BILBOKO ELIZBARRUTIAK BERE ETXEBIZITZEN %30a KALERATUAK IZAN DIREN FAMILIEI EMAN DIZKIE

Apezpikutzak gaizki dauden zenbait etxe konpondu nahi lituzke, baina aurrekontua ez zaio ailegatzen krisiaren ondorioak direla eta.

Aurreko azaroaren 11an, Bizkaiko Abadeen Foroak Bilboko apezpikuari gutun ireki bat zuzendu zion Elizak hutsik edo bigarren etxebizitza bezala dituen etxeen zerrenda bat egin zezan eta beraien etxeetatik kanporatuak izan diren familiei eskeintzeko.

Baina ostegun honetan, elizbarrutiko buruak, Mario Izetak, eskakizun honen aurrean bere harridura adierazi zuen: «Ez dut gutun honen zergatia ulertzen, urte asko daramazkigulako lan hau egiten».

Eta datuak eskeini zituen: elizbarrutiak 460 etxebizitza dauzka, hauetatik 138 (%30a)laguntza behar duten familiak erabiltzen dituzte. Azken hauetatik, 82 gizarte errenta baxuarekin alokatuak daude eta gainontzeko 56ak (%41) dohain eskeintzen dira. Geratzen diren 322 eraikinak apezen etxebizitzetarako erabiltzen dira edo ez dira erabiltzen hondatuak daudelako. «Aurten gizarte alokairuetarako bideratu diren hiru etxebizitza berritu ditugu. Gehiago berritu ahal izatea gustatuko litzaiguke, baina guk krisialdiaren ondorioak pairatzen ditugu ere», gaineratu zuen.

Gehiago irakurri:

Bilbo, Donostia eta Gasteizko gotzaiak etorkinak osasun txartelarik gabe uztearen kontra

Ekonomía gizakion zerbitzura

Bilboko gotzainak langabeziari aurre egiteko konpromisoa eskatu dau

3 comentarios en “BILBOKO ELIZBARRUTIAK BERE ETXEBIZITZEN %30a KALERATUAK IZAN DIREN FAMILIEI EMAN DIZKIE”

  1. Pingback: “IDIEZ ETA ASTOEZ: JUSTIZIA ETA KARITATEA” | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  2. Pingback: TXEMA MAULEONEK (I-E) ELIZAK OHZ ORDAIN DEZALA ESKATU DU | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  3. Pingback: ETXEBIZITZA DUIN ETA EGOKIA IZATEKO ESKUBIDEA | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio