Benedikto XVI.aren mezua FAOren zuzendariari Elikaduraren Munduko Egunean
ERROMA, 2012ko urriak 16, asteartea
Mundu osoan ospatzen da gaur Elikaduraren Munduko Eguna, 850 milioi pertsonari ukatzen zaion oinarrizko eskubide bat. Eskubide honek eskatzen du gizaki orok -gizonak, emakumeak, haurrak, pertsona soilak edo elkarte osoak- uneoro, elikadura egoki bat edo hau erosteko bideak izateko aukera fisikoa edo ekonomikoa izan dezala. Hau dela eta, Benedikto XVI.ak Jose Graziano da Silva, Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeko zuzendariari, mezu bat bidali dio desnutrizioaren kontrako borrokan nekazaritza-kooperatibek daukaten garrantzia azpimarratuz.
FAOk plazaratutako azken txostenan, «Elikadura Segurtasun Ezaren Egoera Munduan 2012”, desnutrizioa pairatzen duten 130 milioi pertsona baino gehiagoren beherakada garrantzitsua ikus daiteke. Hala eta guztiz ere, oraindik gosea sufritzen dutenak 850 milioi inguru dira, Milaurtekoaren Helburuengandik oso urrun.
Benedikto XVI.ak FAOko zuzendariari den Jose Graziano da Silvari Jardunaldi hau dela eta mezu bat bidali zion, zeina, Aita Santuak idazten duen moduan, krisi ekonomikoaren ondorioak gero eta gehiago lehen mailako beharrei -pertsona orok elikadura nahikoa eta osasuntsua izateko eskubidea barne, pobrezian eta azpigarapenean bizi direnen egoera larriagotuz- eragiten dien bitartean ospatzen baita.
“FAOren sorrera inspiratu zuen antzeko testuingurua da -Aita Santuaren arabera- nazio eta nazioarteko erakundeei nekazaritza-garapena eta landa-elkarteen hazkuntzaren bitartez gizateria gosearengandik askatzeko konpromezua hartzera deitzen dituena”.
Hemendik Aita Santuaren poza: arazo honen inguruko hausnarketari egun bat eskeintzen zaiolako, nekazaritza-kooperatibak aipatuz.
“Kontua ez da –idazten du Aita Santuak- kooperatibak ekonomia eta gizarte-antolakuntza ezberdin baten adierazpena bezala laguntzea soilik, nazioarteko ekintzarako benetako tresna bezala ikustea baizik. Herrialde askotan izandako esperientziak agertzen du nola kooperatibak, nekazaritza-lana bultzatzeaz gain, nekazariak eta landa-biztanleria gai egiten ditu erabakietan parte hartzeko eta pertsona oinarritzat eta helburutzat duen garapen integrala lortzeko tresna eraginkorrak diren”.
“Jakina den bezala -gaineratzen du Benedikto XVI.ak- Eliza Katolikoak kooperatiba lana eta enpresa pertsona eta talde desberdinen arteko ezberdintasunak eta gatazka sozialak gainditu ditzakeen batasun eta elkartasun esperientzia bat bezala ikusten ditu. Horregatik, bere irakaskuntza eta ekintzaren bidez, koopearatiben eredua bultzatu zuen beti, uste osoa daukalako hauen ekintza ez dela mugatzen dimentsio ekonomikora, baizik eta beraien parte direnen eta beraien komunitateen hazkunde gizatiarra, soziala, kulturala eta morala laguntzen dituela ere”.
Benedikto XVI.ak oroitzen du aitzat hartu behar dela beti «emakumearen paper ordezkaezina, askotan kooperatiba jarduerak zuzentzera, familiaren loturak mantentzera eta nekazaritza-munduko ezagutza eta trebetasun preziaezinak gordetzera deitua dagoena”.
“Ezinbestekoa da -amaitzen du- nazio eta nazioarte mailan jarduten duten botere publikoek beharrezkoak diren lege eta finantza tresnak martxan jartzea nekazaritza-zonaldeetan kooperatibak nekazaritza-ekoizpen, elikadura segurtasun, gizarte aldaketa eta bizi baldintzen hobekuntza handi baten tresna eraginkorrak izan daitezen. Testuinguru berri honetan, desiragarria da belaunaldi berriek beraien etorkizuna konfidantza berritu batekin begiratu ahal izatea, landako lana, nekazaritza-mundua eta hauen balio tradizionalekiko lotura mantenduz”.
www.zenit.orgetik moldatua
Gehiago irakurri:
Aita Santuaren esperantzaren arrazoiak: elkarrizketa argitaragabea Benedikto XVI.ari
Bilboko Gotzainak langabeziari aurre egiteko konpromisoa eskatu dau
Bilbo, Donostia eta Gasteizko gotzaiak etorkinak osasun txartelarik gabe uztearen kontra