10/11/12
Mo Yan autore txinatarrak, behartutako abortuaren bidezko ume bakarraren politikaren kontrakoa dena, irabazi du Literaturako Nobel Saria. Mo Yan, saria irabazterakoan «oso pozik eta ikaratuta» zegoela esan zuen. Idazle hau giza eskubideen urraketa ikaragarria dakarren politikaren etsai handia da.
Mo Nobel sariaren biografiak agerian uzten duen bezala, Wa bere azkeneko eleberriak Txinako derrigorrezko familia-plangintzaren errealitate gogorra erakusten du. Liburu honek erditzeak zaindu eta ume bakarraren politikaren agentearen paperan abortuak egiten dituen landa eremuko ginekologo baten historia kontatzen du.
2010ean Hong Kongen kokatutako Phoenix TVrekin egindako elkarrizketa batean, Mok bere liburua polemikoa izan zitekeela onartu zuen, baina gaia berarentzako oso pertsonala zela esan zuen, bere emaztea bikotearen bigarren haurra abortatzen behartu baitzuen.
Mok esan zuen: “Pertsonalki, ume bakarraren politika txarra dela uste dut. Ume bakarraren politika existitu ez balitz, bi edo hiru seme-alaba izango nituzke.”
“Ejerzitoan serbitzatzen nengoenean, ofizial mailara igo ninduten” esan zuen Mo Yanek. “Bere maila galdu zuen beste ofizial bat zegoen ejerzitoan… bigarren seme-alaba bat izateagatik. Zigor bera jasotzeko beldur nintzen, hortaz, seme-alaba gehiagorik ez izatea aukeratu nuen. Nire handinahi egoistarengatik izan ez balitz, nire emazteari bigarren edo hirugarren seme-alaba bat izaten utziko nion. Hotsandiko argudio bat erabili nuen berari haurra abortatu behar genuela buruan sartzeko: Alderdiaren politika eta nazioaren politika jarraitu behar genuen. Hau nire bihotzaren sakonenean betirako marka batetan bihurtu zen. …Nire bihotzean iluntasun handi batetan bihurtu zen”.
Mo ume bakarraren politikarekin kritikoa izan arren, txinatar estatuaren komunikabideek beraien Nobel Saria besarkatu zuten eta emanaldiak moztu zituzten berri hau emateko, All Girls Allowed giza eskubideen begirale taldearen arabera.
www.lifenews.com web orritik itzulia
Gehiago irakurri:
Medikuntzako Nobel Saria zelula ama helduen erabileraren aldeko bi zientzalarik jasoko dute
Europako Justizia Epaitegiak giza enbrioia ernalketatik ezagutzen du
Urriak 7 zero abortu! Manifestazioa Gobernu Delegaritzaren aurrean
Pingback: “ABORTOAREN ESPAINIAR LEGEDIA ERABAT BIDEGABEA” DELA SALATU DUTE GOTZAIEK | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
Pingback: ROUCO: “BIZITZA ESKUBIDEAREN BABESGABETASUN LEGALAK JARRAITZEN DU” | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
Pingback: GALLARDONEK 1985eko IRAGAZKI-LEGERA BUELTATUKO DELA IRAGARRI DU | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN