EGUBERRIA HURBIL DAUKAGULA, OLENTZEROREN JATORRI ETA EZAUGARRIEN INGURUKO HAUSNARKETA EGIN DUGU
TESTUA ETA IRUDIA EUSKAL PASTORALTZA – Domingo, 3 de Diciembre de 2017 – Actualizado a las 06:10h
Olentzero laister helduko da gurera.
ETXEKO BERRIAK
Definizioa, Beran eginiko informearen arabera: Gabon gauean mutikoek paseatzen dute Olentzero, Olentzaro edo Orentzero, herri hartan hiru termino horiek ibiltzen dituzte eta. Olen-tzeroren irudia mutiko itsusi, buruhaundi, “sombrero” zabal batez burua estalia, “txaketon” haundia jan-tzia, pipa ahoan, aurpegia mazkaratua. Eremua: Gipuzko ekialdea eta kosta-parte batean Zarautzeraino. Nafarroan Bidasoaldean eta Larraun eta Arakil.
Julio Caro Barojaren ustez hiru ezaugarri izan ditzake Olentzaro kantatzen diren koplak eta diren sineskeriak kontuan hartuz.
1. Izigarria, ikaragarria: Donostian (erraldoia, gaiztoa, begi gorri). Haurrei kontatzen zitzaien Onentzaro erraldoia tximinitik jausten zela, aurpegi mazkaratua, begiak gorri-gorri eta gaizto itxuraz. Pio Baroja, bere osabak bertan entzunda. Eta Zurriolan haurrak zaku batean sartu eta eraman egiten zuela.
Otez zamaturik eta igitaia eskuan (Berastegin). Tximinia ezpadu garbi-garbi aurkitzen, etxeko guziei lepoa mozten die, (Elduaien eta Orexan).
Guk zarauztar zaharrei entzuna, han eta inguruetan haurrei honela esaten zieten : “Gaizki portatzen bahaiz Olentzerok ekarriko dik”. Naski ikatza, zigorra. Olentzerok etzuen opari onik ekartzen.
Larraunen gaberdiko meza iritsi artean tximinitik zintzilik, lastoz eginiko Olentzero panpina izaten dute, igitaia eskuan eta txapela buruan eta haur bihurriei izitzeko honela erraten diete: “Onontzaro begi gorri, tximinira da etorri;hausten baldin badugu barua, horrek lepoa kendu guri”. Bertan ere Onentzarok urteak dituen bertze begi dituela erraten dute. Beraz, haur bahitzaile, hiltzaile, zigortzaile agertzen zaigu Olentzero.
2. Barregarria: Eskean kantatzen diren kopletan agertzen da ezaugarri hori. Pio Barojak Donostian jasoa : “Onentzaro begi gorri ¿nun arrapatu dek arrai hori?. Zurriolako arroketan bart arratseko amaiketan”. Arrai kasu honetan mozkorra bezala ulertu behar da.
Julio Carok dio Beran koruak eta berak ere hau kantatzen zutela: “Olentzaro buru haundiya, entendimentugabia, juan den gavian edan duela amar erruko zagia. ¡Ai urde tripaundiya, zagar ustelez betia! “ Erraten du “bart arratsian” eta “ edan emendu” ere kantatzen dela.
3. Olentzero Jesusen jaiotzaren mezulari: Lekuonak Oihartzunen jaso zuena: “ Olentzero guria ezin degu ase: bakarrik jan dizkigu amar zerri gazte;saieski ta solomo makiña bat este;Jesus jaio dalako kontsola zaitezte”.
Berako herrian, bai, jaiotzaren berri emaile da:Emen heldu gera, heldu gerade, berri on batekin, gure enbajadoria Olentzero beti. Beran, gero argitzeko kantatzen da: Olentzero joan zaigu mendira lanera, intentziyuarekin ikatz egitera: aditu zubenian Jesus jaio zela etorri zan korrika parte ematera.
Beran, Oihartzunen eta inguruko herrietan ikazkina da. Bertze aunitzetan, Elduaien, Berastegin, Larraunen… bakarrik aipatzen da aurpegia mazkaratua duela. Mutiko edo haur bat nola txontxongilo oso itxusia izaten ahal da. 1928an Lesakan: lastozko txontxongiloa prozesioan eramaten zen eta bedeinkapenak botatzen joaten zen, gero plazan erre egiten zuten.
“OLENTZARO” IZENAREN JATORRIAXVII. mendean Lope Martinez de Isastik “Onentzaro”, ”gabon gaua” zela utzi zuen idatzia. J. Caro ez dator bat interpretazio horiekin eta aipatzen du Eusebio de Etxalar fraideak erraten duena. Honek Olentzaro erlaziona-tzen du O-aren jaiarekin.
Haren arabera, Toledoko X. Kontzilioan (656. Urtean) paratu zen Expectazioaren festa abenduaren 18an ospatzeko. Agian festa horren Antiphonarengatik sortuko zen “O”aren Ama Birjinarekiko adbokazioa. Antiphonae haiei Frantziko herriakLes O de Noël deitzen die eta Erdi Aroan atera zen “les oleries”, erran nahi duena: “O”en aroa edo aldia, eta hori euskaraz hain zuzen ere “Olentzaroa” da. “O, O, O, gure Olentzero, i, i, i, etzi Eguberri, kantatu dezagun Amabirjinari;Eguberri berri, nik atorra berri, Eguberri zar nik atorra zar… Niri axolik ez.”
Frantzian Les O de Noëloso ospatuak dira, adibidez, Brie eskualdean abendualdian antifonak kantatzen dituzte parrokietako abeslari gazteek. Frantziko leku anitzetan zabaldurik zegoen festa hori Julio Caroren ustez eta zalantzarik gabe Olen-, Onen-, Oren- hasiriko izenak Oleriesfrantziar izenarekin lotu behar dira, zuzen zuzenean. Olentzero izena Frantzitik etorri da, zalantzarik gabe. Gainera, bera zabaldurik dagoen eremua Baionako diozesia izan zenaren mugen barnean aurkitzen da ia osoa.
Beraz, bai izena, nola eske-kantak, bai eta eskea egiteko modua, nola Jesusen jaiotzaren berria bat egiten dira. Urrunagora joaten ahal da;Olentzero ospakizunetik kentzen badugu kristau ezaugarria begira zertan gelditzen den: Pertsonaia itsusi-itsusia eta zikina, akats aunitzez betea, entendimentugabea, gizenegia, ezta asetzen, mozkortia, kopletan aipatzen den “hamar erruako zahagia” dira ehun litro ardo;gainera haur bahitzaile, bertzeen etxetara sartzen dena, bere nahia ez bada betetzen hiltzen ditu han bizi diren euskaldunak… hori behar al du izan euskaldun haurrek eredutzat hartu eta jarraituko dutena?
Argi dago kristau-zentzua ebatsiz gero zer ikasiko duten gure haur ttikiek, zeren horrenbeste akats duen olentzero horrek opariak ekartzen baitizkie eta berari eskertzen diote. Zalantzak etorkizunari begira.
Iturria: Noticias de Navarra