Atzo Iruñako I. Zinemaste Espiritualari hasiera eman zitzaion En un mundo mejor filmarekin. Bihar, apirilak 25, Maktub pelikula eskeiniko da. Zinemaldi espirituala haur eta gazteei zuzendutako proposamen hezitzaile eta pastoral bat da. Arrakasta handia dauka ekimen honek eta hiri askotan ospatu da. Jardunaldi hauetan elizbarrutietako ikastetxeetako milaka ikaslek parte hartzen dute eta baita parrokietako mugimenduetako gazte eta helduak ere.
Arratsaldeko ordutegiak parrokietako gazte taldeentzako eta edozein taldeentzako ezarri dira.
Taldeen eskaerak Hezkuntza Ordezkaritzak jasotzen zituen apirilaren 20a arte.
Argi dago ekimen honek arrakasta handia izango duela gure artean. Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
apirilak 23: ‘EN UN MUNDO MEJOR’
apirilak 25: ‘MAKTUB’
Informazio gehiago: www.iglesianavarrajoven.org