Igande honetan, urriak 27, arratsaldeko 17:00etan Uharteko Zamartze Monasterioan Mosuleko Gurutzea dator, Iraken jazartutako kristauen gurutzea, hain zuzen ere. Osdubete inguruko ospakizuna izango da non kristau batzuen testigantzak izango diren entzungai: misiolariak eta jazartutakoak. Batzuk presentzialki izango dira eta beste batzuk bideo bitartez entzungai.
Goizez, Gurutzea Aralarko San Migel Santuarioan izango da ere (Meza Santua 12:30etan).
Mosuleko Gurutzea Bartellako San Simonen elizatik dator (Mosul, Irak). Daeshek profanatutako eliz askoren arteko bat, alegia. Orain, berreraikitzen ari dira. Gurutze hay Kalbarioaren (Gurutze-Bidea) zati bat zen eta sutearen aztarnak ditu. Erlikia hau goratzeko asmoz, beste gurutze handi baten barruan txertatuta eramaten dute.