Arantzazuko ibilaldia 2012
2012/03/26
Donostiako gotzainak honakoa galdetu du: «Maitasuna ere erlijioarekin lotuta dago? Erlijiosoak ez direnek ezin dute maitatu, damutu, errukirik eduki?
Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak esan du «tristea» dela barkamenaz «kontzeptu erlijioso» gisa hitz egiten dutenei entzutea eta horregatik barkamenaren gaia eztabaida sozialetik atera nahi izatea.
«Tristea da barkamena erlijioarekin lotutako zerbait dela entzutea. Maitasuna ere erlijioarekin lotuta dago? Erlijiosoak ez direnek ezin dute maitatu, damutu, errukirik eduki?», galdetu dio gotzain donostiarrak bere buruan Arantzazuko Ibilaldia 2012ren aurkezpenean.
Damua «giza duintasunaren balio bat» dela azpimarratu du, ez dela «fede erlijiosoa duten balore esklusibo bat».
Donostiako elizbarrutiak Arantzazuko Ibilaldia antolatu du datorren larunbaterako, eta ETAren amaieraren inguruan EAEko gotzainek otsailaren 25ean emandako mezari jarraipena izango omen da.
Munillak otsailaren 25eko ekitaldi haren garrantzia goraipatu du, izan ere, «suposatzen dena baino eragin handiagoa» izan du, nahiz eta «ez izan ikusgarria politikoki eta psikologikoki», «pertsonen bihotzean dagoen zerbait» baita.
Terrorismoaren biktima baten adibidea aipatu du, meza haren ostean «hunkituta» joan baitzen gotzainarena «urtetan gorrotoa» sentitu eta gero gotzainen hitzak entzun eta «hiltzailearen alde otoitz egiten» hasi baitzen.
Preso baten senideak ere jarri ditu hizpidea, meza hartan «semearen alde, baina baita semeak min egin zienen alde ere otoitz» egin zutelako.
Donostiako gotzainak azaldu du egoera horiek «iritzi politikoetatik harago» doazela, beraz, «Elizaren mezuari irakurketa politikoa egiten diotenak» kritikatu ditu.
Ateismo marxista
Munillaren esanetan, ETAren sorreraren jatorria Jainkoa ateismo marxistaren ideologiarengatik ordezkatu zenean dago, eta orain Elizaren zeregina «ebanjelizazio baten bitartez bakerako deia zabaltzea» izango omen da.
«Hori da Elizaren ekarpen zehatza, bakerako eta adiskidetasunerako tresna izatea», azpimarratu du Munillak.
Iturria: www.eitb.com
Gehiago irakurri:
Ezker Abertzalea: «barkamenta erlijioaren esparruko kontzeptua da»
Bakearen eta adiskidetzearen aldeko elkarteratzearen homilia
Pingback: DONOSTIAKO GOTZAIAK ARANTZAZUKO AMAREN FESTAN EMANDAKO HOMILIA 2012 | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN