Sakramentuak Kristok sortu izan zituen. Ikusten ez diren errealitateen zeinu sagaratu ikusgaiak dira, zeinetan kristauok sendatu, barkatu, elikatu, indartu eta maitatzeko gai egiten gaituen Jainkoaren presentzia esperimentatu baitezakegun, sakramentuentan Jainkoaren graziak eragiten baitu.
Elizako sakramentuak 7 dira:
-Sarbiderako sakramentuak:
1. Bataioa: Jesukristorekin batzen gaitu. Gurutzeko Bere heriotz salbatzailean sartzen gaitu eta, horregatik, jatorrizko pekatuaren eta pekatu pertsonal guztien botereaz askatzen gaitu, Berarekin amaierarik gabeko bizitzara pizteko ahalmena emanez. Bataioan, Kristoren Gorputzaren -Elizaren- partaideak bihurtzen gara, gure Salbatzaile eta Jainkoaren Semearen anai-arrebak.
2. Sendotza: Bataioaren ondoren, libreki Jainkoaren seme-alaba bezala bizitzeko aukera egiten duenak Espiritu Santuaren dohaina eskatzen du hitzez eta ekintzez Jainkoaren maitasun eta boterearen lekuko izateko. Sendotza egiten duena Eliza Katolikoaren partaide osoa eta erantzulea bihurtzen da.
3. Eukaristia: Sakramentu honetan Jesusek bere burua -Gorputz-odolak- eskeintzen du gure alde, guk ere geure buruak Berari eskeini diezaizkiogun eta Berarekin bat izan gaitezen Komunio Santuan eta Bere Gorputz bakarra den Elizan.
Jaunartze edo Komunio Santu bakoitzak Kristorekin barne-barnetik elkartzen gaitu, Bere Gorputzaren partaide biziak bihurtzen gaitu, Bataioan eta Sendotzan jasotako graziak berritzen dizkigu eta pekatuaren kontrako borrokan indartzen gaitu.
-Sendaketarako sakramentuak:
4. Konfesioa, Adiskidetzea edo Penitentzia: Jainkoa iraindu dugula sentitzen dugun bakoitzean Berarekin etengabe adiskidetzen gaituen sakramentua da.
5. Gaixoen oliodura: Olio sagaratu batez gaixoaren kopeta eta eskuak olioztatzen dira, dagozkion otoitzez lagunduta, gaixoari aringarria, pakea eta indarra emateko eta Kristorekin barne-barnetik bat egiteko.
-Elkartea eta misioaren serbitzurako sakramentuak:
6. Apezgintza: Sakramentu honen bidez apezak Espiritu Santuaren dohain bezala bere anai-arreben aldeko indar eta misio berezi bat jasotzen du.
7. Ezkontza: Gizon eta emakume batzuek libreki maitasuna elkarrekin bizi, emankorrak izan eta, honela, Jainkoaren zeinua bihurtzen direnean soilik ematen da. Jainkoa eta Elizaren aurrean egindako ezkon-hitzaren bidez gauzatzen da. Ezkon-hitz hau Jainkoak onartu eta zigilatzen du.
YOUCATetik hartua, 2. eta 3. kapituluak.
Iturria: www.dibujosparacatequesis.blogspot.com blogatik euskaratua.
Pingback: LAS TRES DIÓCESIS VASCAS PROMULGAN MAÑANA EL CATECISMO EN EUSKERA | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
Pingback: BIHAR EUSKARAZKO KRISTAU-IKASBIDE BAT KALERATUKO DA | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
Pingback: IRAKATS IEZADAZU OTOITZ EGITEN. ENSÉÑANOS A REZAR, LIBRO BILINGÜE PARA REZAR EN FAMILIA | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
decir por que se hacen los sacramentos