Angelusean, Frantziskoren deialdi hunkigarria Ekialde Hurbilaren alde: hildako asko dago jada. Lur Santuan, nola Ukranian, odol errugabea besterik ez dugu ikusten. Erromako obispoak urriaren 17an, asteartea, pakearen alde ospatuko den otoitzaldian eta baraualdian parte hartzeko gonbidatzen du.
Paolo Ondarza – Vaticano Hiria
«Gorroto, terrorismo eta gerraren indar gaiztoari otoitzaren indar santu eta biguinarekin erantzun». Hau da Angelusean Aita Santuak egindako deialdia.
«Gerrak porrota dira beti. Beti», ohartarazten du Aita Santuak, «Israelen eta Palestinan gertatzen ari denarengatik» bere mina adieraziz. Ondoren, «bahituen askatzearen aldeko deialdia» berritu eta indar handiz «haurrak, gaixoak, zaharrak, emakumeak eta zibil guztiak gatazkaren biktimak ez izatea» eskatu du. Aita Santuak giza zuzenbidea erregutzen du: «bereziki Gazan, non premiazkoa eta berebizikoa den korridore humanitarioak bermatzea eta biztanleria osoari laguntzea».
Anai-arrebak, dagoeneko asko hil da. Mesedez, ez dadila odol errugabe gehiagorik ixuri, ez Lur Santuan, ez Ukranian, ezta beste edozein tokitan ere. Aski da!
2023ko urriak 15
Iturria: Vatican Newsetik moldatua