2011-12-17
Otsailaren 25ean egingo da, hiru elizbarrutietan, modu bateratuan
Euskadiko hiru gutzainek otsailaren 25erako otoitzaldi berezia deitu dute, pakearen eta elkarkidetzearen alde.
ETAren amaieraren ostean gotzainek bultzatutako ekimen bateratua, hiru elizbarrutietan, era bateratuan ospatuko da.
Halaber, Euskadiko elizaren arduradunek, On Mario Icetak, On Miguel Asurmendik eta On Jose Ignacio Munillak, Urtarrilaren lehenean ospatuko den Munduko Pakearen Egunari begira, «gure lurraldean, elkarkidetzearen aldeko konpromezua indartzeko deia» egin dute.
Euskadiko hiru elizbarrutiei hots egin diete, «krisiaren eta elkarkidetzearen inguruan, parrokietan gogoetarako eta otoitzerako material lagungarria prestatu dezaten».
Fuente: www.elizagipuzkoa.org