Larraintzarko gotzaiaren inguruko liburua aurkeztu zen Iruñan
Aurreko ekainaren 17an, Mariaren Bihotz Guztiz Garbiaren bestan, Iruñeko Seminarioko areto nagusian, Jose Javier Echave-Sustaeta del Villar idazlearen Manuel Irurita Obispo mártir de Barcelona por querer que Cristo reinara en su diócesis aurkeztu zen.
Santiago Cañardok jaunak, Fede eta Kulturaren arteko elkarrizketarako Bikarioak, hasiera eman zion ekitaldiari Angelusaren otoitzarekin eta hizlariak aurkeztu zituen:
D. Juan Jose Martinena Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko Zuzendari ohia eta liburuaren egilea, D. José Javier Echave-Sustaeta del Villar, Hispania Martyr elkarteko presidentea, alegia.
Martinena Doktorearen irizpenak Bartzelonan deshobiratu ziren gorpuzkien nortasun ezaren traba bertan behera uzten du.
José Javier Echave-Sustaetak D. Juan José Martinena Ruiz, akademiko ospetsua aurzkeztu zuen. Martinena jauna, erretiroa harte, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko Zuzendaria izateaz gain, 30 urtez Nafarroako Unibertsitateko Historia Mintegiko irakasle elkartua, Historiaren Errege Akademiako kide, Heraldika eta Genealogiako Amerikar Akademiako kide eta Nafarroako Historia Ikasketen Elkartearen sortzailea izan zen.
Santiagoko Unibertsitateko Carracedo Doktoreak egiaztatu zuen Irurita Gotzaiaren gorpuzkien DNA mitokondrialak %99,9an bat egiten zuela Valentzian ehortzitako bere bi arreben DNArekin. Bestalde, Bartzelonan hilobiratutako gorpuzkiak bere senide Markos Goñirenak direla baieztatzen duen hipotesiaren ezinezkotasuna demostratzeko, Hispania Martyr elkarteak Juan José Martinena geneaologista ospetsuari Manuel Irurita Almandotz Gotzaia eta Markos Goñi Almandotzen arteko senidetasunaren aditu-txostena eskatu zion.
D. Juan José Martinenak Iruñeko Elizbarrutiko Artxiboak emandako aipatutakoen eta hauen guraso zein aitatxi-amatxien bataio agirien kontsulta eta parekatzea burutu zituen. Hala, ondorio hauek atera zituen bere ikerkuntza geneaologikoak:
Hori guztia dela eta, ondorioztatzen da Manuel lrurita Almandotz Marcos Goñi Almándotzen osaba hirugarrena zela (azken hau Lantzen 1897ko urriaren 7an sortu eta biharamunean bataiatu zen). Hortaz, bi senideen ahaidetasuna 7. gradukoa da Zuzenbide Zibilaren arabera eta 4. gradukoa Zuzenbide Kanonikoaren arabera.
Beraien ahaidekotasuna aitaren aldetik izanik eta DNA amaren bidetik soilik helarazten dela kontutan hartuta, aitaren aldeko iloba laugarren batek ezingo luke Mons. Iruritaren arreben DNA berdina izan (Raimunda eta Regina arrebei Etxeberria Doktoreak laginak atera zizkien Valentziako hilerrian). Beraz, Bartzelonako Katedralean ehortzitako gorpua ezin da D. Markos Goñirena izan.
Juan José Martinena Ruizek idatziz jaso nahi izan zuen irizpide hau egiteko iritzia kontrastatu zuela bere kide diren Luis Javier Fortún Pérez de Cirizarekin -Historia Doktorea, Nafarroako Parlamentuko Artxiozaina, Historiaren Errege Akadekiaren kidea-, eta Teresa Alzugaray Los Arcosekin -Iruñeko Elizbarrutiko Artxiboko Goi-Mailako Teknikaria eta Parisko Ecole de Chartreseko Artxibistika eta Paleografia diplomaduna-; zeinek beraien laguntza estimagarria eman zioten eta hirurek aho batez irizpedearen ondorio berbera berretsiz.
Irurita Gotzairen dominaren ematea. Martinena Ruiz eta Fortún Pérez de Ciriza doktoreak D. Santiago Cañardo eta D. José Javier Echave-Sustaetaren aurrean.
Iturria: Hispania Martyr