Juan Kruz Zapirain (1867-1934) bertsolari errenderiarrak Jesusen Nekaldiari buruz jarritako bertsoak irakurtzen ahal dituzue behan. Ikaragarri hunkigarria da poema hau. Egilearen erlijiotasun sakona islatzen du. Aste Santua prestatzeko irakurketa polita.
Ofrecemos los versos sobre la Pasión de Cristo que compuso el bertsolari de Rentería Juan Cruz Zapiráin (1867-1934). El poema es conmovedor, reflejo de la hondura religiosa de su autor. Una buena ayuda para meditar en los misterios que vamos a celebrar en la Semana Santa.
1. Aita Eternuak, gure bearrik
zeruetan etzuana,
agertu zuan amoriyua
gizonagatik emana:
bere Semia erremeitzera
bialdu zuen gugana,
gutxi kostata mundu ontatik
ez da atzera juana.
2. Zeruko atiak itxi ziran ta
gelditu giñan kanpuan:
kondenatuak inpernuan ta
justuak berriz linbuan.
«Gureganako amoriyuak,
Jesus, ekarri zinduan … »
«Pentsatu ondo zenbat kostata
nola libratu ginduan».
3. «Jesus maitia, argitu zazu
nere entendimentua:
konbeni bazait kantatutzia
zure Pasiyo Santua;
bigarren txandan berritutzeko
artu dut pentsamentua,
zeru-lurrian egin dezadan
danon kontentamentua».
4. Adan ta Ebaren jatorriz dator
pekatu orijinala:
aren mantxatik garbitu gabe
zerurako ez giñala.
Jesus maitiak ori logratzen
egin digu egiñala,
«aitortzen degu zorionian
guretzat jaio ziñala».
5. Adanen zorra pagatutzia
zer kosta zaion Jesusi
Pasiyu ontan meditatuta
guk bear degu ikasi.
Tormentu kruel eriyotzakin
animak ditu erosi,
nor-beriari kontu zaiogun,
galtzia ez du merezi.
6. Adan ta Ebaren bidez datozen
kastiguak genituan
pentsatu ondo milagro batez
nola libratu ginduan:
itsuak bista, mutuak itza,
illak piztutzen zituan
«aste santuan oroi gaitezen
zenbat sufritu zenduan.
7. Jerusalen’a ailegatu zan
Erramu-egunarekin,
errezibitu zuten juduak
onore andiarekin.
Parisiyuak ikusirikan,
ainbeste jendearekin:
«Gizon ori iltzen ez baldin bada
pakerik ez da gurekin».
8. Anas ori zan Pontifizia,
parisiyuen burua
ark jarri zuen auzi gelara
junta egiteko ordua:
«Gizon au iltzen ez baldin bada
nastu bear du mundua;
al dan lennena egin biagu
ezkutatzeko modua».
9. Jesus joan zen apostoluakin
Jesemani’ko ertzera,
Ury Aundiya deitzen zitzaion
ermitañuen etxera
gaba artan nola salduko zuten
eman ziyen aditzera:
«Barren gaixtoko diszipulua,
Judas, zu izandu zera».
10. Jesusen itzak zuzenak ziran,
Pedro egin zan beldurtu:
nola nai zuen bere burua
ogi eta ardo biurtu:
«Anima asko daude debillak,
aiek nai ditut indartu;
zuenganako amoriyuak
ontaraño nau biartu» .
11. Ostegun Santu apal aurreko
Jesusen samintasuna,
bigarren txandan agertu zuen
bere Jaungoikotasuna:
«Zuetan batek gaur salduko nau».
Pedroren bildurtasuna!
Etzan alare asko zuzendu
Judasen okertasuna.
12. «Allegatu da nere ordua,
mundua arreglatzeko,
Testamentua Zarra utzita
Lege Berriya jartzeko.
Desio aundi bat neukan zuekin
Pazkua zelebratzeko,
orain prestatu bear zaituztet
Jauna errezibitzeko».
13. Ostegun Santu apal ondoko
Jesusen umildadia:
apostoluen oñak garbitzen
zeru-lurraren Jabia;
denen atzetik atrebitu zan
Judas lotsarik gabia,
alako biyotz gogorrekua
jaio ez balitz obia.
14. Oñak garbitu zizkatenian
artu zituan kalizak,
mundua mundu zan bitartian
kontserbatzeko Elizak;
aragiya ogi, odola ardo,
konsagraziyoko itzak;
salbatutzeko au eskatzen du
pekatariyen bizitzak.
15. Bere gorputza konsagratuta
ematen abiyatu zan,
Lege Berriyan lendabiziko
San Pedro komulgatu zan;
aurrenekotik azkeneraño
denentzat allegatu zan;
Judas paltsua, Jauna artuta,
segiran apartatu zan.
16. Ordu laurden bat bide zeguan
Jesemani’ko baratza,
an pasatzia pentsatu zuen
Ostegun Santu arratsa;
bere Aitari eskeñi zizkan
anima eta gorputza
oien bitartez biguntze’ote zan,
judu gogorren biyotza.
17. Arrikada bat aurreraturik
Jesemani’ko baratzan,
Jesus Aitari bakardadian
erregututzen ari zan:
Bera il gabe, arren, jendia
ia salbatuko ote zan;
ezetz esanta ikaratuta
lurrian auspez jarri zan.
18. Jainkotasuna fuerte zedukan,
aula gizon-alderdiya:
il gabetanik. etzula egingo
Aitak miserikordiya;
presente zeukan len ta geroko
jendiaren pikardiya;
ikararekin asizitzaion
odolezko izerdiya.
19. Gorputz guzitik tantoka odola
bustitzeraño arrya;
Judas orduko Jerusalen’en
tratu egiten jarriya.
«Jesus, nola esan nolakua zan
zure orduko larriya?
Aitortzen degu izango zala
mortal ikaragarriya».
20. Juduetara juanik zebillen
Judas, Maisua saltzeko;
konpondu ziran ogei eta amar
dirutan entregatzeko.
«Musu paltso bat emango diyot
zein dan ezagututzeko.
Soldaduakin billa zebillen
arrapatu ta lotzeko.
21. Judas ikusi zuan orduan
ainbeste armadunekin,
Jesus bidera irten zitzaion
aurpegi alaiarekin:
«Agur, Maisua» musu eman ziyon.
«Zer esan naizu orrekin?»
«Juduetata entregatzeko
tratu egin dét zurekin>.
22. Gozotasunik aundienian:
«0, apostolu neria,
ez al dakizu egin dezula
tratu probetxu gabia?
Musu batekin saltzen al dezu
zure Jaun eta Jabia? »
Etzan muatu; nai zuen izan
betiko doakabia.
23. Juduak bueltan jarri zitzaizkan,
galdetu ziyen zer zuten;
ao batetik bezela denak
batian esan ziyoten:
«Nazaret’eko Jesusen billa!»
deadar egiten zuten.
«Ni naiz» esanda, atze aldera,
bi aldiz lurra jo zuten.
24. Potestadia berak bazeukan
iltzeko ezer batian;
soldado denak bota zituen
lurrera tenpestadian.
Jaungoikuaren Semia zala,
au aditu nai zukian;
sinismena’re ezin sartu zan
judu gogorren artian.
25. Lotsarik gabe, Judasek eta
arekin juan zan jendia,
Nazarenua zein zan aietan
egiten zuten galdia.
Jesus maitiak erantzun ziyen:
«Ni naiz, ez nago gordia;
artu nazute, nai banazute».
Orra eman libertadia.
26. Libertadia eman ziyoten,
seguru lotu sokakin;
zenbat burla ta injuriyo txar
egin ziyoten, nork jakin?
Apostoluak anparatzeko
antxe zituan berekin;
ikaratuta gelditu ziran
segitutzeko aiekin.
27. Gabeko amaikak ingurua zan;
Jesus, sokakin lotua,
Jesemani’ko baratzetikan
Jerusalen’a artua.
Batzuek bultza, bestiak tira,
ura juduen gustua!
Ez kupitzia, ala ibiltzia,
erru gabeko justua!
28. Ikusgarriya zan Jesusekin
Jerusalen’go sarrera:
sokaz lotuta eraman zuten
parisiyuen aurrera,
apostoluak eta gañera
dotriña kontu artiera.
Kaifas gaiztuak galdetu ziyon:
«Non ta nola ibilli zera?»
29. Kaifas oti zan Anasen suia,
fede gabeko gizona,
zer lege jartzen zebillen kargu
Jesusi artzen ziyona:
«Ni naiz zerutik etorritako
Trinidadeko pertsona».
«Esan zaidazu, zer dotriña dan
zuk erakusten dezuna».
30. Salbadoriak erantzun ziyon
ori aditutakuan:
«Nere dotriña predikatu det
etxian eta kanpuan,
Izututa ez naiz bildurrak egon,
itzegin det publikuan;
testiguak bear baldin badira,
galde dakiten lekuan».
31. Errespuesta ondo emanda
Jesus alare utsegin;
soldado Malkok jota bota zun
-mendian ez da atsegin–.
Ikasi’zala Pontifiziari
legiaz nola itzegin …
Injuriyo txar, despreziyo asko
]esusi zizkaten egin.
32. «Modu txarrian itzegin badet,
arrazoi eman zadazu;
eta, paltatzen ez baldin badet,
zertarako jotzen nauzu?»
«Pazientzi ta umildadia,
Jesus, aundiyak dauzkatzu;
projimuari nola barkatu
erakutsitzen diguzu».
33. Tribunalaren aurrian joka
kulpak balitu bezela …
«Jakiña dago, Jesus, zuretzat
anparorikan etzala».
Parisiuak pentsatu zuten
obia izango zala
Pilatorena eramateko
sententziyatu zezala.
34. «Zer dakartzute oinbeste bulla?»
Pilatok artu du kargu.
«Erri guziya nas ten dabillen
gizon gaizto bat dakargu.
Bart amaiketan sokaz lotuta,
geroztik ala daukagu;
gurutziari iltzez josita
illik ikusi nai degu».
35. Pilatok artu beregana ta
itzegin ziyon suabe:
«Zer pasatzen da? Soldadu oiek
amorru biziyan daude.
Ez al ziñezke munduan bizi
oiek intsultatu gabe?»
«Bai, bai -Jesusek erantzun ziyon-;
ala nenbillen len ere».
36. «Kulpa gabia kastigatzeko
ni naiz juezik aulena».
Bere burua libratziatik
esaten zuen au dena.
«Guk badakigu zuk daukazula
poderia eta almena;
nai eta nai ez, eman biazu
Jesus iltzeko baimena».
37. Ikusirikan bere burua
ezin zuala salbatu,
Herodesena bidaldutzia
orduan zuen logratu;
galdera asko ark egin zizkan,
itzik etziyon trukatu,
zeru-lurraren Jabe dan Jesus
erotzat zuen juzkatu.
38. Esan ziyoten danen gañetik
trapu zuri bat jazteko,
nola erotzat juzkatu zuten
kalian erakusteko;
lots aiek danak emanagatik
etzeuden libre uzteko,
agindu ziyen ekarritako
lekura eramateko.
39. Atera ziran maldiziyoka,
blasfemiya ta gorrotoz,
«Jesus, zu ere danen tartian
bultza ta tira bazatoz».
«Juan geran baño jende geiago
bigarren txandan bagatoz,
nai eta nai ez, emen epaia
eman biazu, Pilatos».
40. Bere andriak ala esan ziyon:
«Beira, Pilatos neria:
amets egin det, gizon ori da
bate kulparik gabia.»
«Ez du inporta, eman zaiguzu
iltzeko libertadia,
bestela etzera geiago izango
Zesar’en adiskidia».
41. Pilato orduan ikaratu zan
arekikua galtzeko,
esan ziyoten pillare bati
lotuta azotatzeko.
Sei gizon jarri ziran biñaka
txandan erreleatzeko,
izan biyotza ainbesteraño
kulparik gabe jotzeko!
42. Gorputz guziya zauri bat zeukan
burutik asita oñera,
bost milla kolpe eta geiago
bota zizkaten gañera;
alare ezin aspertu ziran,
ura juduen kolera!
Pekatariyen itsutasuna
zeñen gogorra ote da!
43. Irurogei ta amar arantza
bueltan zituen koruak,
muñetaraño makillez joka
sartu zizkaten juduak.
«Ze oñaziak ote zeduzkan
orduan zure buruak!
Kulpa gabia kastigatzeko
oiek ez dira moduak!>
44. Pilato iñon ezin egon zan,
ateratzen da barrendik;
preso dagon bat libratutzeko
bada denbora oraindik:
«Barrabas jarri onen lekuan,
au dijuala emendik … »
«Ez, Ponzio, ez! Gurutziltzatu!
Ez da juango gugandik!»
45. Palangana bat urez beteta
esku garbitzen ekin du:
ez duela nai odolarekin
bere burua zikindu.
Oinbestez libre zegualako
ilusiyua egin duo
Orduan ziyen kulparik gabe
Jesus iltzeko agindu.
46. Sententziya artuta atera ziran
pikardi asko esanez,
arrastaka ta txistu tiraka
masallekuak emanez,
gurutziaren billa iltzeko,
naiz kulparikan izan ez …
«Pekatariyak, oroi gaitezen
Ostiral Santu egunez».
47. Salto ta korri eraman zuten
gurutziaren erpora,
min emateko beldurrik gabe
bota ziyoten lepora.
«Laister-bidetik iyo biaugu
prestatu degun puntura;
guazen aguro, Nazarenua
il bear degun lekura.»
48. Bi estaziyo pasa zituan,
irugarrenan erori;
denak gañian jarri zitzaizkan,
azpiyan etzan ageri.
Batzuek bultza, bestiak tira,
bazan ejua ugari,
orduan zenbat sufritu zuan
iñork ez dakigu ori.
49. Ixil-ixillik Jesus zijuan,
juduak okasiyuan.
Amak Semia topatu zuan
laugarren estaziyuan:
biyek itzegin nai zuten, baño
etzeuden despaziyuan.
Aien ejuak: «Guazen aguro!
Segitu prozesiyuan!»
50. Simon zeritzan zirenetar bat,
gizon ona ta gertua,
bidian ilda gertatu etzedin
lagundutzeko artua.
Sorbaldan zeukan aska egiñik
ezurreraño sartua …
«Nola esan, Jesus, nolakua zan
zure orduko tratua?»
51. Beronika zan emakumia,
biyotz oneko pertsona,
bere Maisua ala ikusita
lagundu nairik zegona;
nola dan Jesus karidadia
asko gustatzen zaiona,
bere aurpegiko antz-irudiya
zapiyan utzi ziyona.
52. Oso dolorez allegatu zan
seigarrenetik zazpira,
balantz eginda an erori zan
gurutziaren azpira.
Batzuek joka asi zitzaizkan,
bestiak sokatik tira,
«Jesus, orduko zure pausuak
lastimagarriyak dira».
53 . Beratzigarren estaziyora
allegatu zan geldiyan,
Jesusek lurra antxe jo zuan
irugarrengo aldiyan;
ill ez bestia zatitu zuten
ain krueldade aundiyan,
gugatik zenbat sufritu Zuan
Galbariyo’ko mendiyan!
54. «Galbariyo’ko mendi santura
iritxi ziñan orduan,
larru gorriyan jarri zinduzten
lotsagarrizko moduan;
arropak kendu, llagak berritu,
koru kruela buruan,
guregatikan pazientziyan
dana sufritu zenduan.
55. Larru gorriyan jarri zinduzten
gurutziari josteko,
etzan bi bider esan bearrik
iltzia sartzen asteko;
guregatikan etorri ziñan
zere biziya uzteko,
ni ez naiz diña bear bezela
nola dan erakusteko».
56. Ixtante batez guazemazute
Galbariyo’ko mendira,
mingañak ezin esan ditzaken
krueldadiak an dira:
gurutziari Semia josten
Ama Maria begira …
Pasiyu ontan meditatuta
santu egiñak badira.
57. Gurutzetikan esaten ziyon:
«Aita, aditu zaidazu!
Ez dakite zer egiten duten,
arren, barkatu zaiezu!»
«Jesus maitia, zuk zenbateko
pazientziyak dituzu!
Munduan nola bizi bear dan
erakutsitzen diguzu».
58. «Gurutzeari iltzez josita
zintzillik jarri zinduzten».
Iru orduan zenbat burla ta
iseka egin diyoten!
Kostadutikan biyotzeraño
lantzada sartu ziyoten.
«Errematian odol-tantua
andik atera zizuten».
59. Lurrak iriki ta aitortu zuan
Salbadoria il zala,
Ostiral Santu arratsaldeko
irurak ari zirala.
Ama begira antxen zeguan
arri egiña bezala,
aren bitartez pekatariyak
anima salba zezala.
60. Ostiral Santu arratsaldeko
irurak jo zutenian,
«Guk egin degu onekikua,
askatu nai’zutenian … »
Ogei t’amairu urte zituan
Jesusek il zutenian …
Onak biziya utzi bearra
gaiztuak nai dutenian.
61. Amak aditu zuen orduan
judu gogorren izkuntza,
ez da milagro erdibitzia
gurasuaren biyotza.
«Nik orain nola jetxi nezake
Seme Jesusen gorputza?»
Guziya berak zezakean ta
izandu zuen laguntza.
62. «Jesus maitia, bukatu dira
zure munduko kasuak,
guretzetikan jetxi zinduzten
bi gizon piadosuak».
Ama begira, pronto zeguan,
zabaldurikan besuak;
jakiña dago eman zizkala
laztan amoriyosuak.
63. Amak Semia besuan zeukan
laztan gozuak ematen,
zenbat denboran eduki zuan
iñork ez digu esaten.
«Gorputza bildu maindire santan,
sepulturatu zinduzten».
Salbaziyoko bidian denak
orduan jarri ginduzten.
64. «Barkatu, Jesus: nik esan ditut
dakizkidanak buruan;
gusto danakin kontentatuta
etzera izandu munduan.
Deitu gaitzazu, zuretzat ondo
arkitzen geran orduan,
gloriosuak izan gaitezen
beti-betiko zeruan»
Iturria: Juan Kruz Zapirain / Ataño, Zure Pasio Santua – San Frantziskoren bizitza, Auspoa, 1989
Pingback: GARIZUMA 2013 LANTZEKO BALIABIDEAK | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
Pingback: ASTE SANTUA BIDEOTAN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN