SPE SALVI BENEDIKTO XVI.a AITA SANTUAREN GUTUN-ENTZIKLIKA

Orain berri zendu den Benedikto XVI.a Aita Santu ohiaren idazkien artean, Spe salvi, «Itxaropenean salbatuak» gutun-entziklika dugu garrantzitsuenetariko bat. Izan ere, itxaropena da kristau-bizitzaren muina. Baina zeintzuk dira itxaropenaren arrazoiak? Galdera horren erantzuna eta aurrera egiteko indarra jasotzeko adina jakinduria aurkitu du irakurleak testu aberats honetan. Euskararako itzulpena Luis Baraiazarra karmeldarraren lanari zor diogu. Lotura honetan testu osoa aurki daiteke: https://www.karmelaldizkaria.eus/publico/upload/articulos/karmel-2008-1-SPE_SALVI__BENEDIKTO_XVI.a_AITA_.pdf

Ondoren, sarrera transkribatzen dugu:

SPE SALVI
BENEDIKTO XVI.a AITA SANTUAREN
GUTUN-ENTZIKLIKA


APEZPIKUEI, APAIZEI ETA DIAKONOEI
SAGARATURIKO GIZON-EMAKUMEEI
ETA FEDEDUN LAIKO GUZTIEI
KRISTAU-ITXAROPENAZ

Luis Baraiazarrak itzulia


Sarrera

  1. SPE SALVI facti sumus” – itxaropenean salbatuak izan gara, diotse san Paulok Erromatarrei eta baita guri ere (Erm 8, 24). Kristau-fedearen arabera, “berrerospena”, salbamena, ez da eginda dagoen zerbait soilik. Salbamena eskaintzen zaigu itxaropena eman zaigun aldetik, itxaropen fidagarria; horri esker aurre egin diezaiokegu geure orainari: oraina, nekagarria bada ere, jasan eta onar daiteke helmugara badarama eta helmuga handi horren ondoan bideko ahalegina txiki gelditzen bada. Hala ere, berehala datorkigu ondorengo galdera: baina nolakoa izan beharko du itxaropen honek, hortik abiatuz eta itxaropena dagoelako besterik gabe, honek berrerosten gaituela dioen baieztapena ontzat emateko? Eta, nolako ziurtasuna da hori?

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio