PP eta PNVren bozkei esker, atzokoan Eusko Legebiltzarrak Mistoa-Ezker Anitza-EB taldeak Mikel Aranaren bidez Elizak eta gainontzeko konfesioek OHZ (Ondasun Higiezinen gaineko Zerga) ordaintzeko aldarrikatuz aurkeztu zuen proposamena bertan behera utzi zuen.
Politikariek ohituta gauzkate beraien diskurtso fariseuekin. Mikel Aranaren proposamena betiko sektarismoan mugitzen da: zergatik ez du eskatu EBko legebiltzarkideak alderdi politikoek eta sindikatuek dauzkaten zerga salbuespenak bukatzea? Zergatik jotzen du txiroen alde gehien egiten duen erakundearen kontra? Zer egiten du Ezker Batuak txiroen alde? Nora bidaltzen dituzte udaletxeek beraiengana jotzen duten eskaleak? Nora jotzen du janaria edo arropa behar duenak?
Legebiltzarreko eztabaidaren lotura: http://www.parlamento.euskadi.net/pdfdocs/publi/2/09/000154.pdf#6
Gehiago irakurri:
El Congreso rechaza una iniciativa para obligar a la Iglesia a pagar el IBI
Pingback: ON FRANTZISKO PEREZ: “ELIZAK 35.000 MILIOI EURO BAINO GEHIAGO AURREZTEN DIZKIO ESTATUARI” | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN