HIRU APEZ BERRI NAFARROAN

Heldu den garagarrilak 21, igandea, hiru diakono apeztuko da Iruñeko Katedralean: Hector Arratibel (25 urte, lerindarra), Jorge Tejero (29 urte baraindarra) -Iruñeko San Migel Seminarioan ikasiak- eta Manuel Fajardo (33 urte, Villa Altagraciakoa, Dominikar Errepublika) Iruñeko Redemptoris Mater Misiolarien Seminariokoa.

Apez egitea 18:00etan ospatuko da eta Iruñeko Artzapezpikuak, On Frantzisko Perezek zuzenduko du. Koronabirusa dela eta sarrera murriztu beharko da. 70 apez eta 150 laiko sartu ahal izango da bakarrik. Gonbidapen pertsonala behar izango da bertan sartzeko.

Hala eta guztiz ere, ospakizuna Katedralak YouTuben daukan kanalaren bidez jarraitu ahal izango da: http://www.catedraldepamplona.com/en-directo.

Gure zorionik beroena apeztuko direnentzat eta elizbarruti osoarentzat. Artzai Onaren Bihotzari bere antzeko apezak izan daitezela eskatzen diogu.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio