Santa Ageda, Birjina eta martiriaren festa bezperan (otsailak 4) kantatzen dira:

Santa Ageda
| 1. Zorion, etxe hontako denoi! Oles egitera gatoz, aterik ate ohitura zaharra aurten berritzeko asmoz. Ez gaude oso aberats diruz, ezta ere oinetakoz. Baina eztarriz sano gabiltza, ta kanta nahi degu gogoz. |
2. Santa Ageda bezpera degu Euskal Herriko eguna, etxe guztiak kantuz pozteko aukeratu deguna. Santa maitea gaur hartu degu gure bideko laguna. Haren laguntzaz bete gentzake egun hontako jarduna. |
| 3. Siziliako uharte ederrak emana digu lorea. Han jaio baitzan gure Ageda, zorioneko gaztea. Txikitatikan gogoz hartu zun Jesukristoren legea. Maitasun honek ekarri zion bihotzeko poz betea. |
4. Edertasunez jaunak apaindu zuan Ageda gaztetan. Haren begiak izar bi ziran, aurpegi gozo haretan. Gizon gaiztoen grina zitalak esna zitzakeen benetan. Laster izutu zen Kintziano Agedaren ederretan. |
| 5. Agedak bere maite bakarra Jesus aukeratu zuan. Horregatikan beste maiterik ez zan harentzat munduan. Kintzianoren eske guztiak arrez baztertu zituan. Baina agintarik gaizto harek kristautzat salatu zuan. |
6. Emakume gaizto baten mende, sartu zuten giltzapean, Agedaren bihotz garbi hura zikin ote zezakean. Alperrik baina ahalegindu zen andre lizuna lanean. Honek esanak ez ziran sartu Agedaren bihotzean. |
| 7. Amorru biziz oinutsik jarri dute Ageda zintzoa, txingar gorien gainean gero ibilarazi gaixoa. Ondoren, bular bat ebakita, uzten dute urratua. Baina Jainkuak bihurtu zion gau hartan bular mindua. |
8. Alperrik gizon gaiztoak zuten oinazez erdi hilik utzi. Jesukristoren maitasun hartan ez zuna inola etsi. Otoi gozotan gogoa isuriz mundu hontatik ihesi, zeruetako zori ederra betiko zun irabazi. |
| Mendi tontorrak elurrez zuri, atai aldean laiotza. Etxe hontako nagusi jaunak, urrezkoa du bihotza. Santa Agedak kendu digu gaur eskean hasteko lotsa, dirurik ez bada, berdin zaigu gizendutako bildotsa. |
Zelai erdian loreak argi, larros, krabelin ta lili. Etxe hontako etxekoandreak Ama Birjina dirudi. Etxe hontako urdaiazpiko asko, kakotik zintzilik, ta lukainka gorriak ugari poltsa betetzeko guri. |
| Dios te salve, ongi etorri! Gabon Jainkoak diela! Legearekin kunpli dezagun Santa Ageda bezperan. |
KOPLAK
| 1. Hau haizearen epela, airean dabil orbela. Etxe hontako jende leialak, gabon Jainkoak diela. |
2. Zapata zuri paperez, euri danean batere ez. Nagusi jauna, esan bezaigu hasiko geran edo ez. |
| 3. Horroko hor goian izarra, errekaldean lizarra. Etxe hontako nagusi jaunak urre gorrizko bizarra. |
4. Horroko hor goian elorri, hondoa jo ta erori. Etxe hontako etxekoandreak Ama Birjina dirudi. |
| 5. Etxeko seme zalduna Jesukristoren laguna, horla bakarrik gaizki zaude ta behar zenduke laguna. |
6. Etxeko alaba, non zera? Inon ageri ez zera. Atoz honera ate ondora gure ilunak kentzera. |
| 7. Lau galai gazte badauzkat, jarriko dizut aukera. Neroni ere garaian nago baldin gustatzen bazera. |
8. Emango bauzu emazu, bestela ezetz esazu, ate ondoan hotzak hiltzera amak ez gaitu bialdu. |
9.
Eskupekoa hartu degu ta
orain abia gaitean
adiosikan ez degu eta
agur ikusi artean.»
Iturria: www.euskaraz.net

