8 ERLIJIO IRAKASLE BOTA DITUZTE ETA BESTE 50ri JARDUNALDI MURRIZKETA EZARRI DIETE NAFARROAN 2013-14 IKASTURTEAN

File:Quarto Stato.jpg
Laugarren estatua (Wikipedia)

2013-2014 ikasturtea Erlijio irakasleentzako murrizketa gehiagorekin hasiko da Nafarroan. Nafarroako Gobernuaren web orrian ikus daitekeen bezala, 8 irakasle zuzenean kalera joango dira eta 50 baino gehiagok lanaldi murrizketa jasango dute.

Honi guztiari aurreko ikasturtean (2012-13) botatako 14 Erlijio irakasleak eta 64 lanaldi murrizketak gehitu behar dizkiogu.

Berriz ere, oroitu beharra dago aipatu irakasleak ez direla interinoak (Erlijio Katolikoko ordezkapenak egiteko aldi baterako kontratatuak), lan-kontratu finkoa dutenak baizik.

Sarritan, Administrazioaren aldetik, aldebakarreko murrizketa hauek egiteko justifikazioa Erlijio-ikasgaiko matrikulatu kopuruaren beherakada izan da (krisialdia ekonomikoaz gain). Baina, krisialdia baino lehenago, ikasle kopuruaren beherakadan eragin zuzena duten eskubide urratze ugariak izan dira.

Esate baterako, Erlijio-ikasgaiaren alternatibaren (Hezkuntza Arreta) kudeaketaz hitz egin dezakegu. Askotan, oinarrizko ikasgaietan sakontzeko erabiltzen da. Adibidez, Ingelesa indartzeko. Legez kanpo dagoen eskaintza honen bidez, ikasle asko Hezkuntza Arretara pasatzen da Ingelesa bezalako ikasgai garrantzitsu bat indartzeko premiaz.

Honetaz gain, zenbait ikastetxetako zuzendaritzek gurasoek askatasunez Erlijio-ikasgaia aukeratzeko eskubideari jartzen dizkioten trabak daude. Are gehiago, zentru batzuetan ez da Erlijio-ikasgaiaren eskaintza bera ere egiten. Erlijio irakasleek klaustroetan edo zenbait ikuskarien aldetik jasaten duten presioa ahaztu gabe.

Arazo hauen aurrean, badirudi Administrazioak legea bete eta familien eskubideak errespatatu baino gehiago, beste alde batera begiratzea nahiago duela. Muturreko sektoreen akusazioen beldur izango al da?

Gehiago irakurri:

14 Erlijio irakasle kalera eta 64k jardunaldi murrizketa pairatuko dute Nafarroan

PPk ez du baztertzen Erlijio-ikasgaiaren izaera ebaluagarria negoziatzerik

Esan dezagun egia: PPk ez du Erlijio-ikasgaiarekin justiziarik egingo

2 comentarios en “8 ERLIJIO IRAKASLE BOTA DITUZTE ETA BESTE 50ri JARDUNALDI MURRIZKETA EZARRI DIETE NAFARROAN 2013-14 IKASTURTEAN”

  1. Pingback: CUATRO TELEBISTAREN GEZURRAK ERLIJIOA ETA MURRIZKETEI BURUZ | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  2. Pingback: ERLIJIOA ETA ESKOLA KONGRESUAK ARRAKASTA HANDIA IZAN ZUEN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio