Portada » KARMELGO AMA

KARMELGO AMA

Karmelgo Ama eta San Simon Stock

Gaur Karmelgo Ama Birjinaren Festa ospatzen da Elizan.

Tradizio karmeldarraren arabera, Mendekoste egunean, gizon zintzo batzuk, Elías eta Eliseo Profeten bizimodua jarraitu izan zutenak, kristautasunera bihurtu ziren; beraiek izan ziren Ama Birjinari Karmel Mendiko tontorrean tenplu bat eskeini zioten lehenbizikoak, Eliasek Jainkoaren Amaren emankortasunaren sinboloa zen hodeia ikusi zuen lekuan (1Erg 18, 44).

Erlijioso hauek Karmel Mendiko Amaren Anaiak deitu ziren eta Europara XIII. mendean pasatu ziren Gurutzatuekin. Beraien erregela Inozentzio IV.ak onartu zuen 1245ean, San Simon Stock jenerala zelarik.

Eskapularioa

1251ko uztailaren 16an Ama Birjina Simon Stocki agertu zitzaion eta bere zeinua izango zen abitua eman zion. Inozentziok abitu hori bedeinkatu zuen eta hainbat pribilejio eman zizkion, ez Ordenako erlijiosoentzako bakarriak, baizik eta Karmel Mendiko Amaren kofradiakideentzako ere. Hauek eskapularioa eramanez gero -karmeldarrek eramaten dutenaren laburpena bezala da-, Ordenak dituen meritu eta otoitzen partaide dira eta Ama Birjinak garbitokitik (purgatorioa) laister libra ditzala itxoiten ahal dute, bere erabileraren baldintzak leialki bete baldin badituzte.

Eska dezagun egun honetan Ama Birjinarenganako debozioaren areagotzea, Bera oso eskuzabala baita bere debotoekin; Bere eskapularioa daramatenei betiereko salbamena eta purgatorioko egonaldia murrizteko aginduak egin baitie.

Goazen Mariarengana, Bere Ama-ahots gozoarekin deitzen digu eta.

Hona hemen zer esan zuen Benedikto XVI. Aita Santuak 2006ko uztailaren 15ean:

«Karmelo Mendiak, Mediterraneo Itsasoaren ekialdeko kostan, Galilearen parean, zutitzen den gain altuak, bere mendi-hegaletan haitzulo natural ugariak dauzka, eramutarrentzako gogokoenak. Hauen artean ospetsuena Elias profeta handia izan zen, zeinak Kristo aurretik IX. mendean adorez defendatu baitzuen Jainko bakar eta egiazkoaren fede garbia kultu idolatrikoengandik. Eliasen irudian inspiratuta, Karmeldarren Kontenplaziozko Ordena sortu zen, bere partaideen artean Avilako Teresa, Gurutzeko San Joan, Teresa Jesus Haurrarena eta Gurutzeko Teresa Benedikta (munduan, Edith Stein) bezalako santu handiak dituen familia erlijiosoa. Karmeldarrek kristau herrian Karmelo Mendiko Ama Birjinarenganako debozioa zabaldu dute, Berau otoitz, kontenplazio eta Jainkoarekiko eskaintza eredu bezala seinalatuz. Hala da, Maria, lehenago eta modu hobezinean, Jesus, Haragiztatutako Hitza, gizakia eta Jainkoaren arteko topaketaren gaillurra dela sinistu eta experimentatu zuen. Hitza erabat jasoz «mendi santura zoriontsu ailegatu zen», eta Jaunarekin, gorputz eta arimaz, betirako bizi da. Karmelo Mendiko Erreginaren esku uzten ditut mundu osoan zabaltzen diren kontenplaziozko bizitzako elkarte guztiak, Karmeldar Ordenakoak batik bat, eta hauen artean Quarteko Monastegia, hemendik gertu dagoena (Aosta bailara) oroitzen dut. Mariak lagun diezaiola kristau bakoitzari otoitzaren isiltasunean Jainkoa aurkitzen.

Gehiago irakurri:

Errosario Santua

Otoitzak euskaraz

Oinarrizko otoitzak power-pointean

5 comentarios en “KARMELGO AMA”

  1. Pingback: ANDRE MARIAREN ZERURATZEA | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  2. Pingback: IRAKATS IEZADAZU OTOITZ EGITEN. ENSÉÑANOS A REZAR, LIBRO BILINGÜE PARA REZAR EN FAMILIA | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  3. Pingback: Andre Mariaren Zeruratzea. | Erlijioabizi.com

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio