NAFARROAKO LIBURUTEGIAK LEIZARRAGAREN TESTAMENTU BERRIA JASO DU, INPRIMATUTAKO EUSKARAZKO BIGARREN OBRA ZAHARRENA

ostirala, 2014.eko urriak 24

Caja Navarra Fundazioak gordailuan lagata, Joana Albretekoak 1571n enkargatuta itzulitako obra, jendaurrean jarriko da abenduaren 5a bitarte

Nafarroako Liburutegiak gordailuan jaso du gaur goizean Nafarroako Aurrezki Kutxak 1995ean erositako Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria obra. Joannes Leizarragak egindako Testamentu Berri protestantearen euskarazko itzulpena da, Joana Albretekoak enkargatu zion eta 1571n argitaratu La Rochelle-ko bastioi higanotean.

Bi testu txikiagorekin osatzen den Joannes Leizarragren obra (Kalendrera eta ABC edo Christinoen instructionea), idatzizko euskararen sorrera-monumentu bat da; izan ere, Bernat Etxepare-ren Linguae vasconum primitiae (Bordele, 1545) obaren ondoren kontserbatu den euskarazko bigarren argitalpen zaharrena da.

Caja Navarra Fundazioa zentroak lagatako ale bikain hori, jendaurrean jarriko da abenduaren 5a bitarte, argitalpenaren testuinguru historikoari eta honek euskara aztertzeko izan duen garrantziari buruzko beste argitalpen batzuekin batera.

Dohaintza-hitzarmen hori izenpetu dute Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáinek eta Caja Nafarra Fundazioko lehendakari Joaquín Giráldezek.

Obra Nafarroako Liburutegian maileguan hartzeak helburu bikoitza du: alde batetik, behar bezala zaintzea, eta bestetik, haren erabilera sustatzea ikerketa eta azterketa xedeetarako.

Liburua digitalizatuta dago eta testu osoa eskura daiteke Nafarroako Liburutegi Digitalaren bidez (BINADI).

Protestantismora bihurtu zen erreginaren enkargua

Obrak XVIII. mendeko azal ingelesa du eta, bertan, iraganean Frantziako Errege Liburutegikoa zela egiaztatzen duten bi zigilu daude tinta gorriz eginda; gainera, askatutako orrialde bat dago Juan erreginak egindako grabatu kalkografiko batekin, 1597an inprimatuta.

Leizarragaren Testamentu Berria. ( irudia handitu )

Joana III.a Nafarroako erreginaren garaietan argitaratu zen (1555-1572); Enrike II.a Albretekoaren alaba eta Heptamerónen egile Nafarroako Margaritarena. Joana erregina 1560ean bihurtu zen protestantismora, eta Erreformaren testu ebangelikoak zabaltzen saiatu zen haren erreinuko euskaldunen artean.

Testuinguru horretan, Paben bildutako Sinodo protestanteak, Testamendu Berriaren euskarazko itzulpena enkargatu zion 1563an Beskoitzeko Joannes Leizarraga apaizari, eta Leizarragak 1566an amaitu zuen.

Obra 1571n argitaratu zen, eta urte horretan Joanak protestantismoa erreinuko erlijio ofizial izendatu zuen. Obraren dozena bat ale baino ez dira kontserbatu, eta garai hartako erlijio-gerren ondorioak pairatu zituen.

Testamentu Berri protestantearen itzulpenean, Leizarragarekin batera beste apaiz euskaldun batzuk lagundu zuten; horrenbestez, testuak Lapurdiko euskaratik hartutako elementuak ditu eta baita Zuberoa nahiz Nafarroa Behereko euskalkietatik hartutakoak ere.

Erakusgai jartzea

Lagapen hori dela-eta antolatutako obraren erakusketa bi beira-arasek osatzen dute, eta bertan Nafarroa protestanteari eta Leizarragaren euskarari lotutako obren hautaketa biliografikoa bat barneratzen dira.

Lehenengoan, garai hartako Bearnoko mapa bat erakusten da, eta baita XIX. mendetik argitaratutako zenbait monografia ere Joana Albretekoa erreginari eta Nafarroako gorte protestanteari buruz.

Bigarren beira-arasak XIX. mendetik euskararen ikertzaileen artean Leizarragaren obrak piztutako interes handia adierazten du; hala egiaztatzen dute Dodgson ingelesak, Vinson frantsesak eta Schuchardt eta Linschmann alemanek egindako lan linguistikoek, obraren ia faksimile-edizio baten sustatzaileak izan zirenak (1900), eta Hordago (1979) nahiz Euskaltzaindiaren (1990) berrargitalpenen oinarri izateko balio izan zuena. Duen ardura formalagatik, Nafarroako Aurrezki Kutxak 2007an egindako faksimile-edizioa ere aipagarria da orain erakusgai dagoen liburutik abiatuta eta, horrekin batera, Leizarragaren visita eta obrari bruzko ikasketen liburuki bat dago.

La segunda vitrina refleja el enorme interés que ha despertado la obra de Leizarraga entre los estudiosos del euskera desde el siglo XIX, como acreditan los trabajos lingüísticos del inglés Dodgson, del francés Vinson y de los alemanes Schuchardt y Linschmann, promotores de una edición cuasi-facsímil de la obra (1900), que sirvió de base a las posteriores reediciones de Hordago (1979) y Euskaltzaindia (1990). Por su cuidado formal, destaca también la edición facsímil realizada por la Caja de Ahorros de Navarra en 2007 a partir del ejemplar que ahora se expone, acompañada por un volumen de estudios sobre la vida y la obra de Leizarraga.

Erakusketa dela-eta,baliabide bibliografikoen gida bat egin da azaldutako dokumentuetan oinarrituz, eta hura ikus daiteke Nafarroako Gobernuko Liburutegi Zerbitzuen ataritik; horrekin batera, erakusketaren azalpen-bideo bat egin da irudi eta datu osagarriekin, eta honako toki honetan ikus daiteke: https://vimeo.com/109711407.

Iturria: www.navarra.es

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio