Gasteizko Legebiltzarra Erlijio-ikasgaiaren inguruan aritu zen aurreko ostiralean. Bainan, oraingo honetan, Eusko Jaurlaritzak pauso berri bat eman zuen. Gaia Mikel Basabek, Aralarko legebiltzarkideak, mahaigaineratu zuen. Hezkuntza-kontseilariari zuzendutako interpelazio batean, «onartezinatzat» jo zuen ikasle bakar batek Erlijioa aukeratzeagatik gainontzekoen ikasketa erritmoa moteltzea.
Celaa kontseilariak Basaberi oroitarazi zion Gobernuak legedia betetzen duela (LOE). Hortaz gain, erkidegoko Haur eta Lehenengo Hezkuntzako lau ikastetxetan soilik gertatzen da ikasle bakarra egotea Erlijioan .
Dena den, Hezkuntza-kontseilariak ikasgai honen etorkizunari buruzko eztabaida luzea, sakona, aurreritzirik eta beldurrik gabekoa, eta akordio zabaletara iristeko modukoa, egiteko deia bota zuen Legebiltzarran. Ez hori bakarrik, Estatuaren erregulazioa aldatzeko posibilitatea aipatu zuen ere.
Klikatu hemen legebiltzarreko eztabaida osoa irakurtzeko (68. orrialdetik aurrera)
Erlijioa Nafarroan blogaren oharra:
Celaak esan bezala, Basabek deskribatutako egoera, hots, ikasle bakar batek ikastea Erlijioa, Haur eta Lehenengo Hezkuntzako 322 ikastetxe publikoetatik bitan bakarrik ematen da. Hortaz, egoera ez da bat ere arrunta. Hala eta guztiz ere, Aralarko legebiltzarkideak esan beharko luke zer irudituko litzaoike Erlijio-ikasgaia ikasle guztiei imposatzea ikasle bakarra izango balitz Erlijioa aukeratzen ez duena. Ez da zilegi besteei imposatzea norberak onartuko ez lukeena. Oinarrizko eskubideez ari gara, hauek ez dira oinarritzen kopuruan edo gehiengoan.
Bestalde, Erlijio-ikasgaiaren matrikularen beherakadaren zergatia aztertu beharra dago. Euskal Autonomi Erkidegoko hainbat zentrutan ez baita ikasgaia eskeini ere egiten, legediak eskeintza derrigorrezkoa dela esan arren. Erlijio-ikasgaiaren eskaintza legez derrigorrezkoa da eskolentzako. Ikasleentzako, berriz, hautazkoa. Bainan ikastetxe askok ez du errespetatzen ikasgai hau estudiatzeko eskubidea. Zinismo handia da Erlijioa gutxiengo batek bakarrik aukeratzen duela argudiatzea familiei aukeratzeko askatasuna behin eta berriz eragotzi zaienean.
Alternatiban ematen den Hezkuntza Arreta denbora galtzea dela eta Erlijioa aukeratzen ez duten ikasleen ikasketa erritmoa moteltzen dela aipatu zuen ere Basabek. Esan beharra dago hau ez dela Erlijio-ikasgaiaren errua, Alternatibaren kudeaketa okerrarena baizik. Hezkuntza Arreta ikasgai kurrikularra da eta bere programazioa publikoa da eta Eskola Kontseiluak onartzen du. Ikasgai honen trataera egokiaren erantzunkizuna ikastetxeek daukate.
Are gehiago, Alternatibaren kudeaketa txarrak Erlijioari balioa kentzen dio, Alternatibak ez baldin badu seriotasunik inork ezin baitu Erlijioren ikasketa balioetsi. Gainera, kasu askotan Hezkuntza Arreta beste ikasgai batzuk indartzeko erabiltzen da, Erlijioko ikasleek maila baxuago lortzen dutelarik.
Oroitu behar da 1979ko Akordioetan Erlijio-ikasgaika gainontzeko ikasgaien tratamendu bera izan behar duela esaten dela. Baina, Akordio hauek ez dira bete, Erlijio-ikasgaia ez baita kontutan hartzen zikloko media egiteko, gainontzeko ikasgaiak ez bezala.
Gauzak horrela, Erlijio-hezkuntzari ahal izan diren traba guztiak jarri izan zaizkio, praktikan ezinezkoa bihurtuz. Orain, hipokrisia handiz, eskola ordutegitik atera nahi dute ikasle gutxik aukeratzen dutela edo Alternatiba denbora galtzea dela argudiatuz.
Honela, Celaa kontseilariak Erlijioak hezkuntza publikoan daukan lekuaz mintzatzeko debatea irekitzea proposatu zuen eta Estatuak ematen dioen erregulazioa aldatzeko aukera aipatu zuen (Akordioak). Basabek berak euskal sozialistek «Sevillatik pasatu izana» ospatu zuen (PSOEren 38. Kongresuan Rubalcabak Eliza eta Estatuaren arteko Akordioak berrikusketa proposatu zuen).
Gehiago irakurri:
Isabel Celaá ve «adecuado» sacar la Religión del horario escolar
Pingback: GASTEIZ, BILBO ETA DONOSTIAKO GOTZAINEN AGIRIA | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
Pingback: MUNILLAK ERLIJIO IKASGAIAREN NORMALIZAZIOA ESKATU DU | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
Pingback: GASTEIZ, BILBO ETA DONOSTIAKO ELIZBARRUTIETAKO IRAKASKUNTZA ARDURADUNAK ISABEL CELAÁRI ERANTZUN DIOTE | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN