Txomin Garmendiak 2000ko abenduaren 26an Arrate Irratitik kantatuak.
1. Besarkada bero bat denontzat aurrena, maitetasuna degu gauzik beharrena. Hasarre danak utzi, bildu alkarrena, Gabon hemen baidegu bi milagarrena. 2. Orain hogei gizaldi jaio zan Belenen, urtean behin ospatuz bizi gera hemen. Zorionez iritxi bi millagarrenen, eskerrik asko, Jesus, zuretzako homen. 3. Adan eta Ebak pekatu egin zutenetik, zerurako biderik etzan gizartetik. Etzegon zer eginik gizonen aldetik, salbazioa degu Belengo estalpetik. 4. Aingeru ta artzaiak kantu ta irrintzi, munduan nor jaio zan nahi adierazi. Pakean albistea gendun lehendabizi, baina agindu hortan ez gerade bizi. 5. Berdin urrutian da berdin gertuenen, Jesus jaio zan lurra hartuko det lenen. Baina kezka gogor bat dabilkit neronen: Jesus alperrik jaio ote zan Belenen? 6. Behartsutasuna gaur ez da onartua, aberasteko grina daukagu hartua. Haundinai hori berriz oso indartua, Jesusen dotrin hura ondo baztertua. 7. Gure artean danak ondo ezin izan: gaixo daudenak eta kartzela-bizitzan. Hoien pamilikoak zein triste dabiltzan! Lagundu diezaiegun kristau baten gisan. 8. Pekatariak gera sortzez ta izatez pauso asko ditugu geronentzat kaltez. Galtzera goaz, Jesus, tiroz ta gerratez, Belengo estalpetik errukitu zaitez.