Portada » «EUROPA LAICA»ren GEZURRAK

«EUROPA LAICA»ren GEZURRAK

Orain gutxi, «Europa Laica» elkarteak Erlijio-irakasleen inguruan hainbat gezur plazaratu ditu. Ondoko lerrotan aipaturiko gezurrak ezeztatzen dituzten zenbait datu eskeintzen ditugu.

Elkarte laizista honek Estatuak Erlijio-irakasleetan 500 milioi euro gastatzen dituela esan du eta baita horien finantziazioak ez duela urritzerik pairatu ere, eskola publikoak murrizketa larriak sufritzen dituen momentu honetan.

Hori gezur borobila da, hezkuntza publikoko murrizketak direla eta Erlijio-irakasleek -denetan ezegonkorrenak- ikaragarrizko sarraskia jasan baitute. Esate baterako, Nafarroan lan egiten duten 200 Erlijio-irakasleetatik kontratu iraunkorra zeukaten 14 zuzenean kalera joan dira eta, beste 64ri, finkoak ere, jardunaldi murrizketa aplikatu diete.

Komunikatuak honela jarraitzen du: “apezpikuak dira Erljio Katolikoa irakasten duten pertsona hauek aukeratu eta izendatzen dituztenak, baina gero Estatuak ordaintzen ditu horien soldatak eta gizarte aseguruak».

Ulergarria da Eliza Katolikoa izatea Erlijio Katolikoa eman behar duen irakaslearen egokitasuna aitortzen duena, Eliza delako Erlijio Katolikoarekin ados dagoena finkatzeko eginkizuna daukana. Honela Erlijio-ikasgaia fede eta moral katolikoekin bat etortzea bermatzen da, gurasoen eskaera asetuz. Zentzurik ote du Erlijioak garrantzirik ez balu bezala bizi den sinesgabe batek Erlijioa irakasteak? Zentzurik izango luke inoiz kirolik egiten ez duen edo ariketa fisikoaren kontra dagoen pertsona bat Gorputz Heziketako irakaslea izatea?

Bestalde, Estatuak Erlijio-ikasgaia libreki eskatzen duten gurasoen diruarekin (zergak ordaintzen baitituzte) mantentzen ditu irakasle hauek. Ba al dago gauza justuagorik?

«Europa Laica»ren adierazpenak hau esaten du ere: «pertsonal erlijioso hau mantentzeko diru publikoa gutxitu ez den arren, Erlijioa aukeratzen duten ikasle kopurua gutxitu da».

Murrizketengatik Erlijio-irakasle asko lanik gabe edo jardunaldi eskasagoarekin gelditu dela aipatu dugu jada. Erlijio-ikasle kopuruaren urritzeari dagokionez, hainbat gauza argitu beharra dago. Lehenik eta behin, Administrazioak Erlijio-ikasgaia Maria bat bihurtu du, ikasgai hau ez baita ebaluatzen ezta espedientearen batezbestekoan kontutan hartzen ere. Gainera, Erlijio-ikasgaiaren alternatiba (Hezkuntza Arreta), existitzen denean, beste ikasgaietako eduki kurrikularrak lantzeko, etxeko lanak egiteko, denbora librea uzteko, etabarrerako erabiltzen da. Zenbait kasutan, Erlijioa ikasten ez duten ikasleak etxera joan daitezke. Erlijio-ikasgaia eskeini ere egiten ez duten ikastetxeak ere badira. Nola ez zen murriztuko Erlijioko ikasle kopurua baldintza injustu hauekin?

«Europa Laica»ren arabera, “Erlijioa irakasten dutenek legearekin bat ez datozen lan kurrikularrak egiten dituzte, irakasleen bajak betetzen dituztelako eta baita ordutegia osatzeko beste ikasgai batzuk zentru berean ematen dituztelako ere”.

Ez da egia legeak Erlijio-irakasleei beraien ordutegia bestelako ikasgaiak edo lanak egiten osatzea eragozten diela: Eliza eta Estatuaren arteko Akordioek diotenez, «erlijio-irakasleak Zentruetako Irakasleen Klaustroetako partaideak izango dira ondorio guztiekin». Klaustroko kideak ondorio guztiekin baldin badira, gainontzeko irakasleak bezalakoak izan behar dute eta, hauei bezala, ordutegiak beste ikasgai edo lanekin osatu beharko litzaizkieke.

Egia esateko, gertatzen dena kontrakoa da. Askotan ez zaio Erlijio-irakasleari onartzen bere ordutegia beste lan batzuekin osatzea «Erlijiokoa» delako, ikastetxe batetako Zuzendaritzak Zentru horren beharrei aurre egiteko komenigarria ikusi arren.

Mugimendu laizista honek zera gaineratu zuen: «Hezkuntza Ministeritzak aurkeztutako hezkuntza erreformaren proposamena» ikusita «pertsona hauek ikastetxe publikoetako zuzendariak izatea ahalbidetuko duen lege berri baten atarian gaude».

Baina, esango al digu «Europa Laica»k non aipatzen duen gai hau Alderdi Popularraren Lege Aurreproiektuak? Raxoiren hezkuntza lege berriak ez baititu Erlijio-ikasgaia eta Erlijio-irakasleak ezertarako aipatzen. Dena den, normaltzat jo beharko litzateke Erlijio-irakasle bat ikastetxe batetako zuzendaria izatea, gorago aipatu bezala, denak bezala klaustroko kidea delako.

Azkenik, «Europa Laica»k irizten du «hezkuntza administrazioek hezkuntzako zenbait sindikaturekin batera gainontzeko irakasleek ez bezala oposaketarik gainditu ez duten pertsona batzuei lan estatus eta tratamendu pribilegiatu bat onartzen diete, beraien plaza finkoan urtez urte mantentzen diutztelako eta baita udan nomina ordaintzen dietelako ere (irakasle interinoekin gertatzen ez dena)».

Erlijio-irakasleak ez du oposiziorik egin behar, baina edozein irakasleri eskatzen zaion titulazio akademikoaz gain beste ikasketa berezi batzuk izan behar ditu. Lehenengo Hezkuntzan, maisu-maistra ikasketez gain, Erlijio-irakasle espezialitatea ematen duten ikasgai batzuk egin behar ditu (24 kreditu). Bigarren Hezkuntzan, unibertsitate lizentziaz gain, gutxienez Erlijio Zientzietako diplomatura izan behar du (hiru ikasturte). Hauek dira Erlijio-irakaslearen oposaketak eta beharrezkoa da honela izatea gurasoek beraien seme-alabentzako eskatzen duten Erlijio-ikasgairako irakasleen formakuntza akademikoa bermatu dadin.

Erlijio-irakasleen lan egonkortasuna eta soldatei dagokienez, Erlijio-irakasleak okerki irakasle interinoekin parekatzen dira. Erlijio-irakasleek kontratu indefinidoa dute eta ez dute kontratua ikasturtero berritzen, horregatik kobratzen dute udako soldata, indefinidoak ez dituztelako interinoak bezala denboraldi baterako soilik kontratatzen. Hau hala izan arren, gorago esan dugun bezala, ikasturte honetan irakasle «finko» hauetako kopuru handi bat kaleratu dute. Beste aldetik, Erlijio-irakasle interinoek gainontzeko ikasgaietako interinoen estatus bera daukate (salbuespen batzuk kenduta: baremazioarena, beste batzuen artean, zeinean Erlijio-irakasle interinoek besteek baino baldintza okerragoak baitituzte).

Goiko guztia irakurtzen duenari argi geratzen ahal zaio «Europa Laica»ren adierazpenen faltsukeria. Kalumniara jo beharrak frogatzen du erakunde honek Erlijio-klasearen kontrako benetako argudiorik ez daukala eta bere laizismoa ezartzeko joku zikina egin behar duela. Ikasgai honek formakuntza integral bat eskeintzen dielako ikasleei, familien eskaerari erantzuten dio eta Europan normalizatua dago (Frantzia kenduta, Alsazia eta Lorenaren salbuespenarekin). Honen kontrako argudiorik ez dago.

Religión en Navarra-Erlijioa Nafarroan

Gehiago irakurri:

Erlijio-ikasgaia elkarrizketa aldian dago Martínez Caminoren esanetan

Munillak Erlijio-ikasgaiaren normalizazioa eskatu du

Aukeratu Erlijio Katolikoa gure seme-alabentzat

4 comentarios en “«EUROPA LAICA»ren GEZURRAK”

  1. Pingback: ERLIJIO HEZIKETARAKO ESKUBIDEA | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  2. Pingback: ESAN DEZAGUN EGIA: PPk EZ DU ERLIJIO-IKASGAIAREKIN JUSTIZIARIK EGINGO | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  3. Pingback: 8 ERLIJIO-IRAKASLE BOTA DITUZTE ETA BESTE 50ri JARDUNALDI MURRIZKETA EZARRI DIETE NAFARROAN 2013-14 IKASTURTEAN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  4. Pingback: CUATRO TELEBISTAREN GEZURRAK ERLIJIOA ETA MURRIZKETEI BURUZ | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio