ERLIJIO KATOLIKOKO HIRUROGEITA HAMAR IRAKASLE BERRI

Santo Tomas Aquinokoaren festa zela eta, urtarrilaren 27an, Erlijio Katolikoko hirurogeita hamar irakasle berrik bere titulua jaso zuten Nafarroako Unibertsitate Publikoko Olibondoak eraikineko Gradu Aretoan.

Ekitaldiaren buruak Paloma Virseda, Unibertsitateko Ikasleen Zuzendariordea, eta On Frantzisko Perez,  Iruñea eta Tuterako Artzapezpikua, izan ziren. Gainera, Elizbarrutiko Hezkuntza Ordezkaria, Abel Arrieta, eta Juan Carlos Elizalde eta David Galarza irakasleak bertaratu ziren.

Diploma banaketa egin eta gero, Artzapezpikuak eta Errektoreak ekitaldiari amaiera eman zioten. Ondoren, On Frantzisko Perezek meza ospatu zuen maisu-maistra berrientzako.

1994-1995 ikasturtetik, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, indarrean dagoen legedia jarraituz eta Magisteritzako ikasleek eskatuta, Haur eta Lehen Hezkuntzan Erlijioko irakasle gisa lan  egiteko beharrezkoak diren kreditu kopurua eskeintzen du. Azken hamabost ikasturteetan zehar laurehun Erlijio irakasle berri baino gehiago prestatu da Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

2009ko maisu-maistra diplomadunek guztira 18 kredituko ikasketak egin zituzten, ondoko ikasgaietan banatuta: euskaraz «Erlijioa» eta «Erlijioaren Pedagogia», eta gazteleraz «Síntesis de la fe cristiana,» «El sentido religioso del hombre de hoy» mintegia, «Religión» eta «Pedagogía de la Religión». Aipatutako Diplomaturan aukerazko edo aukeraketa libreko ikasgaiak bezala irakasten dira. Ikasketa hauei esker, Maisu-maistren Diploma daukatenek Gaitasun Akademikoari buruzko Eliz Adierazpena deiturikoa eskuratzen dute, Espainiako Gotzain-Batzarrak ematen duena, eta horrek Haur eta Lehen Hezkuntzan Erlijioa irakasteko aukera ematen die. Ikasturte honetan, Nafarroako Unibertsitate Publikoak berezkoa duen Erlijio Katoliko eta Kulturan Espezialista tituluaren lehenengo bi ikasgaiak estreinatu dira.

Tituluaren xedea

«Erlijioa Katoliko eta Kulturan Espezialista» tituluak Haur eta Lehen Hezkuntzako Erlijio irakasleek Erlijio eta Moral Katolikoan kalitatezko formakuntza bat izan dezaten bermatzen du.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Eliza eta Estatuaren arteko akordioak aintzat hartuta, Eliza Katolikoak unibertsitate publikoetan borondatezko ikastaroak eta bestelako erlijio-jarduerak antolatzeko daukan eskubidea errespetatzen du.

Espainiako Gotzaien Batzarrak ematen duen Gaitasun Akademikoari buruzko Eliz Adierazpenak maisu-maistrak ikastetxe publikoetan Erlijoko ikasgaia eta ikastetxe kontzertatuetan edozein ikasgai irakasteko baimena ematen die.

Iturria: Elizbarrutiko Egia Astekaria.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio