KRISTOREN NEKALDIARI BURUZKO PROFEZIAK

Jesusen Nekaldia Itun Zaharrean iragartzen da

Jesukristoren jaiotza baino hainbat mende lehenago, Itun Zaharreko Biblia-liburuetan, modu harrigarri eta hunkigarrian Jesusek gure alde bere borondatez onartutako heriotza aurreikusten dute. Ondoko zerrendan, adibide esanguratsu batzuk aipatzen ditugu (ez da zehatz-zehatza):

Erregeak bigarren liburua

  • Jantziak bere oinetan jarriko zituzten (Jerusalenen sarrera): «orduan, nork bere soingainekoa bizkor hartu eta haren oinazpian ipini zuen, eskailera-mailetan» (2 Erg 9, 13).

Salmoak

  • Lagun batek salduko zuen: «nire adiskiderik minena ere, konfiantza osoko eta mahaikide nuena, kontra jarri zait» (Sal 41, 9).
  • Bere jantziak banatuko zituzten: «nire jantziak banatzen dituzte, nire soinekoa zotz egiten» (Sal 22, 19). Gurutzean, Gure Jaunak 22. salmoko hitzok esaten ditu: «Ene Jainko!, Ene Jainko! Zergatik utzi nauzu?».
  • Ez zizkioten hezurrak apurtuko: «hezur guztiak zaintzen dizkio, bat bakarra ere ez diote hautsiko» (Sal 34, 21).
  • Burla egingo zioten begira arituko zirenak: «ikusten nautenek burla egiten didate, keinuka eta zeinuka» (Sal 22, 8).
  • Egarri izango zen: «indargabe nago, teila bezain lehor, ahosabaiari itsatsia dut mihia» (Sal 22, 16).
  • Ozpina emango zioten: «janaritan pozoia jarri didate, egarriarentzat ozpina edaten eman» (Sal 69, 22).

Isaias

  • Zigortua, jipoitua eta listua botata: «bizkarra eskaini nien zigorkatzen nindutenei, eta masailak, bizarretik tiraka ari zitzaizkidanei. Ez nien aurpegia saihestu iraintzen eta listua botatzen zidatenei» (Is 50, 6).
  • Itxuragabetua agertuko zen: «asko eta asko ikaratu ziren hartaz, hain baitzegoen itxuragabetua, giza antzik ere gabe, gizaki ez zirudiela» (Is 52, 14).
  • Umiliatuta: «mespretxatua zen, eta jendeak baztertua, oinaze-gizona, sufritzen ikasia. Ikusteak ere nazka maten duen norbait bezalaxe» (Is 53, 3). «Jainkoak zauritu zuela uste genuen, Jainkoak zigortu eta atsekabetu zuela» (Is 53, 4). «Baina gure errebeldiengatik zulatu zuten, gure erruengatik birrindu; berak jasan zuen guretzat salbagarri izango zen zigorra: haren zauriek sendatu gintuzten» (Is 53, 5). «Gaizki tratatu zuten, eta bera apaldu egin zen, ahorik zabaldu gabe; hiltzera daramaten arkumeak bezala, moztaileen aurrean isilik dagoen ardiak bezala, ez zuen ahorik zabaldu» (Is 53, 7). «Gaiztoekin batera hilobiratu zuten, gaizkileekin eman zioten lur» (Is 53, 9).

Zakarias

  • Jerusalenen nola sartuko zen: «poztu biziro, Sion hiri eder! Egin irrintzi, Jerusalem hiriburu! Hara, badatorkizu zeure erregea: zuzen eta garaile dator, apal eta asto baten gainean, astakume baten gainean» (Zak 9, 9).
  • Hogeita hamar txanponen truke salduko zuten: «ondo baderitzozue, ordaindu lansaria; bestela, utzi. Haiek zilarrezko hogeita hamar txanpon ordaindu zizkidaten», «hartu nituen, bada, hogeita hamar txanponak, eta tenpluko urtzaileari eraman nizkion» (Zak 11, 12).

Oseas

  • Hirugarren egunean piztuko zen: «bizpahiru egun barru, bizia emango digu eta indarberrituko gaitu, eta haren aurrean biziko gara (Os 6, 2).

Jonas

  • Piztuera hirugarren egunean: «eta hiru egun eta hiru gau igaro zituen Jonasek arrainaren sabelean» (Jon 2, 1).

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio