Aurreko otsailaren 6an, Aralarrek bere poza adierazi zuen bere web orrian (www.aralar.net) EITBk Erlijio-ikasgaian matrikulatzeko kanpaina eten zuelako. Alderdi honek EITBren Administrazio Kontseilura bere kexa eraman zuen (Josi Basterretxea, Aralarkoa, Kontseilu honetako kidea da) eta idatziz erantzuteko galdera zuzendu EiTBko zuzendari nagusiari, irrati eta telebista publikoan emititzen hasi ziren erlijio-ikasgaian matrikulatzeko kanpaina zela eta.
Aralarren legebiltzarkide Mikel Basabek gogora ekarri zuenez, “erabateko diskriminazioa” eragiten du erlijio katolikoak daukan tratamenduak. Izan ere, “Eskola publikoko ikasle bakar batek erlijio katolikoa ikasten duen bitartean, bere zikloko ikaskide guztien ikasketa-erritmoa eteten da”. Basaberen iritziz, “ikasle bakarraren ikasteko eskubidea gainerako guztien ikasteko eskubidearen gainetik jartzen da”.
Horrez gainera, nahikoa da ikasle bakarrak aukeratzea erlijio katolikoa, ikastetxea hori ematera derrigorturik egon dadin, “baina gainerako erlijioek hamar ikasle behar dituzte aukera bera izan dezaten”; hala ere, Basabek salatu zuenez, “hamar eskaera egon diren arren, ikastetxe publiko askotan ez da beste erlijio horretarako irakaslerik ipini”.
Religión en Navarra-Erlijioa Nafarroan blogaren oharra:
1. Ondoko galderari erantzun beharko lioke Basabe jaunak: onartuko luke gehiengoaren argudioa kontrako kasuan, hau da, gutxiengoa edo ikasle bakarra Erlijoa aukeratzen ez duena direnean? Ikasle guztiak derrigortu beharko genituzke Erlijioa ikasten? Argi dago kasu honetan Aralarko biltzarkideak ez lukeela bere argudioaren balioa onartuko.
2. Erlijioa aukeratzen ez duten ikasleen ikasketa-erritmoaren moteltzea ezin zaio Erlijio-ikasgaiari egotzi. Honen zergatia Alternatibaren legez kanpoko tratamendua da. Legearen arabera, Alternatiba (Hezkuntza Arreta) programazio publikoa eta eskola kontseiluaren onartutako ikasgai kurrikularra da. Alternatiba denbora galtze bat bada, errudunak eskolak eta ikasgai honen irakasleek dira, curriculum publikorik ez emateagatik. Erlijio-ikasgaiak curriculum bat badu, eta publikoa da.
Bestalde, Alternatibaren kudeaketa txarrak Erlijioko ikasle eta irakasleak kaltetzen ditu ere. Alternatiban ez bada deus ere ez egiten, ezinezkoa da Erlijioa gutxieneko seriotasunarekin ikastea. Nola jarriko ditu lanean ikasleak Erlijioko irakasleak Alternatiban ez bada ezer ere ez egiten?
Kasu askotan, Hezkuntza Arreta gainontzeko ikasgaiak lantzeko edo errepasatzeko erabiltzen da. Argi dago hau Erlijioko ikasleak diskriminatzea dela, eta legearen (LOE) kontra doa.
3. Gogorarazi behar zaio Basabe jaunari, Euskal Autonomi Erkidegoko ikastetxe askotan ez dela Erlijio-ikasgaia eskeini ere egiten, pertsonaren eskubideak eta legedia urratuz. Erlijio-ikasgaiaren eskeintza derrigorrezkoa da ikastetxeentzat, ikasleentzat berriz aukerazkoa. Baina badago ikastetxe asko ez duela ikasgai hau ikasteko eskubidea errespetatzen. Hau al da askatasuna?
4 º EITBk, Erlijio-ikasgaia ikasteko eskubideaz mintzatzen zen iragarkia kenduz (Aralarrek eskatuta), gizarte osoari ideologia laizista eta gizakiaren ikusmira ateoa ezarri dio. Ez al da diskriminazioa hau?
5 º Bestelako erlijioen irakaskuntzari buruz ondorengo informazioa eskeintzen dugu:
–Islamiar erlijioko klaserik ez irakasle faltagatik.
–Cerca de 300 alumnos se quedan sin clase de religión islámica por falta de docentes
Irakurri gehiago:
Aukeratu Erlijio Katolikoa gure seme-alabentzat
El obispo de Bilbao recuerda el derecho de las familias a la enseñanza religiosa
Acoso y derribo contra una asignatura perfectamente constitucional
El obispo de Bilbao denuncia presiones contra la Religión en la escuela pública
Pingback: MUNILLAK BERE EZINEGONA HELARAZI DIO EAJ-PNVRI EITBN ERLIJIO IKASGAIAREN IRAGARKIARI BETOA JARTZEAGATIK | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
Pingback: ISABEL CELAAK ERLIJIO-IKASGAIAREN INGURUKO EZTABAIDA BAT IREKITZEKO ESKATU DU | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
Pingback: GASTEIZ, BILBO ETA DONOSTIAKO ELIZBARRUTIETAKO IRAKASKUNTZA ARDURADUNAK ISABEL CELAÁRI ERANTZUN DIOTE | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN