JUAN CARLOS ELIZALDE, GASTEIZKO GOTZAI BERRIA

Juan Carlos Elizalde Espinal, nuevo Obispo de Vitoria
Argazkia: Gasteizko Elizbarrutia

Aulki Santuak eguerdian plazaratu duenez, Frantzisko Aita Santuak Juan Carlos Elizalde Espinal Gasteizko gotzai izendatu du. Aita Santuak kargu horretarako Migel Asurmendiren ukoa onartu du, Zuzenbide Kanonikoaren Kodea jarraituz. Orain arte D. Juan Carlos Elizalde Iruñea eta Tuterako gotzai-bikarioa zen.

Gasteizko gotzai berria Mezkiritzen (Nafarroa) jaio zen 1960ko ekainaren 25an. Nafarroako Unibertsitatean Filosofia lizentzia eskuratu zuen (1977-1980) eta Teologia Burgosen, Santa Mariaren Gurutzatuetan formakuntza jaso zuelarik. Comillaseko (Madril) Unibertsitate Pontifikalan Teologia Espiritual lizentzia egin zuen eta baita Salamankako Jesusen Lagundiaren Gogo Jardunen zuzendarien ikastaroa ere (1994-1996).

1987ko urriaren 3an, Orreagan apeztu zen, Iruñeko elizbarrutian inkardinat. Hemen eskeini izan du bere apez-zerbitzua. Ondoko karguak bete izan ditu, besteak beste: «Martin Azpilikueta» eta «Argarai» elizbarrutiko unibertsitate egoitzetako zuzendari (1999-2004) eta Ermitagainako «Santa Maria» eta «Familia Sagaratua» parrokietako parroko (2005-2009).

Egun, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Teologia irakasle eta Pastoraltzaren arduraduna da (1998tik); 2009tik Iruñea-Iruñerria-Orreaga zonaldeko gotzai-bikarioa; Homiletika irakaslea “San Miguel Goiaingerua” Teologia Goi-Ikasketa Zentroan, 2011tik; Elizbarrutiko Gogo-zuendaritzaren Zentroko koordinatzailea (Jainkoaren Errukiaren kapera), 2012tik; 2013tik, Orreagako Kolejiatako kalonje-priorea.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio