AUKERATU ERLIJIO KATOLIKOA GURE SEME-ALABENTZAT

2012-01-25

Ikastetxe guztietan eskatu dezakete gurasoek erlijioaren irakaskuntza

2012-2013 ikasturterako matrikulazio epearekin bat eginez, Euskadiko Elizbarrutietako Hezkuntza ordezkariek gurasoak animatu nahi dituzte, ikastetxeetan haien seme-alabentzat erlijio irakaskuntza aukeratu dezaten.

Hildo honetatik gogora ekarri nahi dute, ikastetxe guztiak Legez behartuta daudela, erlijio klasea eskaintzera.

HAMAIKA ARRAZOI DIRA, ERLIJIO KLASEA AUKERATZEKO:

1) Gizon eta emakume guztiak berdintasunean ulertzen eta maitatzen laguntzen digu.
2) Kristau mezua ikasteko era atsegin eta dibertigarria eskaintzen du.
3) Beste kultura eta erlijio batzuk ezagutu eta estimatzeko eta gure gizartean dauten garrantziaz jabetzeko aukera ematen digu.
4) Kristauak nola bizi diren eta nolako harremanak dituzten irakasten digu.
5) Zuzentasuna eta bakea ezar daitezkeela sinestarazten digu.
6) Askatasunean pentsa eta hitz egin dezakezu.
7) Mundua eta gizakia aldatzeko gauza den Ebanjelioko Jesus hurbiltzen digu.
8) Gure Herriko kultura, balio eta usadioak ezagutzen laguntzen digu.
9) Beste irakasgai batzuk ulertzeko bide da.
10)Gehien sufritzen dutenekin solidario izateko dei egiten digu.

Horregatik, Euskadiko Elizbarrutietako Hezkuntza Ordezkariek,

IKASTETXEETAN ERLIJIOAREN IRAKASPENA BEREN-BEREGI ESKATZERA BULTZATZEKO DEIA EGITEN DIEGU FAMILIEI, IKASLEEI, HEZITZAILEEI ETA KRISTAU ELKARTEKO ARDURADUN DESBERDINEI.

clasereligionninos7.02.gif

«ERLIJIO IRAKASGAIA ESKOLAN ETA BESTE EHUNAK»

2012-01-26

Donostiako Gotzainak Forum Europan eskainitako hitzaldia

Eskola Publikoaren matrikulazio epearekin bat eginez, gogora ekartzen dugu honakoan Donostiako Gotzainak, eskola publikoan Erlijio irakasgaiaren beharraz Bilbon eskaini zuen hitzaldia. Forum Europa-Tribuna Euskadin hitzegin zuen On Jose Ignacio Munillak. Elizaren aurka, «laizismo bortitzak» Elizaren eta Erlijioaren aurkako erasoak salatu zituen eta hezkuntzan Erlijioak duen garrantzia azpimarratu.

Erlijio irakasgaia ezinbestekoa jo du, gizakiaren heziketa osoa eta integrala lortzeko bidean.

Bestalde, Donostiako Gotzainaren esanetan, ulertezinak dira Euskalerriko Guraso Elkarteen Federazioak Erlijio irakasgaia eskola publikotik kanpo uzteko behin eta berriz egin duten aldarrikapena. Eta hildo berean, Erlijio irakasleen eta irakasgaiaren beraren egoera tamalgarria salatu du.

Hitzaldia amaitzeko, zera esan du Munilla gotzainak: «Sufrimendua eta heriotza gaindituta, maitasunetik gatozela eta maitasunerako bidean gaudela dakigunean soilik eskaini ahal izango dugu gure alderik onena, eskuzabaltasunez eta alaitasunez. Horregatik aldarrikatzen dugu Erlijio-heziketa!!»

IRAKURRI HITZALDI OSOA

Iturria: www.elizagipuzkoa.org

9 comentarios en “AUKERATU ERLIJIO KATOLIKOA GURE SEME-ALABENTZAT”

  1. Pingback: ARALARREK BERE POZA ADIERAZI DU “ERLIJIO-IKASGAIAN MATRIKULATZEKO KANPAINA ETEN DELAKO IRRATI-TELEBISTA PUBLIKOAN” | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  2. Pingback: GASTEIZ, BILBO ETA DONOSTIAKO GOTZAINEN AGIRIA | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  3. Pingback: MUNILLAK ERLIJIO IKASGAIAREN NORMALIZAZIOA ESKATU DU | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  4. Pingback: 14 ERLIJIO IRAKASLE KALERA ETA 64k JARDUNALDI MURRIZKETA PAIRATUKO DUTE NAFARROAN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  5. Pingback: “EUROPA LAICA”ren GEZURRAK | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  6. Pingback: Murrizketak eta erlijio irakasleen afera. | Erlijioabizi.com

  7. Pingback: DISCURSO INAUGURAL DE MONS. MUNILLA EN EL SIMPOSIO SOBRE LA ASIGNATURA DE RELIGIÓN / MUNILLA GOTZAIAREN INAUGURAZIO-HITZALDIA ERLIJIO-IKASGAIAREN SINPOSIOAN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  8. Pingback: ERLIJIO-IKASGAIA “PIZTU” DA EUSKAL AUTONOMI ERKIDEGOAN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  9. Pingback: ADMINISTRAZIO, IKUSKARITZA ETA ZUZENDARITZEK ZERESAN HANDIA DAUKATE ERLIJIO-IKASLERIAREN BEHERAKADAN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Scroll al inicio