Aurreko apirilaren 18an, Erromako Meza Liburuaren lehenengo argitalpenaren 50. urtemugan, honen euskarazko bertsio berria plazaratu zen.
Euskal Elizbarrutietako Gotzaiek esaten duten bezala, «Elizaren fedea da otoitz-liburu honetan adierazia dagoena, ezinbesteko baliabidea Elizaren fede-batasuna eta -elkartasuna bizitzeko»(Meza Liburuaren Erabilpenerako Dekretua)
«Gotzainen Batzarrak, 2014ko azaroaren17/21eko CIV. Batzarraldian, botoen gehiengo bereziaz onetsi zuen, euskal Elizbarrutietako Gotzainen agindupean egindako Editio typica tertia Missalis Romani emendata-ren euskal bertsioa. Ondoren, Erromara, Jainkoaren Gurtzarako eta Sakramentuen Araubiderako Kongregaziora bidalia izan zen eta, beharrezko zuzenketak eginik, berretsia izanaren agiria eman zuten 2017ko urriaren 31ko dekretu bidez (Prot. N. 82/15)».
Hortaz gain, Gotzaiek Meza Liburu hau «ereduzko eta ofizialtzat» hartu behar dela gaineratzen dute, «aurrerantzean euskal Elizbarrutietako parrokia, elizkizun-leku eta kaperetako ospakizunetan» Abendualdiko I. Igandetik aurrera, erabiltzen hasi behar delarik.
«Pro vobis et pro multis» eta «Gure Aita»
Bestalde, nabarmentzekoak dira itzultzaileek egindako zenbait aldaketa. Sarreran argitzen denez, mezaren ospakizunean kalizaren sagarako «pro nobis et pro multis» sakramentu-hitzak, aurreko Meza Liburuan, «zuentzat eta guztientzat» itzuli izan zena, Benedikto XVI.aren nahia jarraituz, «itzulpen zehatza» egin da. Hau da, aurrerantzean, «zuentzat eta askorentzat» esan behar da.
«Gure Aita»-ri dagokionez, euskal Elizbarrutietako Gotzainen batzarrean, otoitz honen bukaerako eskariaren («ez gu tentaldira eraman») itzulpenaren aldaketa onartu zen. Erroman aldaketa hau onartu zenez, esaldi hau honela gelditzen da: «… ez gaitzazu utzi tendaldian erortzen, baina atera gaitzazu gaitzetik».