2012-06-05
Donostiako Gotzainaren idazkia, Elizaren aurkako azken erasoen inguruan
Elizak Etxeen Gaineko Zerga ordaindu beharraren inguruko hika mikaren inguruan eta azkenaldian Elizaren aurka hainbat taldek egin dituzten erasoen inguruko gogoeta egiten du Donostiako Gotzainak, jarraian irakur dezakegun idazkian.
Elizaren aurkako zaparrada
Bata bestearen atzetik, Elizaren aurkako zaparradak ari dira botatzen azkenaldi honetan. Zer jarrera hartu beharko genuke horren aurrean? Cervantesen On Quixoteren ahotan jarri duten esaldiari jarraitu beharko genioke: “Zaunka egiten dute, hartaz, zamalkatzen dira”?… Edo, Kierkegarden esana gurea egin: “Zure areriotik hartu Aholku”? Erantzun zuzena ez da erraza. Eraso, ulertezintasun, salaketa,… bakoitzaren atzean gure nortasun ebanjelikoa azpimarratu eta indartzeko aukera badugula sumatzeko adina fede daukagu.
Baina gure okerretatik ikasi eta gizartearekin dugun eztabaidan jarrera apala izatea ez dugu nahastu behar konplexurik gabe adierazteko beldurrarekin edo eta Elizaren aurka zabaltzen ari den giroa ontzat ematearekin. Gertakizunak begi-bistan dira: Eskola Katolikoa itotzeko saiakerak, Eskola Publikoan erlijioa irakastearen kontrako mugimenduak, kristauen kontrako ideologiaren inposaketa; politikoki onartua dena salatzera ausartzen diren gotzainak isilarazteko saiakerak, Elizaren kontrako irainak, apaizak eta erlijiosoak kriminalak bailitzan azaldu nahi izatea, elizaren ondasunak erregistratzeagatik ‘ herriari lapurtzea ’ gaineratzea, Eliza Francoren garaiko erregaliak ditun erakundea azaldu nahi duten datu fiskalen eta ekonomikoen manipulazioak,… eta abar luze bat.
Elizaren aurkako gertaera azpimarragarrietako bat, Etxeen Gaineko Zergari dagokiona da. Alderdi politiko batzuk nahasmena sortarazten ari dira, udaletxe eta lurraldetako hainbat legebiltzarretan Elizak Etxeen Gaineko Zerga ordain dezan proposamenarekin, horretarako gai ez direla badakite ere. Ba, esan dezagun argi eta garbi: Elizak ez ditu erregaliak nahi, baina inork baztertu eta zapaltzeko prest ere ez dago.
Espainiako Elizak ez ditu baldintza fiskal bereziak; irabazi-asmorik gabeko beste hainbat erakundek dituzten baldintza berdinak baizik, 2002ko mezenasgo legeak zehazten dituenak, hain juxtu. Baldintza horiek berak dituzte Onura publikoa duten elkarteak: Fundazioak, onura publikorako elkarteak, kirol elkarteak, alderdi politikoak, sindikatuak, gobernuz Kanpoko hainbat erakundek, Estatuak onartutako beste erlijioak,… Erakunde eta talde guztiak orohar hartuta, Elizari dagokion Etxeen Gaineko Zerga, % 5ekoa baino ez da.
Esan beharrik ez dago, legea aldatzen den egunean, Elizak egoera berria onartu eta guztien onuraren aldeko lanari ekiteko prest dagoela, nahiz eta baliabide gutxiagorekin egin beharko lukeen. Eta azaldutakoaren ostean, ulertzekoa da “Mezenasgo Legearen” inguruko eztabaidari ekin ordez Elizak Etxeen Gaineko Zerga ordaindu behar duen ala ez eztabaidagai soila bihurtu izanak gu harritzea.
Gezur ustela da Estatu espainiarrak Eliza Katolikoa ordaintzen duela. Intoxikazio hau azpimarratzeko, eskola katolikoekin estatuak sinatutako akordioetan aurreikusitako dirua, Elizari emandako diru-laguntza bailitzan aurkeztu zaio iritzi publikoari. Hori onartezina da! Egia hauxe da: sare publikoan eskola ume bakoitzeko 3.518 euro ordaindu behar ditu Estatuak. Aitzitik, hitzartutako sarean 1.841 euroko baino ez dira. Hartaz, Elizari esker, irakaskuntzan, Estatuak urtero 4.399 milioi euro aurrezten ditu. Horri gehitu osasuntzean Elizaren ospitaleen bitartez, gizarte laguntzan CARITASEN bitartez aurrezten … Guztira Estatuak aurrezten duena jakitea ez da erraza baina bataz beste urteko 30.000 milioi eurotik hurbil dabil.
Nola da posible Eliza diru publikoaren menpe bizi den parasitoaren moduan aurkezteko errealitatea hainbeste desitxuratzea?
Berriki, Elizaren aurkako ildoa jarraitzen duen Estatuko egunkari ezagun batek Elizaren dirutzaren inguruko erreportajea argitaratu du. Espainiako Gotzainen Batzarrak erreportajean esandakoak goitik behera gezurtatu zituen. … egunkariak zuzenketak argitaratzeari muzin egin zion! (ikus www.enticonfio.org/datos1). Laburbilduz, Elizaren aurkako oihuak ez harrotzeko apaltasunez eta errespetu osoz ekin behar diogula badakigu. Baina inork ez dezala pentsa adierazpen askatasunari eta erlijio askatasunari uko egingo diogunik. “Egiak aske egingo gaituela” (Jn 8, 32) sinesten dugu.
Iturria: www.elizagipuzkoa.org