iturria: http://www.gecoas.com/religion/PRIMBN/Otoitzak.pdf
eskaerak egiteko nola esaten da eskaeraren bukaeran eta nola erantzun behar da?
Eska diezaiogun Jaunari.
Entzun, Jauna, gure eskaria.