«La Pamplonesa» musika bandaren 100 urteak direla eta, homenaldi txiki bat egitearren, Sanferminetako kanta herrikoi eta famatu hau ekartzen dugu. Izan ere, Premin de Iruñak (Inazio Baleztena) eta Silvano Cervantesek -«La Pamplonesa»ren sortzailea eta lehenbiziko zuzendaria- egin baitzuten. Dirudienez, Premin de Iruñak mendialdeko doinuak baliatuz hitzak jarri eta, gero, Silvano Cervantes maisuak moldaketak egiten zituen. Kanta honek Sanferminetako jai giroa islatzen du, zinegotzien Bezperetara joatea, adibidez.
«Iruñako mezetak» izenburua nondik dator? «Meza» hitzatik, jakina (latinerako «missa»tik). «Hainbat meza» esan nahiko luke. Herrietako bestetan hainbat meza eta erlijio-ekitaldi ospatzen delako eta horren inguruan bestelako gauzak: dantzak, jaiak, bazkariak, etab. Hala, zaindariaren edo «patronaren jaiak» bezala har genezake.
Los Iruñako taldekoek kantatuta:
[youtube https://www.youtube.com/watch?v=krqrsMpVu6g]
Camino Martinez jota eskolak:
[youtube https://www.youtube.com/watch?v=9WDSpYW1WNg]
IRUÑAKO MEZETAK
En las Pámplonas
ver hemos hecho
záldiko máldikos
y damboriles
y unos hombres que
dicen ediles
que hacia vísperas se van.
Luego en la plaza
el zezenzusko
¡tripiti trapata!
tira cuetes,
irunshemes con
unos chupletes
chupla que chupla se están.
Mucho témprano
los praka-gorris
tocan la diana
con las musicas
y delante van
los pamplonicas
danzando hasta erruemper la pie.
Luego los toros
brinca que brinca
como chimistes
por la Estafeta.
Y los mozos con
la chamarreta
le hacen : ¡Je, torico… je, je!