Iruñeko Artzapezpikutzako Bikariotza orokorrak esan duenez, parrokiek, Elizako GKEek, Esku Elkartuak eta Karitasek «behartsuenen mesedetan modu eraginkorrean jartzen dira beti» eta siriar errefuxiatuen kasuan «laguntza guztiak erarik egoki, legal eta eraginkorrenen» antolatuko dituela gaineratu du.
«Frantzisko Aita Santuaren aholkuak eta eredua jarraituz», Artzapezpikutzak «egunotan, Siriako gerrarengandik ihesi, Europara ailegatzen diren errefuxiatuen alde otoitz egiteko eta laguntza eraginkorra emateko» gonbitea egin die kristau elkarteei.
Adierazpen batetan erantsi duenez, «berriz ere, Kristoren maitasunak gure anai-arrebak laguntzera bultzatzen gaitu». «Gure jarduera, Ebanjelioari jarraikiz, solidarioa izango da: «eta txiki hauetako bati, nire ikasle delako, ontzixka bat ur fresko besterik ez bada ere ematen diona, benetan diotsuet ez dela saririk gabe geldituko» (Mt 10, 42)».