ZER DAKIZU ASTE SANTUARI BURUZ?
AUKERATU ERANTZUN ZUZENA
1. Larunbata Santuan …………………. ospatzen dugu.
a. Eukaristiaren ezartzea.
b. Heriotzaren ondoren, Jesus hilobian igaro zuen denbora.
c. Jesusen nekaldia eta heriotza.
d. Azken Afaria apostoluekin.
2. Ostiral Santuan zer oroitzen dugu?
a. Jesus zerura igo zela.
b. Piztu zela.
c. Gurutzean hil zela.
d. Eukaristia ezarri zuela.
3. Kristauen ezaugarria ondokoa da:
a. Anai-arrebak bezala elkar maitatzea eta Jainkoa maitatzea.
b. Aste Santua ospatu eta Erromara erromesaldia egin.
c. Jesus eta gure sendikoen heriotza etsipenez hartzea.
d. Igandeetan mezetara jutea eta egunero Jerusalemera begira bost aldiz otoitz egitea.
4. PAZKO hitzak zera esan nahi du:
a. Irteera.
b. Igaroaldi.
c. Exodo.
d. Besta.
5. Jesusek iragartzen duen mezua…
a. Askatzailea, onbidezkoa, Jainkoaren berri ona da.
b. Mirarizkoa, salbagarria, judutarrentzat soilik.
c. Jendeak eta bere garaiko agintariek espero zutena.
d. Herriak espero zuen Berri Ona da, kazetariek hainbeste bilatzen dutena, alegia.
6. Zein motatako egintza izan zen Jesusen heriotza?
a. Maitasun eskaintza.
b. Bere lagunen aldeko eskaintza.
c. Itxaropenik gabeko eskaintza.
d. Israel askatzeko eskaintza.
7. Kristau-Pazkoaren sinboloak hauek dira:
a. Gurutzea, Pazko-zuzia, jantzi gorriak, ura, ogia, ardoa eta aleluya.
b. Gurutzea, Pazko-zuzia, jantzi txuriak, ura, ogia, ardoa eta aleluya.
c. Gurutzea, Pazko-zuzia, txokolatezko arraultza, ogia, ardoa eta palmondoa.
d. Guruzea, Pazko-zuzia, bildots errea, ogia, ardoa eta olibondoa.
8. Jesusek “ogia hartu eta bere ikasleei eman zien esanez…”. Ebanjelioko hitz hauek honekin lotzen ditugu:
a. Eukaristiaren ezartzearekin.
b. Elizaren sortzearekin.
c. Aste Santuaren hasierarekin.
d. Ogien biderkaketarekin.
9. Ostegun Santu egunean hau ospatzen dugu:
a. Jesusen heriotza gurutzean
b. Otoitza Getsemaniko baratzean.
c. Oinen garbiketa eta Eukaristiaren ezartzea.
d. Palmondoen bedeinkapena.
10. Jesus …………………… piztu zen.
a. Pazko Igandean.
b. Larunbata Santuan.
c. Ostegun Santuan.
d. Ostiral Santuan.
11. Noiz ospatzen dugu Pazko Beila?
a. Larunbata Santuan, gauez.
b. Ostegun Santuan, arratsaldez
c. Ostiral Santuan, arratsaldez
d. Igande Santuan, ilunsenti aldera.
12. Piztea hau da:
a. Inoiz ez hiltzeko bizitzea, hobe bizitzea, gure eguneroko bizitzan hobetzea.
b. Pertsona baten bizitzari dagokion denbora bizitzea, ez gehiago.
c. Berriro hil behar den arren bizitzea, denbora jakin batez bizitzea.
d. Hil eta gero, beste izate baten baitan (animalia zein pertsona) bizitza berri bat hastea.
13. Erramu Igandean hau ospatzen dugu:
a. Eukaristiaren ezartzea.
b. Jesusen loriazko sarrera Jerusalenen.
c. Jesusen Azken Afaria apostoluekin.
d. Jesusek ikasleei oinak garbitu ziela.
14. Jesusek oinak garbitu zien apostoluei. Ekintza honek zera irakasten digu:
a. Pertsona garrantzitsuei harrera emateko oinak garbirik izan behar ditugula. Garbitasuna oinetatik hasten da.
b. Gure nagusiak errespetatu behar ditugula eta beraien aurrean jarrera otzana agertu behar dugula.
c. Besteak zerbitzatu behar ditugula, hau da, nola elkar maitatu behar dugun erakusten digu.
d. Judutarren ohitura bat besterik ez zen, otorduen aurretik egin beharreko garbitasun erritua.
15. Pazkoak …….. egun irauten du.
a. 40
b. 7, Pazko Astea, Aste Santuaren ondoren
c. 50
d. 60
16. Jesusen heriotzak eta piztuerak zer esan nahi dute?
a. Jesus ongi geratu dela bere garaiko agintarien aurrean.
b. Jesusek mundua egin duela, zazpi egunetan hain zuzen ere.
c. Jesusek salbatu gaituela, heriotza eta arazoak menderatuz.
d. Jesusek erromatar soldaduak garaitu zituela.
17. Nor izan zen Jesusen piztuera zalantzan jarri zuen apostolua?
a. Tomas
b. Bartolome
c. Pablo
d. Pedro
18. Jesus piztu eta gero ………………..ri agertu zitzaion lehenbiziko aldiz.
a. Pablo.
b. Lukas.
c. Pablo eta Lukas.
d. Emakumeei eta apostoluei.
19. Zer irudikatzen du Pazko-zuziak?
a. Abendualdiaren hasiera, Aste Santua prestatzeko denboraldiaren hasiera.
b. Kristauen batasuna Jesusen heriotzaren aurrean.
c. Piztueraren loria eta distira, Jesus Piztuaren argia.
d. Kristau-ospakizunetan bizi behar den pakea irudikatzen du.
20. Pazko Igandean……………..ospatzen dugu.
a. Jesusen piztuera, biziak heriotza garaitu duela.
b. Jesusen sarrera Belenen.
c. Jesusen irteera Jerusalenetik.
d. Jesusek Gurutzerako bidean Ama Birjinakin topo egin zuela.
21. Pazkoa oso garrantzitsua da kristau-bizitzan eta prestatzeko garai bat eskatzen du:
a. Mendekoste.
b. Abendualdia.
c. Garizuma.
d. Denbora arrunta.
22. Jesus………………..egunean piztu zen.
a. Bigarren egunean.
b. Hirugarren egunean.
c. Lehenbiziko egunean.
d. Laugarren egunean.
23. Kristauok ……………….. hasten dugu Pazkoa.
a. Ostegun Santuan.
b. Pazko Igandean.
c. Ostiral Santuan.
d. Larunbata Santuan.