Garizuma Pazkoaren festa handia prestatzeko Elizak bihotz berritzera bideratzen duen denbora liturgikoa da. Garai honetan gure pekatuez damutu behar dugu eta gure bizitzak aldatu behar ditugu hobeak izateko eta Kristorengandik gertuago bizi gaitezen.
40 egun irauten du; Hausterre-egunean hasi eta Ostegun Santuko Jaunaren Afariaren Meza baino lehenago amaitzen da. Denbora honetan zehar, igandeko liturgian batez ere, Jainkoaren benetako seme-alabak bezala bizitzeko izan behar ditugun estiloa eta erritmoa berreskuratzeko ahalegina egiten dugu.
Garizumako kolore liturgikoa morea da: dolua eta penitentziaren kolorea. Hausnarketarako, penitentziarako eta bihurtzeko garaia da, eta baita Pazkoaren misterioa prestatzeko ere.
Garizuman, Kristok gure bizitza aldatzera gonbidatzen gaitu. Elizak gonbidatzen gaitu Garizuma Jesukristorenganako bide bat bezala bizitzen, Jainkoaren Hitza entzuten, otoitz egiten, lagunurkoarekin elkarbanatzen eta ekintza onak egiten. Kristau jarrera batzuk bizitzeko gonbitea luzatzen digu Jesukristoren antzekoak izateko, gure pekatuek Jainkoaren irudiarengandik urruntzen gaituztelako.
Hau dela eta, Garizuma barkamenaren eta adiskidetzearen denbora da. Egunero, bizitza guztian, gure bihotzetatik gorrotoa, ezinikusia, inbiria, eta Jainkoarengandik eta anai-arrebengandik urruntzen gaituen jelosia kanporatu behar ditugu. Garizuman, Jesusen Gurutzea ezagutzen eta estimatzen ikasten dugu ere. Honela, gure gurutzea pozez hartzen ikasten dugu, Piztueraren Aintzara ailegatzeko.
40 egun
Garizumaren iraupena Bibliako 40 zenbakiaren sinbolismoan oinarritua dago. Eskritura Santuaren arabera, 40 egun iraun zuen uholdeak, herri juduak basamortuan 40 urteko martxa egin zuen, Moisesek eta Eliasek mendian 40 egun igaro zituzten, Jesusek bere bizitza publikoa hasi baino lehen basamortuan 40 egun pasa zituen eta juduek Egipton 400 urte igaro zituzten.
Biblian, lau zenbakiak unibertso materialaren sinboloa da. Zero zenbakiaz jarraitua gure bizitzaren iraupena lurran esan nahi du, probez eta zailtasunez betea.
Garizumaren praktika IV. mendetik dator, orduan hasten da Elizan denboraldi jakin bat penitentziari eta bihotz berritzeari emateko joera, barauaz eta abstinentziaz baliatuz. Hasiera batean, indar handiz gorde izan zen, ekialdeko elizetan behintzat; mendebaldean, berriz, Garizumako penitentziaren praktika dexente arindu izan da. Baina penitentzia eta bihotz berritze espiritua gorde beharra dago.
Gehiago irakurri:
Gure bizitza eraldatzeko garaia
Hausterre eguneko eta Garizumako igandeetako irakurgaiak
Bakearen eta adiskidetzearen aldeko elkarteratzearen homilia
Pingback: GARIZUMA GARAIA HAURREKIN LANTZEKO MATERIALA | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
Pingback: GARIZUMA 2013 LANTZEKO BALIABIDEAK | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN
Pingback: Garizuma garaia haurrekin lantzeko materiala | Erlijioabizi.com
Pingback: GARIZUMA 2020 BALIABIDEAK | RELIGIÓN EN NAVARRA ERLIJIOA NAFARROAN