LOMCE ONARTU DA: ZAPATERORENA BAINO OKERRAGOA DA

Aurreko ostegunean, Espainiako Legebiltzarrak LOMCE hezkuntza legea onartu zuen. Aldeko 178 bozka, kontrako 137 eta 3 abstentzio izan ziren. Bere tramiteak Senatuan jarraituko du.

 Duela gutxi, Martinez Camino gotzaiak esan zuen moduan, LOMCEk ez ditu Eliza eta Estatuaren Akordioak betetzen. Hala da, Zapateroren LOEk ez bezala, PPren lege honek ez du Erlijio-ikasgaia Batxilergoan eskeintzen. Haur Hezkuntzan ez du aipatu ere egiten, ezta Lanbide Heziketan ere.

Hortaz gain, ikusi beharko da Alderdi Popularrak hasiera batean agindutakoa betetzen duen, hau da, Erlijio-ikasgaia eta bere alternatiba konputagarriak ote diren (hauxe da Akordioek esaten dutena). PPko hezkuntza arduradunak berak, Sandra Moneok, iragarri baitzuen gai hau ez zela Gobernuarentzat «marra gorri bat» eta alda zitekeela.

Bestalde, oraindik ikusteke dago zertan geratuko den Erlijio-ikasgaiaren alternatiba (Kultura eta Gizarte Balioak Lehen Hezkuntzan eta Balio Etikoak Bigarren Hezkuntzan). Beste Hiritartasunerako Hezkuntza bat izateko arriskua dago. Izan ere, Alderdi Popularrak bere garaian esan zuen moduan, Hiritartasunerako Hezkuntzako «balioak» zeharkako gaiak bezala mantenduko dira.

Gainera, Wert Ministroak iragarri zuenez (Estatu Kontseiluaren irizpenari jarraikiz) Erlijioko ikasleek aldi berean alternatiba aukeratu ahal izango dute, balioen hezkuntza jasotzeko ere. Honela, sektarismo handiz, Erlijioa eta balioak kontrajartzen dira. Ez al dago baliorik Erlijioan? Ikusmira ateo batetik balioez hitz egin al daiteke? Estatuak soilik hezi al dezake balioetan?

Nabarmentzeko beste alderdi bat humanitateen baztertzea da. Hala, beste gauza askoren artean, Filosofiaren Historia ez da jada enbor-ikasgai bat izango. Gizakiaren ikusmira utilitarista bat ezartzen da.

Esan dugun bezala, Zapatero «maltzurraren» hezkuntza legea baino okerragoa da LOMCE. Zenbait sektorek esaten dutena esanda ere, egia esan, PPren hezkuntza legea PSOErena baino askoz materialista eta ateoagoa da.

Gehiago irakurri:

LOMCEk Eliza eta Estatuaren arteko Akordioak urratzen dituela salatu dute gotzaiek

Iruzurrak aurrera darrai: PSOEk Erlijioa eskolatik ateratzeko eskatu du orain

Rubalcaba: “Wert legea hilda dago”

3 comentarios en “LOMCE ONARTU DA: ZAPATERORENA BAINO OKERRAGOA DA”

  1. Pingback: MARTINEZ CAMINOREN ARABERA, ERLIJIO-IKASGAIA LOMCEn BAINO HOBETO DAGO ORAINGO LEGEDIAN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  2. Pingback: ROUCO LOMCEren KONTRA | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  3. Pingback: ERLIJIO-IKASGAIAREKIN ATZERA EGINGO AL DU PPk? | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio