OTOITZAK EUSKARAZ (2) / ORACIONES EN EUSKERA (2)

OTOITZAK

GURE AITA

Gure Aita, zeruetan zarena,

santu izan bedi zure izena, etor bedi zure erreinua, egin bedi zure nahia zeruan bezala lurrean ere,

emaiguzu gaur egunhonetako ogia, barkatu gure zorrak

guk ere gure zordunei barkatzen diegunez gero eta ez gu tentaldira eraman

baina atera gaitzazu gaitzetik.

Amen

AGUR MARIA

Agur Maria graziaz betea, Jauna da zurekin,

bedeinkatua zera zu andre guztien artean eta bedeinkatua da zure sabeleko fruitua Jesus.

Santa Maria Jaungoikoaren Ama erregutu ezazu gu pekatarion alde orain eta gure heriotzeko orduan.

Amen.

AINTZA

Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.

Hasieran zen bezalaxe, orain eta beti,

gizaldi eta gizaldietan.

Amen.

GURUTZEAREN SEINALEA

Gurutze Santuaren seinaleagatik gure etsaiengandik libra gaitzazu, gure Jaun eta Jainkoa.

Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Amen.

ANGELUSA

-Jainkoaren aingeruak adierazi zion Mariari.

-Eta Espiritu Santuaren egitez sortu zuen.

Agur Maria…

-Hona hemen Jaunaren mirabea.

-Egin bedi zuk diozun bezala.

Agur Maria…

-Eta Jainkoaren Semea gizon egin zen.

-Eta gure artean bizi izan zen.

Agur Maria…

-Otoitz egizu gure alde Jainkoaren Ama done horrek.

-Jesu Kristo gure jaunaren aginduak irabaz ditzagun.

Egin dezagun otoitz:

Isur ezazu, Jauna, gure bihotzetan zure grazia, Jesu Kristo zure Semearen Gizakundea Aingeruaren esanez ezagutu genuenok, Bere Nekaldi eta Heriotzaren bitartez Aintzazko Piztuerara heldu gaitezen.

Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.

Amen.

SALBEA

Agur erregina, ama errukiorra, gure bizi, gozo eta itxaropen, agur!

Zuri deiez gaude, Ebaren ume erbestetuok:

zuri aiezka, antsiz eta negarrez, negar herri honetan.

Ea bada, itzul itzazu gure bitarteko on horrek Itzuli gugana begi errukitsu horiek

eta, erbeste honen ondoren,

erakuts iezaguzu Jesus, zure sabeleko seme bedeinkatu hori.

O bihotz bera, o errukior, o Maria Birjina gozoa!

Otoitz egizu gure alde, Jainkoaren ama done horrek

zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren aginduak irabaz ditzagun.

Amen.

ANDRE MARIARI

Andre Maria, nire Ama!

Oso-osorik eskeintzen natzaizu,

eta nire maitasuna zuri hobeto agertzeko, gaur ematen dizkizut:

nire begi, belarri, mingain eta nire bihotza.

Hitz batean, nire izate guztia.

Zeurea naizenez gero, Ama errukitsu horrek, Gorde eta zaindu nazazu

Zure gauza eta ondasun bezala.

SORTZEZ GARBIARI NEURTITZA

Bedeinkatua izan bedi beti zure garbiera; Zure ederrez alaitzen da,

Jainko ahaltsu berbera. Zuri, zeruko Erregina, Zuri, Birjina Maria,

eskeintzen dizkizut gaurtik: bihotz, arima bizia.

Nitaz erruki zaitez, ez nazazu, arren, utzi, nire Ama Txit Maitea.

OTOIZLABURRA

Santa Maria, itxaropen geurea, Jakituriaren euskarria, Otoitz egizu gure alde.

ZERUKO ERREGINA

Poztu zaitez, Zeruko erregina, aleluia! Zuk sabelean eraman zenuena, aleluia!

Esan bezala perpiztu zen, aleluia!

Jaungoikoari gure alde eskatu, aleluia! Poztu eta alaitu, Maria Birjina, aleluia! Jauna zinez berpiztu da-eta, aleluia!

Jesu Kristo zure Semearen Pizkundearekin lurra atsegin duzun Jauna: arren eskatzen dizugu, bere Ama Andre Mariaren bidez.

azkengabeko bizitzaren poza lor dezagula. Jesu Kristo gure jaun beraren bitartez.

Amen

ERROSARIOA

-Otoitz egiteko modua:

  1. GURUTZE SANTUAREN seinaleagatik + gure etsaiengandik libra gaitzazu+ gure Jaun eta Jainkoa+. Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.
  2. DAMU OTOITZA: Jesu Kristo nire Jauna, Jainko eta gizon egiazko, nire Egile, Aita eta Salbatzaile hori. Zarena zarelako neurri gabe ona eta gauza guztiak baino maiteago zaitudalako damu dut bihotz bihotzez, damu dut zu nahigabetua. Eta infernuko oinazeetan zigortu nazakezulako. Zure Jainko graziaz lagunduta asmo sendoa hartzen dut berriz ere pekaturik ez egiteko, aitortu eta pekatuen ordaina betetzeko.
  3. AINTZA: Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari. Hasieran zen bezala, orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan.

Hamar Agur Mariak errezatu ondoren hauetariko otoitz bat edo biak esan daitezke:

-Graziazko eta errukizko Ama, gorde gaitzazu orain eta gure heriotzeko orduan. Amen.

-Oh Jesus Ona, barkatu gure pekatuak, infernuko suaz libra gaitzazu, eraman zerura arima guztiak, lagun itzazu bereziki zure Errukitasuna gehien behar dutenak (Fatiman Ama Birjinak artzaiei irakatsitako otoitza).

  1. Lehenengo gertakaria iragartzen da eta Gure Aita esaten
  2. Hamar Agur Maria errezatu eta Aintza
  3. Bigarren gertakaria iragarri eta Gure Aita
  4. Hamar Agur Maria errezatu eta Aintza
  5. Hirugarren gertakaria iragarri eta Gure Aita esan. etab.

Pozezko Gertakariak

(astelehenetan eta larunbatetan)

1.- Jaungoikoaren Semea gizon egitea.

2.- Andre Mariak bere lengusinari egindako ikustaldia. 3.- Jainko Semearen jaiotza.

4.- Andre Maria bere Seme Jesusekin elizan sartzea. 5.- Jesus Haurra galdu eta elizan aurkitua.

Argizko Gertakariak

(ostegunetan)

1.- Jaunaren Bataioa Jordanen. 2.- Kanako ezteiak.

3.- Jaungoikoaren Erregetzaren Iragarpena. 4.- Jaunaren Antzaldatzea.

5.- Eukaristiaren Eraketa.

 

Oinazezko Gertakariak

(asteartetan eta ostiraletan)

1.- Jaunaren otoitza Getsemaniko baratzean. 2.- Jesus zigortua.

3.- Jesus arantzez koroatua.

4.- Jesusek Gurutzea eramaten du. 5.- Jesusen heriotza gurutzean.

Aintzazko Gertakariak (asteazkenetan eta igandetan) 1.- Jesusen Piztuera.

2.- Jaunaren zerura igotzea.

3.- Espiritu Santuaren etorrera. 4.- Andre Maria zeruetara jasoa.

5.- Andre Maria zeru-lurreko Erregina.

LETANIAK

Jauna, erruki zakizkigu Kristo, erruki zakizkigu Jauna, erruki zakizkigu Kristo, entzun gaitzazu Kristo, adi gaitzazu

Zeruko Aita Jaungoikoa, erruki gutaz

Jaungoikoaren Semea, gizonen Eroslea, erruki gutaz

Espiritu Santu Jaungoikoa, erruki gutaz Hirutasun Santua, Jainko bakarra, erruki gutaz Andre Maria, otoitz gure alde

Jaungoikoaren Ama Santua, otoitz gure alde Birjinen Birjina Santua, otoitz gure alde Jesukristoren Ama, otoitz gure alde Elizaren Ama, otoitz gure alde

Jaungoikozko graziaren Ama, otoitz gure alde

Ama txit garbia, otoitz gure alde Ama errugabea, otoitz gure alde Ama kutsugabea, otoitz gure alde Ama orbangabea, otoitz gure alde Ama sortzez garbia, otoitz gure alde Ama maitagarria, otoitz gure alde Ama miragarria, otoitz gure alde Irakatsi oneko Ama, otoitz gure alde

 

Egilearen Ama, otoitz gure alde Eroslearen Ama, otoitz gure alde Birjina txit begiratua, otoitz gure alde Birjina gurgarria, otoitz gure alde Birjina goragarria, otoitz gure alde Birjina indartsua, otoitz gure alde Birjina errukitsua, otoitz gure alde Birjina zintzoa, otoitz gure alde Zuzentasun ispilua, otoitz gure alde Jakinduriaren jarlekua, otoitz gure alde Gure pozaren iturria, otoitz gure alde Ontzi zerutarra, otoitz gure alde

Ontzi omengarria, otoitz gure alde Eraspen ontzi ospetsua, otoitz gure alde Arrosa miragarria, otoitz gure alde Daviden dorrea, otoitz gure alde Marfilezko dorrea, otoitz gure alde Urrezko etxea, otoitz gure alde

Itun Berriko Kutxa, otoitz gure alde Zeruko atea, otoitz gure alde Goizeko izarra, otoitz gure alde Gaixoen osasuna, otoitz gure alde Bekatarien babesa, otoitz gure alde

Atsekabetuen aringarria, otoitz gure alde Kristauen laguntza, otoitz gure alde Aingeruen Erregina, otoitz gure alde Patriarken Erregina, otoitz gure alde Profeten Erregina, otoitz gure alde Apostoluen Erregina, otoitz gure alde Martirien Erregina, otoitz gure alde Aitorleen Erregina, otoitz gure alde Birjinen Erregina, otoitz gure alde

Santu guztien Erregina, otoitz gure alde

Jatorrizko errugabe sortutako Erregina, otoitz gure alde

Zeruetara jasotako Erregina, otoitz gure alde Arrosario Santuaren Erregina, otoitz gure alde Familiaren Erregina, otoitz gure alde Bakearen Erregina, otoitz gure alde

Jaungoikoaren Bildotsa, gizonen bekatuak kentzen dituzuna

Barka iezaguzu, Jauna.

 

Jaungoikoaren Bildotsa, zuk kentzen duzu munduko pekatua

Adi iezaguzu, Jauna.

Jaungoikoaren Bildotsa, zuk kentzen duzu munduko pekatua

Erruki gutaz, Jauna.

Zure babesera gatoz, Jaungoikoaren Ama Santua. Entzun gure eskariak estutasun eta larrialdietan eta libra gaitzazu arrisku guztietatik, Birjina aintzatsu eta dohatsu horrek.

Otoitz egizu gure alde, Jaungoikoaren Ama Santu horrek. Jesukristo gure Jaunaren aginduak irabaz ditzagun.

Otoitza:

Isur ezazu, arren Jauna, gure bihotzetan zure grazia, Jesukristo zure Semearen Gizakundea, Aingeruaren esanez, ezagutu genuenok, Haren Nekaldi eta Heriotzaren bitartez, aintzazko piztuerara hel gaitezen. Jesukristo gure Jaun beraren bitartez. Amen.

 

ESPIRITU SANTUARI

Zeru-lurren egile zeran Espiritu Santua zatoz eta bete gure bihotzak,

piztu gugan maite sua.

AINGERU ZAINDARIARI

Aingeru zaindari, lagun on hori, gau eta egun lagun niri.

Ez nazazu inoiz ni bakarrik utzi.

Nik zerurako nahi dut bizi.

EGUNA ESKAINTZEKO

Jesu Kristo nire Jauna, Mariaren bihotz garbiaren bitartez zure Bihotzari ematen natzaio

eta Zurekin eskaintzen naiz Aitari aldareko sakrifizio santuan, gaurko nire otoitzekin eta lanekin,

sufrimenduarekin eta pozekin, mundua salbatzeko

eta zure erreinua gugana etor dadin.

ESKERRAK EMATEKO EGUNA BUKATZEAN

Gaur, egun osoan, eman didazu zure laguntza eta maitasuna; eman didazu biziaren poza ere.

Orain, lokartu aurretik, hauxe esaten dizut: Eskerrik asko, Aita!

MAHAIA BEDEINKATZEKO

Bedeinka gaitzazu Jauna eta bedeinka itzazu zure ontasunetik hartu ditugun dohai hauek, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.

Amen.

DAMU OTOITZA

Jesu Kristo nire Jauna, Jainko eta gizon egiazko, nire Egile, Aita eta Salbatzaile hori. Zarena zarelako neurri gabe ona eta gauza guztiak baino maiteago zaitudalako damu dut bihotz bihotzez, damu dut zu nahigabetua. Eta infernuko oinazeetan zigortu nazakezulako. Zure Jainko graziaz lagunduta asmo sendoa hartzen dut berriz ere pekaturik ez egiteko, aitortu eta pekatuen ordaina betetzeko.

Amen.

JESUTXU (Jesusito)

Jesutxu nire antzera ume txikia zara Zu. Horregatik maite nauzu eta nik maite zaitut.

Bihotz bat dut eta zuretzat har ezazu Bihotz bat dut eta zuretzat har ezazu.

JESUTXU (Jesusito, bizkatxarra)

Jesutxu nire antzera ume txikia zara Zu. Horregaitik maite nozu eta nik maite zaitut.

Bihotz bat dot eta zuretzat hartu egizu Bihotz bat dot eta zuretzat hartu egizu.

 

Iturria: http://www.gecoas.com/religion/PRIMBN/Otoitzak.pdf

2 comentarios en “OTOITZAK EUSKARAZ (2) / ORACIONES EN EUSKERA (2)”

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio