ADMINISTRAZIO, IKUSKARITZA ETA ZUZENDARITZEK ZERESAN HANDIA DAUKATE ERLIJIO-IKASLERIAREN BEHERAKADAN

Hezkuntza Ministerioak Estatistika Urtekaria aurkeztu du ( Las cifras de la educación en España. Estadísticas e indicadores correspondientes al curso 2011-2012) eta Erlijio-irakaskuntzari dagozkion datuak direnak direla, hainbat komunikabidek, denbora galdu gabe, Erlijio-ikasgaiaren gainbehera geldiezina iragarri dute.

Estatistika horrek plazaratzen dituen datuen artean, azpimarratzekoa da azkeneko hamarkadan zentru publikoetan matrikulatu diren ikasle kopurua 14 puntu jeitsi dela Lehen Hezkuntzan. Bigarren Hezkuntzan beste 17 eta Batxilergoan 23. Bestetik, Extremadura, Andaluzia eta Canarias Erlijioa aukeratzen duten ikasle gehien dituzten erkidegoak dira alde handiz (%85 inguru Lehen Hezkuntzan eta %60 inguru Bigarrenean). Euskal Autonomi Erkidegoak, Baleareek eta Kataluniak, aldiz, Erlijio-ikasle gutxien dituztenak dira (%40 inguru Lehen Hezkuntzan eta %20 inguru Bigarrenean).

Fenomeno honen jatorriaz jabetzeko, zenbateko horien inguruan hausnarketa serio bat egin beharra dago. Faktore aunitz direla onartuz -gizartearen sekulartzea edo gurasoen utzikeria, besteak beste-, premiazkoa da komunikabideek aipatu ez dituzten hainbat alderdi jakitera ematea.

Administrazioek, hezkuntza ikuskaritzek eta ikastetxeetako zuzendaritzek askotan -ez beti, Jainkoari eskerrak- ikasle gainbehera horretan jokatu duten paperaz ari gara.

Erlijio-ikasgaia aukeratzen ez duten ikasleek ematen duten ikasgaiarengandik has gaitezen (Hezkuntza Arreta). Existitzen denean, modu diskriminatzailean ematen da. Ikasgai hau kurrikulumeko beste ikasgai batzuk lantzeko edo ingelesa emateko erabiltzen delako. Egoera honek zuzenki eragiten du Erlijio-ikasgaiaren ikasle kopuruan. Egoera hau salatuz Administrazioari helarazi zaizkion kexak ez dira kontutan hartu.

Zenbait ikuskarik egindako «lana» ere ez da makala izan. Erlijioan matrikulaturiko ikasleak egon arren, ikasgai honetako orduak murrizteko bidegabekeria egiteko ausardia dute. Erlijio-irakaslei jardunaldia osatzeko beste zereginetarako ordu lektiboak ukatzen dieten ikuskaririk badago ere. «Erlijiokoak» izateagatik ukatzen dizkiete eta ikatetxeko zuzendaritzak ordu horiek zentruaren martxarako beharrezkotzat jo arren.

Erlijio-ikasgaia eskeini ere egiten ez duten ikastetxez mintza gaitezke ere. Zuzendaritzak alde bakarreko erabaki hau hartzen du eta kasu hauetan, gurasoen iritziarekin kontatu gabe, Hezkuntza Arretan matrikulatzen ditu ikasle guztiak. Beste hainbatetan, Erlijioan matrikulatu diren ikasleak daudela izkutatzen da edo seme-alabak Erlijioan ez matrikulatzeko gurasoak konbentzitzen saiatzen da.

Ikasgelan Erlijio-gertakaria barregarri uzten duten irakasleak daude ere eta, honela, ikasleak presionatzen dituzte hauen oinarrizko eskubideak urratuz.

Honen guztiaren adibide paregabe bat Euskal Autonomi Erkidegoan dugu. Aipatu estatistikaren arabera, Katalunia eta Baleareekin batera, Erlijio-ikasle beherakada nabarmenena izan duen erkidegoa da EAE. Urte askoan zehar, EAEn, ehun ikastetxe inguruk Erlijio-ikasgaia aukeratzeko posibilitatea deuseztatu dute. Alde bakarrez, hau da, irakasle-klaustroak edo zuzendaritzak hala erabaki duelako, Erlijio-ikasgaiaren eskeintza bertan behera utzi da. Nola ez zen jeitsiko ba ikasle kopurua?

Aurrekoaz gain, EAEn ere, Erlijio-ikasgaia eman den tokietan eskola ordutegitik kanpo eman da eta, zenbait kasutan, alternatibarik gabe. Bilbo, Gasteiz eta Donostiako elizbarrutiek eta Kristau Eskola elkarteak egoera hau salatu zuten eta Epaitegi Gorenak EAEn Erlijioa eskola ordutegitik ateratzen zuen dekretua indargabetu zuen.

Bada, Epaitegi Gorenak irizpen hori eman arren, ikasturte honen hasieran institutu askok beste behin legea betetzen ez zutela salatu zen. Hala da, Erlijioa ikasten ez duen ikasleria etxera bidaltzen zuten edo Erlijioa eskola ordutegitik at kokatzen zuten berriro.

Hau al da askatasuna? Zergatik ez dute komunikabideek bidegabekeria hauek aipatzen Erlijio-ikasleriaren beherakadaz mintzatzerakoan? Irakurleari, agian, erantzunen bat bururatu zaio jada.

Gehiago irakurri:

Erlijio heziketarako eskubidea

Munillak Erlijio-ikasgaiaren normalizazioa eskatu du

“Gurasoek seme-alabentzat Erlijioa aukeratzeko duten eskubidea defendatu behar dute erakundeek”

EHIGEk, BIHEk ETA SAREANek Erlijio-ikasgaia ez aukeratzeko eskatu diete euskal familiei

Aukeratu Erlijio Katolikoa gure seme-alabentzat

Erlijio irakasgaia eskolan eta beste ehunak

3 comentarios en “ADMINISTRAZIO, IKUSKARITZA ETA ZUZENDARITZEK ZERESAN HANDIA DAUKATE ERLIJIO-IKASLERIAREN BEHERAKADAN”

  1. Pingback: ZERGATIK IKASI ERLIJIOA? | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  2. Pingback: Zergaitik ikasi erlijioa? | Erlijioabizi.com

  3. Pingback: TRABAK TRABA, HIRUTIK BI IKASLEK AUKERATZEN DUTE ERLIJIO-IKASGAIA | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio