APEZ NAFARRAK 1936-1937KO ERREPRESIOAREN AURREAN

Oraingo honetan, Nafarroako Elizaren historia garaikidea ulertzeko premiazkoa den liburu bat gomendatu nahi dizuegu. Jesus Ekizaren Los sacerdotes navarros ante la represión de 1936-1937 y ante la rehabilitación de los fusilados liburuaz ari gara (Madrid, Nueva Utopía, 2010).

Egileak -apeza eta hogei liburu baino gehiago argitaratu dituen idazlea- 1936ko altxamenduak ekarri zuen errepresioaren aurrean apez nafarrek izandako jarrera ikertzen du. Jesus Ekizaren arabera, apez asko errepresio politikoaren biktimak defendatzeagatik pertsegituak izan ziren. Ez hori bakarrik, zenbait erahilak izan ziren. Bildutako lekukotasunek diotenez, 400 bat apez pertsegituak izan ziren eta 50 inguru San Kristobal mendiko gotorlekuan preso egon ziren. Hortaz gain, bost elizgizon erahilak izan ziren eta zortzik heriotz zigorra jaso -azkenean ez zen aplikatu-.

Liburu hau 70. hamarkadatik aurrera fusilatuek izan zuten errehabilitazioaz mintzatzen zaigu ere. Ekizak 1978. eta 1986. urteen artean errepresioaren biktimen aldeko hirurogeita hamar hileta-elizkizunen lekuak eta datak biltzen ditu.

Liburu honetan gauzatu den ikerketa lanari duela hogeita hamar urte ekin zion Jesus Ekiza apezak. Obra honen orrialdetan zehar aipatzen diren lekuetan garai hartako lekukoekin hitz egiten eta agiriak biltzen hasi zen.

Ondorioen artean hauek azpimarratzen ditu: apez asko izan ziren lehenbiziko momentutik biolentzaren kontra jarri zirenak -ia laurehun- eta jarrera hau izateagatik batzuek bizitza eman behar izan zuten. Biktimen errehabilitazioa Elizak 1975. baino lehenago hasi zuela aipatzen du ere.

2 comentarios en “APEZ NAFARRAK 1936-1937KO ERREPRESIOAREN AURREAN”

  1. Pingback: APEZ NAFARRAK 1936-1937.KO ERREPRESIOAREN AURREAN | Erlijioa bizi

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio