AMA RAFAELA YBARRARI BURUZKO DOKUMENTALA

14/06/2016
Bihar aurkeztuko dabe ‘Campos’ antzokian

Altarara goratzeko prozesuan dagoan Rafaela Ybarra de Vilallonga Bizkaiko lehenengo dohatsua da bere izena daroan Fundazinoak suspertutako dokumentaleko protagonista. ‘Rafaela, la madre de Bilbao’ zintak baztertuenen alddeko jardunean distiratu eban emakume honen bizitza eta egintzak jasoten ditu ordu erdiko lan honek. Aingeru Goardako Santuen ordenako Etxe Nagusia sortu eban Bilbon (1892) eta hortik Espainiara eta Hego Amerikara hedatu zan.

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=c-lnpsjKWZw]

Bihar estreinatuko dan dokumentalean, oraingoaren aurretik Bilboko gotzain izan zan on Ricardo Blazquez kardinalari etabihar ‘Campos’ antzokian, 20:00etan, izango dan estreinaldira joango dan on Mario Izeta gaur egungo gotzainari egindako alkarrizketak jasoten dira. Rafaela XIX. gizaldiaren azkeneko Bilbon kokatzen dauan Maria Jesus Cava historialariak be parte hartzen dau. Almudena Vilallonga Dohatsuaren ondorengoak egiten dau fikzinoan lekaimearen papera.Almudenarentzat, lekaimearen “narruan jartea” erantzukizun handia izan da, familian beti bizi izan dabelako “emakume harenganako maitasuna eta debozinoa”.Joan Paulo II.a aita santuak dohatsu autortu eban Rafaela Ybarra 1984an, bere errukizko egintza handiak autortuz. Bere sasoiko emakumezko entzutetsua izan zan; bere zazpi seme-alabak zaindu ebazan eta, ahizpa hiltean, bere sei iloben ardura hartu eban. Senarra hil jakonean, kastitate-botoa egin eban eta karidadezko egintzak egiten jardun eban. Honan, 1894an, Rafaela Ybarrak  eta beronek garatu gura eban egintzagaz bat etozan hiru gazte gogotsuk, bizitzeko zailtasunak ebezan neskato eta neskak hezteko lanari ekin eutsen Bilboko pisu txiki batean.1897an, Aingeruen Andra Mariaren egunean, Aingeru Goardakoen ikastetxearen lehenengo harria ipini zan Bilboko Zabalbiden eta 1899.eko martxoaren 24an inauguratu eben ikastetxea. Ordenaren Kapitulu NagusiaDatorren uztailaren 7an emongo jako hasierea ordenaren kapituluari eta bertan aukeratuko dira Ama Nagusia eta Kontseilariak. Marta Giraud ikastetxeko zuzendariak emoten dau 4 edo 5 urtez behin Biloko etxe nagusian ospatzen dan topaketa honen garranziaren barri: “Hogeta sei ahizta inguru batuko gara eta Ama Rafaela Ybarrak transmititu euskuzan balioak eta idearioa gaurkotuko doguz”, dino berak. Hilaren azken inguruan amaituko dan topaketan, gizartean bizi dan unearen inguruan hausnartuko da eta hurrengo gobernurako helburu eta proposamenak jarriko dira. Bilboko gotzainak datorren uztailaren 11n ospatuko dau Eukaristia lekaime honeekaz.

Iturria: www.bizkeliza.org

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio