Liburu interesgarri honen 250.000 ale saldu dira jadanik Frantzian.
Dieu, la science, les preuves. L’aube de une revolution.
Michel-Yves Bollore, Olivier Bonnassies. Guy Trédaniel Editeur. 2023.
Dios, la ciencia, las pruebas. El albor de una revolución. Editorial Funambulista. 2023.
Jainkoa eta zientziaren inguruko galdera eztabaidagai izan da beti: Jainko Egilerik ote da? Zientziak izugarrizko bilakaera egin du azkeneko 100 urteetan. Zer ikas dezakegu azkeneko aurkikuntza modernoei buruz eta nola eragiten dute gai honetan? «Jainkoa, zientzia, frogak: iraultza baten egunsentia» liburuan, Michel-Yves Bollorék eta Olivier Bonnassiesek hiru urte baino gehiagoko ikerkuntza burutu izan dute, zientzialari handien eta mundu mailako historialarien testigantzetan oinarrituta, funtsezko gai honetan argi egiten lagundu nahirik. Liburu honek askatasun osoz eta jakinaren gainean zer sinistu nahi duzun erabakitzeko informazio guztia eskeiniko dizu.
Ondoren, Robert W. Wilson, Fisika Nobel Saridunaren (1978) hitzaurrearen laburpen bat. Wilsonek, Arno Penziasekin batera, Unibertsoaren-hondoko erradiazioa aurkitu zuen 1964an, Big Bang delakoaren benetako ohiartzuna. Aurkikuntza honek gure Unibertsoak hasiera bat izan zuela frogatu zuen. Ondokoa esaten du Wilsonek aipatu hitzaurrean:
«Liburu hau Big Bang-aren teoriaren eta honek gure uste eta munduaren irudikapenean izan duen eraginaren aurkezpen oso ona da. Kosmologiari eskeinitako kapituluak irakurri ondoren, lan honek zientzia, kosmologia eta hauek filosofian zein teologian daukaten eraginaren ikuspuntu bereziki interesgarria eskaintzen duela deritzot».
Elvira Roca idazle eta saiogilearen hitzaurreari buruz ere ondokoa nabarmenduko dugu: «Mendebaldean besterik ez zen posible horrelako liburu bat idazteko asmoa. Eta berri ona da, XXI. mendean gaudelarik, seguruenik bere historiako krisialdirik handiena pairatzen ari duen honetan, gure zibilizazioak oraindik halako lan handi bat egiteko gauza izatea. Hala da gure ulermen gaitasunaren mugan eztabaida sakon eta esanguratsu bat proposatzen duelako, ezagutzaren teoria eta metafisikaren tartean, alegia».
Azken batean, liburu hau Erlijio eta zientziaren arteko harremanen aferan interesa daukan guztiak irakurri beharko luke. Izan ere, fedeak ez baitu giza arrazoiaren ukazioa ekartzen, areago, arrazioaren jarduera egokia eskatzen du eta, hontarako, zientziak azken 100 urteetan egindako bidea ezagutzea ezinbestekoa da.