EHIGEk, BIHEk ETA SAREANek ERLIJIO-IKASGAIA EZ AUKERATZEKO ESKATU DIETE EUSKAL FAMILIEI

Ehige, Bihe eta Sarean guraso eta zuzendari elkarteek Batxilergoan Erlijio-ikasgaia ez eskatzeko erregutu diete euskal familiei. Elkarteok ikasgai hau eta bere alternatiba irakasteak 2 milioi euroko kostua izango duela argudiatu dute.

BIHE Institutu publikoetako zuzendari elkartearen presidentea den Josu Etxaburuk, Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkartearen (EHIGE) presidentea den Lurdes Imazek eta Sarean Euskal Erkidego Autonomoko Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoen elkarteko koordinatzailea den Jose Inazio Martinezek Hezkuntza Departamentuak Batxilergoko kurrikulumaren dekretua moldatzeko daukan asmoa kritikatu zuten atzo Bilbon. Honek Erlijio-ikasgaia ikasten ez duten ikasleak beste ikasgai alternatiba bat ikastera behartuko ditu Epaitegi Gorenak eman zuen epai bat jarraituz.

EHIGE, BIHE eta SAREAN elkarteak «askatasunaren beldur» dira eta beraien buruei serioski galdetu beharko liekete honen arrazoia. Zergatik ez dute nahi familiek askatasunean beraien seme-alabentzat nahi duten heziketa aukera dezaten? Bestalde, zergatik ez dute beste ikasgaietako irakasleen kostuaz hitz egiten? Zenbat kostatzen dira ikasgeletan erlijio-askatasuna erasotzen duten irakasleak?

Oroitu beharra dago Euskal Autonomi Erkidegoan, urte askoan zehar, ikastetxe ugaritan ez dela Erlijio-ikasgaia aukeratzeko posibilitate bera eskeine ere egin, zuzendaritzak hala inposatzen zuelako. Legea sistematikoki bortxatu da Erlijio-ikasgaiaren irakaskuntza ukatuz, alternatiba deuseztatuz, Erlijioa eskola ordutegitik kanpo emanez, Erlijio-ikasgaia ematen ez zuten ikasleak beraien ikaskideak klasean zeuden bitartean etxera bidaltzen…

Hezkuntzan sektarismo ideologiko honekin hautsi ezean, ez dugu gizarteak momentu latz hauetan dituen erronka larriei aurre egiterik izango.

Gehiago irakurri:

Munilla gotzaiaren inaugurazio-hitzaldia Erlijio-ikasgaiaren sinposioan

Munillak Erlijio-ikasgaiaren normalizazioa eskatu du

Gasteiz, Bilbo eta Donostiako gotzainen agiria

Hezkuntza erreforma onartu da. Zer gertatuko da Erlijio-ikasgaiarekin

2 comentarios en “EHIGEk, BIHEk ETA SAREANek ERLIJIO-IKASGAIA EZ AUKERATZEKO ESKATU DIETE EUSKAL FAMILIEI”

  1. Pingback: ERLIJIO-IKASGAIA “PIZTU” DA EUSKAL AUTONOMI ERKIDEGOAN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  2. Pingback: ADMINISTRAZIO, IKUSKARITZA ETA ZUZENDARITZEK ZERESAN HANDIA DAUKATE ERLIJIO-IKASLERIAREN BEHERAKADAN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio