Portada » ESAN DEZAGUN EGIA: PPk EZ DU ERLIJIO-IKASGAIAREKIN JUSTIZIARIK EGINGO

ESAN DEZAGUN EGIA: PPk EZ DU ERLIJIO-IKASGAIAREKIN JUSTIZIARIK EGINGO

E__web_religionenlibertad.com_html_imagenes_fotosdeldia_12134_mariano_rajoyAzkeneko asteetan, hainbat iritzi eta berri eman da -komunikabide katoliko zein laikoetan- Wert ministroak Erlijio-ikasgaiaren balio akademikoa berreskuratuko duela baieztatuz. Baina egia oso bestelakoa da. Lege-zirriborroa ikusiz gero, bistan da PPk egingo duen gauza bakarra Erlijioaren alternatibari (Erlijioa aukeratzen ez duten ikasleek ikasten dutena) kurrikulum akademiko bat ematea besterik ez dela izango.

Hortaz gain, Batxilergoaren kasuan, ikasgai espezifiko bat izango da, hau da, ikasgaiaren eskaintza -libreki Erlijioa ikasi nahi duten ikasleek ikasteko posibilitatea izatea- hezkuntza administrazio eta hezkuntza zentruaren eskuetan egongo da. Honek Erlijioaren ikasketa oztoptau dezake. Administrazioak edo Zentru batetako zuzendaritzak hala nahi izanez gero, ez direlako Erlijio-klaserik emango. Batxilergoan Erlijioa ematekotan, ez da kontutan hartuko batezbestekoan.

Honela, Erlijio-ikasgaia ez da izango inondik inora gainontzeko funtsezko ikasgaien parekoa, Eliza eta Estatuaren arteko Akordioak esaten dutena ez betez. Hortaz, Erlijioak Maria bat izaten jarraituko du, espedientean ondoriorik ez duen ikasgai batek ez duelako pisurik, inork ez du seriotasunez hartzen. PPk ez du legera egokituko Erlijio-ikasgaia, aurreko bi legealdietan egin zuen bezala.

Erlijio-ikasgaiak, Matematika edo Gorputz Heziketak bezalaxe, ez badu eraginik batezbesteko notan, praktikan Estatu ateismoa inposatzen da, Erlijioak ez duelako inolako garrantzirik hezkuntza sisteman. Jainkoa aljebra, alfabetoa edo luzamenduak baino gutxiago da.

Alderdi Popularrak LOGSEra -Rubalcabak egindako legea eta katolikoek burrukatu zutena- itzuli nahi izatea, ez du alderdi hau erlijio-askatasunaren edota guraso katolikoen salbatzailea bihurtzen. Zerk egiten du ona bere garaian hezkuntza erakunde katolikoek gogorki ukatu zuten legea? Alderdi Popularrak aplikatzen duela? Orain bere egileak, Rubalkabak, kritikatzen duela?

PSOEren politika antierlijiosoak zenbait urte beranduago aplikatzea ez da erlijio edo hezkuntza-askatasunaren heroia izatea. Gezurretan dabiltza PPk Erlijioa berreskuratzen duela esaten dutenak -eskuindar zein ezkertiarrek esaten dute-. PPk bere garaian orain inposatzen duen lege sozialistaren kontra egon zen. Orain sozialismoak atzerakoia eta ultra erlijiosoa balitz bezala erasotzen du.

Gauzak horrela, gizartearen laikotasunarako beste pauso bat bermatzen da. Eta hau guztia, asmo honeko hainbeste katolikori esker, hauek PPren ekimen guztiak txalotzen dituztelako PSOEren kontra dijoaztelakoan. Zuzentasun morala ez da sozialista ez izatea, justizia defendatzea baizik. Eta hau ez da PPk Erljio-ikasgaiarekin egin nahi duena.

Erlijioa Nafarroan

Gehiago irakurri:

Erlijio-heziketarako eskubidea

“Europa Laica”ren gezurrak

Munillak Erlijio-ikasgaiaren normalizazioa eskatu du

Scroll al inicio