ZUK ELIZARI EMANA, GUZTIONTZAT IRABAZIA

Katolikoek eta Elizaren lana estimatzen duten pertsona guztiek Errenta Aitorpenean Xa markatu dezaten Gotzaien Batzarreko Elizaren Mantentzerako Idazkaritzak Errenta Aitorpenaren 2012ko Kanpaina abiarazi du. Xede honekin, eta aurreko kanpainak jarraituz, XTANTOS marka erabiltzen du, bere logotipoarekin Elizak helarazi nahi duena adieraziz: behar duten hainbesteri laguntzen jarraitzeko egiten duen lana.

Elizak gizarte hobe bat eraikitzen laguntzen du eta hori da aurtengo Kanpainiako leloarekin adierazi nahi izan dena: “Zuk Elizari emana, guztiontzat irabazia”.

Publizitate-diseinu berria

 «Gaurtik hasita kate nagusietan igorriko da spota«

Aurten, iaz interneten erabili zen bezala, sorkuntzan oinarritutako publizitate-diseinu bat aukeratu da. Spotan, trazu erakargarri batzuekin marraztutako Errenta Aitorpeneko lauki bat ikusten ahal da. X bat idazteko keinu errezarekin, zergadun bakoitzaren zergen %0,7a Eliza Katolikoari zuzentzen zaio.

Telebistako spota kate nazionaletan igorriko da maiatzaren 7tik 20ra eta ekainaren 16tik 30era. Gizarte sare eta bide digitaletarako publizitate-iragarkiak sortu dira ere. Iragarki hauek, zerga-aitorpenaren mekanismoari buruzko informazioaz gain, Elizak burutzen duen lan handia erakusten dute.

Azken urteotan bezala, egunkari formatuzko argitalpen bat plazaratu da (XTANTOS), Elizaren mantentze ekonomikoari buruzko berriak, iritzi artikuluak eta erreportaiak ekartzen dituena. 2 milioiko ale-kopurua egin da, milioi bat parrokietan banatzeko eta bestea egunkari nagusietan txertatzeko.

Eduki hauek guztiak Gotzaien Batzarraren web orrian eskuragarri daude (www.conferenciaepiscopal.es) eta www.portantos.es web orrian.

XTANTOS gizarte sare nagusietan dago ere. Facebooken: www.facebook.com/xtantos eta Twitteren: @Xtantos.

Urtero, pertsona gehiagok markatzen du Elizaren aldeko Xa

Azkeneko Errenta Aitorpenean, 2011koa, 2010eko PFEZari (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga) zegokiona, Elizaren aldeko 194.685 aitorpen gehiago izan ziren. Elizaren aldeko osotarako aitorpen kopurua 7.454.823koa izan zen. Azkeneko bost urteetan, ia milioi bateko aitorpen gehiago egon da. Aurkeztu ziren aitopenen %23, 8a baterakoak (elkarrekin eginak) izan zirela kontutan hartuz, aurreko udaberrian 9,2 milioi zergadun Elizari lagundu ziotela pentsa dezakegu.

Aurreko urtean bezala, krisialdiaren eragina orokorki nabaritu da, ez aurkeztutako aitorpen kopuruan bakarrik, baizik eta kuota osoaren zenbateko osoan ere, zeinak beherakada nabarmena jasan baitu. Elizari egokitu zaion zenbatekoa iazkoa baino eskasagoa izan da ere: 248, 3 milioi eruo, aurreko ekitaldiko 249,4 milioien ordez (hau da,  1.162.820 euro gutxiago). Murrizketa ez bada handiagoa izan aipatutako aitorpen kopuruaren igoerari esker izan da, honek gutxitze orokorra orekatu du.

Ez da gehiago ordaintzen, ez dizute gutxiago itzuliko

2008. urtetik, katolikoek eta Elizaren lana estimatzen duten pertsonek bakarrik finantziatzen dute Eliza. Libreki egin nahi dutenek Eliza Katolikoaren laukia markatzen ahal dute Errenta Aitorpenean. Honela, bere zergen %0,7a Elizak egiten duen lan itzela mantentzera bideratuko da gehigarrizko kosturik gabe. Keinu soil honekin inori ez diote gehiago ordainduaraziko ezta gutxiago bueltatuko ere.  «Beste helburu batzuk» deituriko laukia markatu nahi izanez gero, Elizarena markatzearekin batera egin daiteke. Hau da, bi laukiak batera markatu daitezke. Estatuak, orduan, %0,7 bat «Beste helburu» horiei bideratuko die eta %0,7 bat Elizari.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio