Gotzaiek eskatzen dutenaren kontra, Batxilergoan eskeintzea ez da derrigorrezkoa izango, ez baita derrigorrezko hezkuntzako etapa bat
MADRIL, ABUZTUAK 11
Alderdi Popularreko Hezkuntza arduraduna eta esparru honetan Diputatuen Kongresuan bozeramaile den Sandra Moneoren arabera, Heziketa Kalitatearen Hobekuntzako Lege Organikoaren (LOMCE) proiektuak Erlijio-ikasgaiari ematen dion izaera ebaluagarria ez da parlamentuko bideratzean «lerro gorri» bat ezta ere sistemaren erreformaren «funtsezko» elementu bat.
Europa Pressi eskeinitako elkarrizketa batean, Moneok esan du oposizioaren eta hezkuntza-elkartearen kritikak sortu dituen arauaren aurreikuspen honek aldaketak jasan ditzakeela irailean eztabaidatzen hasiko diren LOMCEren zuzenketa partzialen bideratzean zehar.
«Legean hezkuntza sisteman berrikuntza bat diren elementuak badaude eta gero datozen asteetan landuko ditugun beste elementu batzuk daude baina nire aldetik oso arriskatua izango litzateke erreformaren laupabost elementutik gora lerro gorriak markatzea», seinalatu du Erlijio-ikasgaiaz galdetu diotenean, bere taldeak «zuzenketa guztiak balioesten ari dela» baieztatu ondoren.
Horrela, legean Alderdi Popularrak «nekez eztabaidatuko lituzkeen funtsezko elementuak» daude. Hauen artean Moneok ez du Erlijio-ikasgaia sartzen. Bai ordea etapa bakoitzaren amaierako kanpoko ebaluazioak, zentruen autonomiara bideratutako neurriak edo Lanbide Heziketaren planteamendua, «oso funtsezko kontuak direla», seinalatu du.
«Guk ez dugu inoiz Erlijio-irakasgaiarekin borroka politikorik egin eta ez dugu pentsatzen egitea, beste arrazoi batzuen artean askatasunean sinisten dugulako eta askatasuna da familiek bere seme-alabek Erlijio ikasi dezatela nahi duten edo beste alternatiba bat ikasteko aukera zuzendu behar duena», deklaratu du.
Diputatu popularrak gogoratu du LOMCEko aurreikuspena «eskaintza nahitaezkoa eta aukera borondatezkoa izan dadila» dela, Eliza eta Estatuaren arteko akordioak jarraituz. Bide honetan, baieztatu du lege honekin, «ez dena Gobernuaren apeta baizik eta hitzarmen bat betetzea», «Erlijioa estudiatzerik nahi ez duen inor egin behar izango du. «Inor ez da Erlijioa ikastera behartzen», errepikatu du.
Zentzu honetan, esan du PPen ez dela kontu honen inguruan «eztabaida hain bizia» ulertzen. Bere iritziz, eztabaida hau gertatu da «alderdiek, Sozialistak batipat, eta baita beste ezkertiar batzuek ere, lege honen inguruko bere diskurtsoa hainbat alderdi ideologikotan eraiki dute, eta batez ere Erlijio-ikasgaiarena mahaigaineratu dute.
“GUK ALTERNATIBA BAT EMATEN DUGU”
«Ulertzen dugu alderdi jakin batzuek Erlijioa heziketa-eztabaidaren erdian jartzea, baina esan behar dut sistemaren arazoak beste batzuk direla eta zentzutasun nahikoa eta konpromisoa eskatzen dutela arrakasta duten gainerako herriengandik urruntzen gaituzten elementuetan arreta jar dezagun», erantsi du.
Gainera, Moneok defendatzen du bere proposamenak PSOEren sistema hobetzen duela, honek ez baitu Erlijioren alternatibarik eskeintzen, «heziketa-esparruan ez dagoenean baztertzeko moduko ordurik». «Alderdi Sozialistak Erlijio-irakasgaia alternatibarik gabe emateko modua ‘bai, eskeintzen dizut baina ez dut asko nabari dadin nahi, beharbada nire planteamendua hori ez delako’ antzeko zerbait zen.
Gotzaien Batzarrak aldarrikatutako Erlijioa Batxilergoan ere eskeintzeko betebeharrari dagokionez, diputatuak gogoratu du heziketa-etapa hau «derrigorrezkoaren ondorengoa» dela eta, beraz, ez da Akordioetan isladatzen dena. Horrela, materia honen konfigurazioa kokatuko da «autonomia-erkidegoek esaten dutenaren arabera, eskeini ala ez eskeini ahal izango diren irakaskuntza multzo batekin batera».
Bestalde, legeak aurreikusten duen Herritartasunerako Hezkuntzaren deuseztatzearen inguruan, Moneok «sostengaezina dela ehunka familia beraien seme-alabak hezitzeko oinarrizko eskubidea defendatzearren auzitegietara jo izana eragin zuen irakasgai bat hezkuntza-sisteman mantentzea» esan du.
«Orain LOMCEk planteatzen duena zera da, guk defendatzen ditugun printzipioak, konstituzionalak bezala, Eskubide adierazpenak, etab., sistema guztiari eragin behar diotela derrigorrezko hezkuntza guztian zehar mantentzen den zeharkakotasunean. Ez dago liskar unerik ezta liskar-eremurik ere, hauen bila dabilenaz gain», gaineratu du.
Gehiago irakurri:
Esan dezagun egia: PPk ez du Erlijio-ikasgaiarekin justiziarik egingo
Hezkuntza erreforma onartu da. Zer gertatuko da Erlijio-ikasgaiarekin?
Pingback: 8 ERLIJIO-IRAKASLE BOTA DITUZTE ETA BESTE 50ri JARDUNALDI MURRIZKETA EZARRI DIETE NAFARROAN 2013-14 IKASTURTEAN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
Pingback: CUATRO TELEBISTAREN GEZURRAK ERLIJIOA ETA MURRIZKETEI BURUZ | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
Pingback: RUBALCABA: “WERT LEGEA HILDA DAGO” | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
Pingback: IRUZURRAK AURRERA DARRAI: PSOEk ERLIJIOA ESKOLATIK ATERATZEKO ESKATU DU ORAIN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
Pingback: ERLIJIO-IKASGAIAREKIN ATZERA EGINGO AL DU PPk? | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN