«BIHOTZEN ALDAKETA LORTU BEHAR DUGU ARMEN ETETEA EZEZIK»

2012-03-31

Gotzainak, egindako kaltea aitortzea nahikoa ez eta apaltasunera, bihotz-damutzera eta barkamena eskatzera deitu du

«Elizak gure herriaren baketzeari eta adiskidetzeari egin diezaiokeen zerbitzurik handiena Jesu Kristoren mezua bere osotasunean aldarrikatzen jarraitzea» dela azpimarratu du On Jose Ignacio Munillak. Ebanjelioa eskaintzen diogu gizarteari, etika sozialaren «orea» altxako duen «legamia» izan dadin eta giza duintasunak bere dituen balio naturalak bizirik gorde ditzan gizarteak». 22BISaRATNZAZUTXIKIdesdearriba.gif

«Hori guztia gogoan dugula- gaineratu du-, dei egiten dugu Santutegi honetatik, terrorismoaren bukaerak apaltasuna eta bihotz-damua izan ditzan bidelagun… Egindako kaltearen aitormena gertaera historiko baten adierazpena besterik ez da. Ezinbestekoa da urrats berri bat ematea, egindako kalte horren balioespen etikoari beldurrik izan gabe».
Gotzainak Arantzazun esan ditu, Amabirjinaren aurrean eta hain juxtu hari eskatu dio, «indarkeriaren azkenera iristeko hasia den ibilbidea irits dadila bere betera, ETAk armak entregatuz eta bera deseginez…. indarkeriak egin duen hainbat eta hainbat zauri sendatzeko miraria…. Eta gure herriaren adiskidetzearen dohaina eta, aldi berean, beraren laguntza eginkizun hori geure gain har dezagun». Hildo horretatik, «eginkizun horretan Elizaren konpromezua» azpimarratu du.

Halaber, «Gotzain naizenez, sendatzailea eta baketzailea den egia bilatu nahi duen gizon-emakume ororen zerbitzura» jarri du bere burua eta armak uztea baino erabakigarriagoa den «bihotzaren aldaketa» lortzera deitu ditu guztiak, «hau bait da bide posible bakarra; eta gaitera, egin daitekeen bidea»- esan du.

«Kristauok gizarte osoarentzat hain onuragarria den barruko bide horri ekin nahi diotenen ondoan egongo gara», gaineratu du.

001arantzazusubiendo.gifOn Jose Ignacio Munillak D. José Ignacio Munilla Arantzazuko igoeraren ostean, Santutegian zuzendu duen otoitzaldian esan ditu hitzok.

«Zorionekoak Bakegileak» lemapean gipuzkoarrak bildu dituen ibilaldia, goizeko 09:00etan irten da Oñatitik eta Arantzazun bukatu da, Donostiako Gotzainak zuzendu duen otoitzaldiarekin.

GOTZAINAREN HOMILIA

000ARANTZAZULBUENA.gif

1 comentario en “«BIHOTZEN ALDAKETA LORTU BEHAR DUGU ARMEN ETETEA EZEZIK»”

  1. Pingback: DONOSTIAKO GOTZAIAK ARANTZAZUKO AMAREN FESTAN EMANDAKO HOMILIA 2012 | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio