Jarraian, Benedikto XVI.a Aita Santuak bere azkeneko entzunaldi orokorrean esandakoa eskeintzen dugu:
BENEDIKTO XVI
ENTZUNALDI OROKORRA
San Pedro Plaza
2013ko otsailak 27 asteazkena
Anai-arreba maiteok:
Mila esker nire aitasaindutzako azken entzunaldi orokor honetara etortzeagatik. Halaber, Jainkoari bere dohaiengatik eskerrak ematen dizkiot, eta baita, Elizarenganako maitasun eta eskuzabaltasunez, urte hauetan fede eta apaltasun espirituz lagundu nauten hainbeste pertsonari ere. Denei eskertzen diet askatasun osoz hartu dudan erabaki garrantzitsu hau begirunez eta ulerkortasunez onartu izanagatik.
Jaunaren izenean San Pedroren ministerioa hartu nuenetik bere Eliza zerbitzatu dut Berak gidatu nauena jakinda. Badakit ere Elizaren txalupa berea dela, eta Berak gizakien bidez gidatzen duela. Nire bihotza esker onez gainezka dago Elizari bere argia inoiz ez zaiolako faltatu. Fedearen urte honetan denak gonbidatzen ditut Jainkoarenganako konfidantza sendoa berritu dezaten, Berak eutsi eta maite gaituena seguru egonda, eta honela kristaua izateko alaitasuna senti dezaten.
* * *
Adeitasunez agurtzen ditut espainiar hiztunak diren erromesak, batipat gaur nirekin egon nahi izan duten Espainia eta herrialde latinoamerikarretatik etorritako taldeak. Zuen otoitzan nitaz oroitzen jarrai dezazuen erregutzen dizuet eta Pedro apostoluaren aulkian ondorengo bat aukeratzeko zeregin zaila daukaten Kardenal Jaunen alde. Arren eska dezagun Ama Birjina Guztiz Santua Elizaren Amaren babes maitekorra. Mila esker. Jainkoak bedeinka zaitzatela.
www.vatican.vatik egokitua
Gehiago irakurri:
“Benedikto: nekagaitz batasunaren alde”
Aita Santuak bere ukoa azaltzen du lehenengo agerraldi publikoan